Txomin Agirre, Kirikiño eta Jean Etxepare: Euskal Literaturaren Azterketa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,54 KB
Txomin Agirreren Nobela Nagusiak eta Euskalkiak
Txomin Agirrek utzi zizkigun eleberri nagusiak aztertu eta euskalkien erabilerari erreparatu behar zaio. Irakaslearen iritziz, hiru lan horien artean Garoa izan daiteke onena, batez ere, gipuzkeraz idatzita egoteak lortu zuen arrakasta dela eta.
Agirren Hiru Nobela Garrantzitsuenak
- Auñamendiko lorea (1898): Nobela historikoa, bizkaieraz idatzia.
- Kresala (1906): Maitasun istorioa, Ondarroako itsas portuan girotua, bizkaieraz. Aranondo hitzarekin jarioa du. Yolandarentzat, argumentu aldetik hobea da.
- Garoa (1912): Baserria eta baserritarren mundua lantzen ditu, gipuzkeraz. Gipuzkoar batek eskatuta idatzi zuen eta arrakasta handiena lortu zuen hizkuntza horretan idatzita zegoelako. Alde politikoa gehiegi nabarmentzen da.
Garoa Nobela: Gai Nagusia eta Eredua
Garoa nobelaren gai nagusia Euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria da. Ia obra osoa Zabaletako Joanes artzain-baserritarrak betetzen du, euskaldunaren eredu idealizatua izanik, baina pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio. Bigarren mailako protagonistak erakargarriagoak dira.
Agirren Helburuak eta Hizkuntza
Agirreren helbururik behinenak euskaltzaletasuna eta kristautasuna ziren. Hizkuntza aldetik, urrats handia eman zuen; Eliz liburuez aparte, ez zen horrelako oparotasun eta edertasuneko prosarik euskaraz. Gehiegizkoa ere izan zitekeen batzuetan, gaur egunerako.
Bizkaiaren Deskribapena (66. orrialdea)
Bere pentsaera kristauak obraren nondik norakoa baldintzatzen du: herri txikiak, baserriak eta mendiak dira ohitura onaren gordeleku; hiriak kutsatuta daude eta han biltzen dira bizio eta gaiztakeria handienak. 66. orrialdeko testuan, Bilbo toki ilun bezala deskribatzen du eta, aldiz, Bizkaiko beste nekazal guneak garbi eta polit agertzen ditu. Hau da, Bilbo, hiri-partea, atzerri moduan ikusten du, Londresko auzo baten moduan.
Mundakako Idazlea: Jose Manuel Etxeita
Jose Manuel Etxeita Mundakako idazlea da, mende bien zubian kokatzen dena. Itsasgizona izan zen eta kapitaina izatera iritsi zen. Erretiroan hasi zen idazten.
Etxeitaren Lan Irizpideak
Bere liburuak denbora pasatzeko aproposak ziren, arin irakurtzekoak, linealak, bizkaieraz idatziak, eta alfabetatze maila askorik gabekoentzat zuzenduak.
- Josetxo: Umezurtz baten istorioa kontatzen du.
- Jatorri maitia: Amerikako immigrazioaren bizimodua lantzen du.
Evaristo Bustintza KIRIKIÑOaren Lan Ibilbidea
XX. mendeko lehen hamarkadetan autorerik irakurrienetakoa izan zen Kirikiño. Hainbat aldizkaritarako eta, batik bat, Euzkadi egunkarirako artikulu labur, arin eta biziak atondu zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzeko asmoz.
Argitalpen Nagusiak
Abarrak izeneko bilduma egin zuen 1918an eta, bera hil eta laster, Bigarrengo Abarrak (1930) deituriko antologia atera zioten.
Kaikuaren Istorioa: Euskalkiaren Adibideak (65. or.)
“Berariazko gudari bat” testua Euzkadin argitaratu zen. Kaiku baten istorioa kontatzen du, gerrara eramana, umore inozoarekin. Kaleko bizkaieraz idatzita dago, hitz asmatu batzuekin, baina gehiena garbia eta erraza da.
Bizkaieraren Adibideak
Adibideak:
- aregaz
- eukana
- ebela
- eutson
- zan
Jean Etxepare: Idazle Berezia
Jean Etxepare arrazoi askorengatik da garai hartako idazlerik berezienetakoa. Argentinan jaio zen eta sei bat urte zituela Lapurdiko Lekornera etorri zen gurasoekin. Larresondoko seminario txikian jardun ondoren, Bordelen medikuntza ikasketak burutu zituen eta sendagile oso estimatua izan zen.
Etxeparen Pentsaera eta Ibilbidea
Etxeparen pentsaera ez zetorren bat garaia hartako idazleekin, eta horrek eragozpenak eragin zizkion batzuetan. Hala ere, itzal handiko pertsona gisa zeukaten garai hartako idazleek.
EUSKALDUNA kazetan aritu zen, nazioarteko gorabeherak, ekonomia, zientzia gaiak eta medikuntza jorratuz.
Argitalpenak eta Gai Ausartak
- Buruxkak (1910): Zenbait artikulu bilduta kaleratu zuen. Liburu horretan, irakaskuntza eta sexu heziketari buruz ari zen. Gai hauek ordurako ausartegiak ziren eta erretiratu egin behar izan zen.
- Beribilez (1931): Bidaia liburua, Nafarroa eta Gipuzkoatik zehar Loiorarako txango baten berri ematen duena.
Bere lan guztietan ideia jasoak egoki adierazteko trebetasun izugarria izan zuen. Saiakera alorrean maisutzat daukate Iparraldean.
“Itsasoa kukulauka” Testua: Lapurtera
(66. or. “itsasoa kukulauka” testua): Egilea Jean Etxepare da, eta lapurtera darabil. Hazpiratua erabiltzen dute.
Lapurteraren Adibideak
Ema sei adibide argi:
- ERRAN
- arraz
- aski ezik
- ESKUARA
- JIN
- anitz