Makinak, Mekanismoak eta Askatasunaren Filosofia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,49 MB
Makinak eta haien osagaiak
Makinak lan bat egitean esfortzua murrizteko eta lana azkarrago egiteko balio duten tresnak dira.
Makinen osagaiak
- Osagai eragilea: Energia kontsumituz, higidura eta indarra sortzen dituen osagaia da.
- Transmisio-osagaia: Osagai eragileak sortzen dituen higidura eta indarra transmititu edo eraldatzen dituen osagaia da. Mekanismo batek edo batzuek osatzen dute.
- Osagai hartzailea: Transmisio-osagaiak transmititzen edo eraldatzen dituen higidura eta indarra hartu eta erabiltzen dituen osagaia da.
Higidura zirkularra transmititzeko mekanismoak
Marruskadura-gurpilak: Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta elkar ukitzen duten bi gurpilez osatuta dago (kanpokoak, barrukoak eta kono-enbor formakoak).
Poleak uhalarekin: Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta uhal baten bidez lotuta dauden bi poleaz osatuta dago:
- Polea eragilea (1): Motoreak duen polea da.
- Polea hartzailea (2): Higidura hartzen duen polea da.
Polea-sistemak:
- Sistema biderkatzailea (i < 1): Gurpil hartzailearen biraketa-abiadura handiagoa da gurpil eragilearena baino.
- Sistema erreduzitzailea (i > 1): Gurpil hartzailearen biraketa-abiadura txikiagoa da gurpil eragilearena baino.
Polea-trenak: Poleen bidezko transmisio bakunez osatutako mekanismoa.
Engranajeak: Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta elkarrekin engranatzen diren bi gurpil horzdunez osatuta dago.
Engranajeak katearekin: Higidura zirkularra transmititzen duen mekanismoa da eta kate baten bidez lotuta dauden bi gurpil horzdunez osatuta dago.
Higidura eraldatzeko mekanismoak
Tornua: Higidura zirkularra lineal bihurtzen duen mekanismoa da eta zilindro batez eta biradera batez osatuta dago.
Torloju-azkoina: Higidura zirkularra lineal bihurtzen duen mekanismoa da eta torloju batez eta azkoin batez osatuta dago.
Pinoi-kremailera: Higidura zirkularra lineal bihurtzen duen mekanismoa da eta elkarrekin engranatzen diren gurpil horzdun batez (pinoia) eta barra horzdun batez (kremailera) osatuta dago.
Biela-biradera: Atzera-aurrerako higidura lineala zirkular (edo alderantziz) bihurtzen duen mekanismoa da eta biela batez eta biradera batez osatuta dago.
Birabarkia-biela: Atzera-aurrerako higidura lineala zirkular bihurtzen duen mekanismoa da eta biela batzuk lotuta dituen ardatz ukondotu batez osatuta dago.
Espeka: Higidura zirkularra atzera-aurrerako higidura lineal bihurtzen duen mekanismoa da. Espeka batez eta jarraitzaile batez osatuta dago.
Espeka-ardatza: Posizio angeluar desberdinetako espekak dituen ardatza da, motorraren balbulak sinkronizatzeko erabiltzen dena.
Gurpil eszentrikoa: Higidura zirkularra atzera-aurrerako higidura lineal bihurtzen duen mekanismoa da.
Plano inklinatuak
Arrapala: Pisuak esfortzu gutxiagorekin altxatzeko balio duen plano inklinatua da.
Ziria: Prisma triangeluar formako pieza da. Indar bat aplikatzean, aurpegietan indar handiagoak sortzen dira.
Ezjakintasuna ala autonomia: askatasunaren muga
Askatasuna gizakiak gehien desiratzen duen balioetako bat izan arren, haren esanahia askotan kanpoko mugarik ez izatearekin nahasten da. Hala ere, askatasunaren eta ezagutzaren arteko harremana funtsezkoa da.
Sokratesen eta Platonen arabera, ezagutzak itzaletatik ihes egiteko tresna ematen digu. Miguel Unamunok zioen bezala: "Dakiena bakarrik da aske eta askeago gehien dakiena". Bestalde, Immanuel Kantentzat askatasuna arrazoimenak agindutako autonomia da, betiere besteen eskubideak errespetatuz.
Azken finean, "The Truman Show" filmak erakusten duen moduan, ezagutzak errealitate simulatuetatik ateratzen gaitu. Manipulazioaren aurrean babesteko, ezagutza ez ezik, arduraz eta kontzientziaz erabakiak hartzea ere beharrezkoa da.