Lurraren erliebearen eraldaketa prozesuak

Geología3,37 KB

Lurpeko urek ere higatzeko ahalmena dute, materiala barnean disolbaturik. Prozesu horietatik sortutako erliebe-formari modelatu karstikoa deritzo, eta disoluzioz edo prezipitazioz sortutako egiturak aurki ditzakegu bertan:

  • Leizeak: Lur azpian iragazitako urek sortutako putzu bertikala.
  • Haitzuloak: Lurpeko barrunbeak.
  • Dolinak: Disoluzioak lurzoruan eragindako hondoratzeak, prezipitazioen eredu nagusia.
  • Estalagmitak: Lurpean, lurretik gora doan forma solidoa.
  • Estalaktitak: Lurpean, sabaitik behera doazen gorputz solidoak.

Olatuak, itsaslabarrak eta mareak

Olatuak

Olatuek arroka higatu eta higadura horretatik ateratako sedimentuak garraia ditzakete.

Olatuek eragindako higadura

Olatuek kostaldeko itsaslabarren kontrako etengabeko talkaren ondorioz materiala eraisten da. Lehenengo, itsaslabarra poliki-poliki gastatzen joaten da, eta azkenean, egitura desegonkorra denean, behera erortzen da.

Olatuek eragindako sedimentazioa

Higaduran askatzen diren sedimentuak azkenean ibaietatik datozen sedimentuekin nahastu eta jalkitzen dira.

Itsas lasterrak eta mareak

Itsas lasterrek hainbat faktore klimatologikorengatik, itsas hondoan sortzen den material xehea garraia dezakete.

Marea gora eta behera eguzkiak eta ilargiak lurrarekiko duten distantziak baldintzatzen du.

Prezipitazioa:
Likido prezipitatua izan dela esaten dugu, solido gehiago ezin duenean disolbatu.

Glaziarrak

Glaziarrak egunean zentimetro gutxi batzuk mugitzen diren izotz masa handiak dira.

  • Alpetar glaziarra: Goi mendietan aurkitzen dira, eta desizoztu ondoren, haien ura haranetan bukatzen du.
  • Inlandisak: Askoz handiagoak dira, eta Groenlandian eta Antartikan soilik aurki daitezke.

Glaziarrek garraiatutako sedimentuei till deritze, eta material horren metaketari, berriz, morrena.

Alpetar glaziarrak hiru motatakoak aurki daitezke: albokoak edo hegoaldekoak, erdikoak eta aurrekaldekoak.

Haizea

Haizeak eragindako higadura

Haizeak higadura-ahalmena du; adibidez, basamortuan arrokak higatzen ditu, eta harea-partikulak garraiatzen ditu. Horri higadura albeolarra deritzo.

Haizeak eragindako sedimentazioa

Haizeak garraiatzeko ahalmen handia du; basamortuan, adibidez, harea garraiatzen du, eta toki batean metatzen hasten denean, dunak sortzen dira. Buztina garraiatzen duenean, berriz, loessak sortzen ditu.

Izaki bizidunak

Izakiek erliebearen aldaketan duten parte-hartzeari jarduera biotikoa deritzo.

Gizakiok erliebea suntsitzeko edo higatzeko bi modu daude:

  • Suntsipen mekanikoa: Gizakiek eta animaliek erliebea suntsitzeko ahalmena dugu.
  • Suntsipen kimikoa: Goroldioek, likenek, onddoek eta bakterioek higatzeko ahalmena dute, zenbait substantzia korrosibo askatuz.

Eraikuntzari dagokionez, eraikitzeko gai ere bagara; adibidez, koral-polipoek koralak sortzen dituzte, eta alga zianofizeoak gai dira estromatolito izeneko egiturak sortzeko. Gainera, kusku-biloen oskolek gorputz solidoak eratu ditzakete.

Descargar

PDF Word HTML