Plaka tektonikoak, lurrikarak eta harrien zikloa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en con un tamaño de 2,84 KB

Plaka tektonikoen mugimenduak

Bi plaken arteko talkaren eraginez, presio handiak sortzen dira. Ertza altxatu egiten da eta mendikatea sortzen da. Harriak apurtzen direnean dardarka hasten dira eta lurrikarak sortzen dira; askotan, sumendiak ere agertzen dira.

Bi plaka tektoniko alboz irristatzen direnean, presio handiak sortzen dira eta harriak hautsi egin daitezke, lurrikarak eraginez. Fenomeno honi transformazio-faila esaten zaio.

Lurrikarak eta seismoak

Lurrikarak, mugimendu sismikoak edo seismoak, lurrak bat-batean indar handiagoz edo gutxiagoz egiten dituen astinduak dira; normalean, iraupen laburrekoak izaten dira.

  • Hipozentroa edo foku sismikoa: Lurraren barruan lurrikara sortzen den gunea.
  • Epizentroa: Lurrazalean ikara igartzen den lehenengo gunea.

Sumendiak eta magmaren jarduera

Sumendiak geosfera barruko material urtuak kanporatzen diren zulo edo arrakalak dira. Osagai nagusiak hauek dira:

  • Piroklastoak
  • Labak
  • Gas bolkanikoak

Prebentzio-neurri nagusien artean honako hauek aipa daitezke: arrisku bolkanikoen mapak lantzea, Babes Zibileko programak garatzea eta zuzentzeko lanak egitea.

Harri magmatikoen eraketa

Magmek lurrazalera igotzeko joera dute, inguruan presio handia dutelako. Denborarekin, magma hoztu, mineralak kristal bihurtu eta harri magmatikoak eratzen dira:

  • Harri plutoniko edo intrusiboak: Magma geosfera barruan apurka hozten denean sortzen dira. Horregatik, kristal handi eta ondo eratuak dituzte.
  • Harri bolkanikoak edo efusiboak: Magma lurrazalera irten eta laba bihurtzen denean sortzen dira. Labak azkar hozten direnez, kristal oso txikiak eratzen dira edo beira bolkaniko bilakatzen dira.

Metamorfismoa

Metamorfismoa harriak egoera solidoan eraldatzea da, litosfera barruko presio handiaren eta tenperatura altuaren eraginez:

  • Metamorfismo dinamotermikoa: Presio eta tenperatura altuen eraginez.
  • Metamorfismo termikoa: Tenperatura beroen eraginez.

Harrien zikloa

  1. Mendikatea sortzen da, bi plaka tektonikok talka egindakoan.
  2. Tenperatura altuek magma sortzen dute.
  3. Magma hoztu eta solidotzean, harri magmatikoak sortzen dira.
  4. Gainazaleko urek, itsasoko urek, izotzak eta haizeak Lurreko erliebeak higatzen dituzte.
  5. Higaduraren produktuak ozeanoraino garraiatzen dira.
  6. Sedimentu-geruzak jalkitzen dira.
  7. Leku sakonetan, sedimentuak harri sedimentario bihurtzen dira.
  8. Plakek bat egitean, presio eta tenperatura handien eraginez, harri metamorfikoak sortzen dira.
  9. Plaken arteko talkaren eraginez, era guztietako harriak dituen mendikatea sortzen da.

Entradas relacionadas: