Lurgorri teknika
1. ZER ALDAKETA GERTATU ZIREN XII. MENDEKO NEKAZARITZAN ETA ZER ONDORIOAK EDUKI ZITUEN HORREK?
XII. Mendetik aurrera nekazaritza ekoizpena gora egin zuen Europan. Nekazaritzarako lur gehiago zegoen, zingirak agortu eta basoak bota zituztelako. Gainera toki batzuetan hiru urteko labore-txandaketa ezarri zen, eta horrela, lursailen heren bat soilik uzten zen lurgorri.
Nekazaritza lana erraztu zuten teknika berriak ere ezarri ziren:
erromatar golde arte batera utzi eta golde belarriduna nagusitu zen.Golde berri horrek lursaila sakonago goldatzen zuen, lurra jaso eta irauli batera egiten zuen pieza bati esker.
Islamaren eraginez, Mediterraneoko eskualdeetan sail ureztatuak hedatu ziren, eta hala, lehorte-urteetan uzta txarrak saihestu eta labore berriak ezarri ziren
Errotak hedatu ziren, hala haize errotak nola ur-errotak. Tresna horiek berrogei pertsonaren lana egin zezaketenez, langile asko geratzen zen libre nekazaritza-lanetarako.
Nekazaritza-ekoizpena handitzeari esker, elikagai gehiago eskuratu zitekeen, eta beraz, goseteak murriztu eta jendearen osasuna hobetu egin zen. Horren ondorioz, heriotza-tasa eta jaiotza-tasa handitu, eta Europako biztanleria asko hasi zen: 1000.Urtean 42 milioi ziren eta 1300.Urtean berriz, 73 milioi.
2. ZEINTZUK IZAN ZIREN MERKATARITZA-BIDE NAGUSIAK ERDI AROAN?
-Mediterraneoko bidea eta Atlantikoko eta baltikoko bideak :
MEDITERRANEOKO BIDEA: Espainako eta Italiako hiriak musulmanen eta bizantziarren portuekin lotzeko. Europarrek luxuzko produktuak inportatzen ziren (lurrinak, zetak, postzelana eta espeziak), eta ehunak eta armak esportatu.
ATLANTIKO ETA BALTIKOKO BIDEA: Portugalgo eta kantauri itsasoko portuak Flandriako eta Alemaniako hiriekin lotzeko, baita Errusiako ere. Bide horretan zehar Gaztelako eta Ingalaterrako artileak, Frantziako ardoa ,Ingalaterrako eztainua , Baltikoko anbarra, larruak zura eta garia eramaten zituzten. Hansa izeneko merkatari elkartearen garrantzia.
3. INTERPRETATU LIBURUKO 75.ORRIALDEAREN MAPA ETA ERANTZUN HURRENGO GALDERAK
- Zer bide nagusitu ziren Mediterraneo aldean?
Italiar bidea zen bide nagusia Mediterraneo aldean.
- Zer bide nagusitu ziren Atlantiko Ozeanoan, Ipar eta Baltiko itsasoetan?
Hansaren Bidea zen nagusiena Atlantiko Ozeanoan, Ipar eta Baltiko itsasoetan
- Zer hiritan egiten ziren azokarik garrantzitsuenak?
Azokarik garrantzitsuenak Medina del Campo, Troyes, Provins, Lagny, Anberes, Frankfurt, Augsburg eta Leipzig hirietan egiten ziren.
- Zeintzuk ziren merkataritzagune nagusienak?