EAEko Enpleguaren eta Industriaren Banaketa Geografikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,22 KB
Sarrera: EAEko Enpleguaren Mapa Tematikoa
Iruzkindu beharreko dokumentua EAEko mapa tematiko bat da. Mapa honetan, udalerrien muga administratiboak ageri dira, bost kolore-intentsitaterekin marraztuta. Kolore bakoitzak herri bakoitzak dituen enplegu kopurua adierazten du.
Eskualde Mailako Banaketa
Banaketa desorekatua da eta bi eremu nagusi bereizten dira:
- Atlantiko isurialdea: Oso pilatuta dago, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian.
- Mediterraneo isurialdea: Enplegu gutxiago ageri da, Arabako lurraldean.
Hiru lurraldeetan kokapen-eredu desberdinak nabari dira:
- Gipuzkoan: Enplegua modu banatuagoan dago.
- Bizkaian: Bilboko metropoligunean kontzentratzen da.
- Araban: Gasteizen biltzen da nagusiki.
Lurraldekako Azterketa Xehatua
Bizkaia: Bilbo Handia eta Ardatz Industrialak
Enplegu gehiena Bilbo Handian kokatzen da:
- Bilbo metropoliko eskualdea eta Nerbioi ardatza: Laudio eta Amurriora arte zabaltzen da. Gaur egun, Bilbon lanpostu eta enpresa kopuru handia dago. Siderurgia, metalgintza eta ekipo-ondasunak dira sektore nagusiak.
- Ibaizabal ardatz-gunea eta Kadagua: Desarrollismo garaian, lantegi ugari eraiki ziren Ibaizabalen, Durangon, Elorrion eta inguruetan.
- Ardatz berriak: Zamudioko Teknologia Parkea barne hartzen duen eremua nabarmentzen da.
Gipuzkoa: Banaketa Orekatua
Gipuzkoan banaketa orekatuagoa edo banatuagoa dela ikus daiteke:
- Deba arroa: Metalurgia, industria elektrikoa eta ekipo-ondasunak dira nagusi. Kooperatibismoa hedatu zen hemen; hauek unibertsitateak sortu eta I+G+B (Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza) programetan inbertitu zuten.
- Urola arroa: Zumarraga eta Legazpi inguruan metalgintza gailentzen da. Azpeitian eta Azkoitian altzarigintza krisian dagoen arren, altzairua eta metala lantzen dira. Zumaian, berriz, makineria da nagusi.
- Donostialdea: Miramongo parkea da aipagarriena, Hernani, Lasarte eta Errenteriako industriarekin batera.
Araba: Gasteiz eta Garapen Berriak
Araban, proiektu asko Gipuzkoatik eta Bizkaitik iritsitakoak dira. Gainera, hegoaldean, industria-jardueretarako prestakuntza-espazio ugari dago, eta horri esker, gorakada handia izan du inguru horrek.
- Arabako Lautada: Gasteiz eta Miñanoko parke teknologikoak dira nagusi. Gasteizek lanpostuen eta industria-jardueren % 80 hartzen du (Iruña Oka, Agurain...).
- Nerbioi harana: Laudio eta Amurrio nabarmentzen dira.
- Beste zenbait gune: Lurraldean zehar sakabanatutako beste industria-puntu batzuk.
Ondorioak: Industriaren Bilakaera
Esan daiteke mapa hau XX. mendeko azken laurdenekoa dela. Garai hartako krisiak aldaketa handiak eragin zituen kanpoko zein euskal industrian. Bilbo izan daiteke dentsitate industrialaren galeraren adibiderik garbiena, prozesu horren ondorioz.