Lizardi eta Lauaxeta: poesia berriaren ezaugarriak

Lengua y literaturaActualizado el 2,4 KB

Resumen

Dokumentuak Lizardiren hizkera poetikoa eta berrikuntzak aztertzen ditu, bereziki musikaltasuna, trinkotasuna eta aranismoaren eragina. Lauaxetaren lehen liburuaren sinbolismoa eta parnasianismoa, eta bigarrenaren herri-olerkiaren joera azaltzen ditu. Azkenik, bi olerkarien obraren ezaugarri nagusiak laburtzen ditu.

Puntos clave

  • Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, olerkiaren musikaltasunari garrantzi handia emanez.
  • Lizardik trinkotasuna eta elipsia erabili zituen, eta metafora, pertsonifikazio eta sinestesia bezalako figura literarioak maisuki erabili zituen.
  • Lizardiren hizkuntza gipuzkeran oinarritzen zen eta aranismoaren eredua jarraitzen zuen, neologismoekin eta aditz asmatuekin.
  • Lauaxetaren lehen liburuak frantses sinbolisten eta parnasotarren eragina erakusten du.
  • Lauaxetaren bigarren liburuan (Arrats-beran) herri-olerkiaren bidea hartzen du, Aitzolek eskatutakoa, olerki didaktikoak eta gai politikoak landuz.
  • Obra horien ezaugarriek garbizalekeriaren aurkako jarrera, euskara batuaren aldeko apustua eta poetaren konpromiso iraultzailea jasotzen dituzte.

Ponte a prueba

Lizardiren hizkera poetikoa eta berrikuntza

Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, berebiziko garrantzia emanik olerkiaren musikaltasunari. Horrekin batera, euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen (aditz trinkoen erabilera, kasu). Horrez gainera, maisuki erabiltzen zituen figura literarioak: metaforak, pertsonifikazioak, sinestesiak, zangalatrauak... Era berean, aipatu beharra dago hizkuntza aldetik, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuela (neologismoak, aditz asmatuak...), eta honek zaildu egiten zuela bere olerkiak ulertzea.

Lauaxeta: Sinbolismoa eta herri-olerkia

Bere lehen liburuan, euskal poesia tradizionalaren bideak utzi eta Europan zehar zebiltzan haize berrietara jo zuen; batez ere, frantses olerkariak maite zituen. Bide barrijak liburuan frantses sinbolisten joera erakusten du. Parnasianismoaren kutsua ere badu: parnasotarrek bertsoaren formari eta txukuntasunari asko begiratzen diete; alde horretatik, Lauaxetaren bertsoak ere leunak eta apainak dira.

Bigarren liburuan, Arrats-beran, Aitzolek eskatutako herri-olerkiaren bidean saiatzen dela esan dezakegu. Olerki didaktikoagoak idatziko ditu, iturri herritarragoetatik hartuko ditu baliabide literarioak, gai politikoak ageriago dira, eta horiekin batera gai arinak eta alaiak dituzten olerki laburrak ere idatziko ditu.

Obraren ezaugarri nagusiak

Bere obraren ezaugarrien artean nabariak dira honako hauek:

  • Garbizalekeriaren aurka egitea eta herri-hizkeraren aldeko konpromisoa.
  • Neurri tradizionalekin batera, bertso libreari ere bide ematea. Aldi berean, bertsolaritza, kopla zahar eta herri-kantuen ezaugarri formalak erabiltzea, herritarrek errazago ulertzeko.
  • Euskara batuaren aldeko apustu tinkoa. Asko saiatu zen horretan.
  • Poetari garai zailetan kontzientzia iraultzailea izatea dagokio. Mandatu bat du olerkiak: gizartean eragiteko eginkizuna, sasoi hartako erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.
  • Gune poetiko berriak eskaini nahi dizkio Euskal Herriari: mendi eta erreka edo udaberriaren ederra baztertu gabe, lanaren, izerdiaren eta mailuaren hotsaren poetikotasuna erakutsiz.

Descargar

PDF Word HTML

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer ezaugarri nabarmentzen ditu dokumentuak Lizardiren hizkera poetikoan?
2. Zein eredu jarraitzen zuen Lizardik hizkuntza aldetik?
3. Zein eragin nabarmentzen ditu Lauaxetaren lehen liburuak?
4. Zein izan da Lauaxetaren bigarren liburuaren helburua?
5. Zein da obra horien ezaugarri bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.