Lipidoak eta terpenoideak: egitura, funtzioak eta garrantzia biologikoa
Terpenoideak eta isoprenoideak
Terpenoideak, isoprenoideak ere deitzen direnak, isopreno unitateen polimerizazioz sortutako konposatu organikoak dira. Isoprenoek bi isopreno unitate dituzten lotura bikoitzak dituzte, eta horiek pigmentazioa ematen diete. Terpenoide guztiak isoprenoaren polimerizazioaz sortzen dira.
Terpenoideen sailkapena
- Monoterpenoak (bi isoprenoz osatuak): landareen esentziak dira, adibidez geraniola, alkanfora, mentola, netalina eta piretrinak. Usain sakona dute.
- Diterpenoak (lau isoprenoz osatuak): A bitamina eta fitola dira.
- Triterpenoak (sei isoprenoz osatuak): E bitamina (tokoferola), antioxidatzailea, gantz azidoen oxidazioa eragozten duena. K bitamina (filokinona), antihemorragikoa, bakterio-floran sintetizatzen dena.
- Tetraterpenoak (zortzi isoprenoz osatuak): oktaprenoideak. Garrantzitsuenak karotenoideak dira, kolore gorri-laranja duten pigmentuak, azenarioetan ugari direnak.
Terpenoideen funtzioak
- A bitaminaren aitzindariak dira (hidrolisian, bi A bitamina sortzen dira).
- Fotosintesian, klorofilari laguntzen diote argiaren energia tarte jakin bat xurgatuz, bestela klorofila erreko litzateke.
- Xantofilak: tetraterpenoak dira. Udazkenean hostoak horiztatzen dituzten pigmentuak dira. Fotosintesian aritzen dira argiaren energia tarte bat xurgatuz, klorofilari laguntzeko.
Prostaglandinak
Prostaglandinak egitura kimikoari dagokionez, ziklopentano batez eta hori esterifikatzen duten bi kate hidrokarbonatuz osatuta daude.
Funtzioak
- Mezu kimiko ez hormonalak dira.
- Umetokiaren muskulu lisoaren uzkurdura eragiten dute.
- Inflamazioan parte hartzen dute.
- Mukosaren eraketan dihardute: arnas aparatua, digestio aparatua eta presio arteriala.
Oharrak
Aspirinak eta beste antiinflamatorio batzuek prostaglandinen sintesia inhibitzen dute, beraz, mukosa geruzaren eraketan eragina dute.
Prostaglandinen eratorriak diren tromboxanoak tronboen eraketan parte hartzen dute, plaken agregazioan eta koagulazioan.
Lipido konplexuak
Lipido konjokatuak edo konplexuak atal lipido bat eta ez lipidiko bat osatuta daude.
- Glukolipidoak
- Glukoproteinak: mintz-markatzaileak eta hainbat substantziaren errezeptoreak dira (H, NT).
Lipoproteinak
Lipoproteinak hainbat lipidoren garraiatzaileak dira. Linfa hodietan zehar garraiatzen dira eta amaieran odol zirkulazioarekin konektatzen dira.
Kolesterola eta ateroeskleroisia
Kolesterola gibelean sintetizatzen da batez ere, eta odol plasmaren bidez ehun edo organoetara garraiatzen da. Proteina espezifikoek triglizeridoak, fosfolipidoak eta kolesterola garraiatzen dituzte, lipoproteina deritzen konplexuak eratuz. Konplexu horiek esfera itxura dute: barnealdean lipidoak kontzentratzen dira eta azalean proteinak.
Lipoproteinen dentsitatea desberdina da, zer lipido eta proteina dituzten arabera. Lau lipoproteina mota daude:
- Kilomikroiak: dentsitate txikikoak dira eta triglizerido kantitate handia dute.
- Dentsitate oso baxuko lipoproteinak (VLDL): osagai nagusia triglizeridoak dira.
- Dentsitate baxuko lipoproteinak (LDL): proteina asko eta kolesterol pixka bat dute.
- Dentsitate handiko lipoproteinak (HDL).
Triglizeridoak
- Energetikoak: katabolismoan energia asko ematen dute.
- Isolatzaileak: kanpoko egitura hermetikoetan agertzen dira.
- Babesleak: zenbait organo babesten eta eusten dituzte, adibidez giltzurrunen inguruan.
- Isolatzaile termikoak: tenperatura oso hotza jasan behar duten animalietan oso garatuta daude, adibidez hartz polarretan, gantz panikulua garatuz.