Lauaxeta: Bide Barrijak eta Poesiaren Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,97 KB

'El Borracho Burlado' Obraren Ezaugarriak

  • Opera komikoa edo fartsa izeneko pieza jolaskorra eta entretenigarria da.
  • Ikuslea engainuan barneratzen da, eta horrek barrea sortzen dio.
  • Obra honetan, protagonista Txanton Garrote izeneko herriko mozkor ezaguna eta pertsonaia barregarria da. Obra guztia berari eskarmentua emateko ekintzek betetzen dute.
  • Erdia kantatua da.
  • Zati kantatua euskaraz dago; beste guztia, gazteleraz.
  • Obra guztia euskaraz egiteko zailtasunak izan zituen.

Lauaxeta

  • 1930ean, I. Olerki Eguneko sari nagusia irabazi zuen Maitale Kutuna poemarekin.
  • Hurrengo urtean, lehen poema-liburua argitaratu zuen: Bide Barrijak. Poema-liburu honek modernitatea ekarriko du euskal poesigintzara.
  • Europako modernitatea euskaraz eman nahi zuen, gaia eta hizkuntza berrituz: maitasuna, existentzialismoa, heriotza.
  • Liburuak eztabaida sortu zuen euskaltzaleen artean, planteatzen zituen ideia modernoak zirela eta.

Poesiaren Ezaugarriak

  • Idazkera zaila dauka.
  • Garbizalekeriaren erabiltzailea: aditz sintetiko zailek askotan zaildu egiten dute bere poesia.
  • Bide Berriak poesian: euskal poesia tradizionalaren bideak utzi eta Europa aldean zebiltzan haize berrietara joko du.
  • Sinbolismoa: Frantses poeten eragin zuzena du. Askotan, poemaren mamia ezkutatu egiten du, eta irakurleari geratzen zaio interpretatzeko lana.
  • Herri-hizkera: euskalkietako esamoldeak, arkaismoak erabiltzen ditu.

Poesiaren Gaiak

  • Bidaia: Bere poesietan, bidaia egiten eta zerbaiten bila dabiltzan pertsonak ikusten ditugu.
  • Denbora: Denborak arduratu egiten du. Bizitza ederra da, baina, tamalez, denbora aurrera doa.
  • Edertasuna: Ideia ederrak behar-beharrezkoak ditu. Mundu itsusi eta gris batetik ihes egiteko aukera eskaintzen dio poesiak. Hala ere, errealitate mingotsari ez zion alde egin.
  • Maitasuna: Gai honek garrantzi handia du bere obran. Aurpegi desberdinak azaltzen dizkigu:
    • Maitasun idealizatua: Garai honetako poesia guztiak emakume mota berezia miresten dute, emakume prerrafaelista izenez ezagutzen dena.
    • Maitasun-erotismoa: Sinbolismoz adierazten ditu sexualitatearen atalak. Ez ditu zuzenean aipatzen, era gordinean baizik.
  • Abertzaletasuna: Tentsio handikoak, lasaitasun gabekoak dira Lauaxetaren idazkiak. Nahiz eta ez izan gizon politikoa, politika gertutik jarraitzen zuen. Bere abertzaletasuna erromantikoa da. Gainera, gerra eta kartzela dituenez, bere abertzaletasun dramatikoa argi ikusten da. Bestetik, abertzaletasuna eta erlijioa elkarturik azaltzen dira.

Aipagarriak dira kartzelako poemak

Lauaxeta erdibitua agertzen da: heriotzaren samina du alde batetik, eta, bestetik, inoiz ukatu gabeko bizitzaren indarra. Poema tragikoak dira.