XVI. mendeko euskarazko lehen liburu inprimatuak: Etxepare eta Leizarraga

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,01 KB

XVI. mendeko euskarazko lehen liburu inprimatuak

XVI. mendean hasi ziren argitaratzen euskarazko lehen liburuak. Ehun urte lehenago (1440-50), Alemanian moldiztegia asmatu zen. Aurrerapen horrek izugarrizko bultzada eman zion kulturari eta liburugintzari azkar. Europako zenbait tokitan errenazimendua ari zen nagusitzen urte haietan, eta mugimendu berri horrek eragin handia izan zuen artean, filosofian eta literaturan.

Oraindik latina zen Mendebaldeko kultur hizkuntza, eta latinez argitaratuko dira liburu gehienak. Hala ere, Europako zenbait erresuma eta eskualdetako hizkuntzak urrats garrantzitsuak egingo dituzte: italieraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez literatura lan aipagarriak egiten eta inprimatzen hasiko dira.

Erlijio gatazkak eta hizkuntza arrunta

Erlijioaren inguruan XVI. mendean sortu ziren borroka eta gatazkek hizkuntza arruntaren erabilera azkartu egingo dute. Protestanteak izango dira lehenak testuak herri xehea ulertzeko moduan argitaratzen saiatuko direnak. Baina Trentoko Kontzilioaren (1545-1562) ondoren, katolikoek ere bide hori jarraituko dute, nahiz eta ibilera mantsoagoarekin izan.

Testuinguru horretan jaioko dira euskarazko lehen liburu inprimatuak. Aurreko mendeetan zenbait kanta zahar eta testu labur idatzi ziren, baina argitaratzeak gelditu egin ziren. XVI. mendean, liburu banaka batzuk ezagutuko dira argia.

Inprimatutako obren egileak: Bernat Etxepare eta Joanes Leizarraga

Bernat Etxepare

Bernat Etxepare euskarazko lehen liburuaren sortzailea da. Ipar Euskal Herrikoa, Nafarroa Beherakoa, Garazikoa. Sarasketan jaio zen XV. mendearen azken zatian, eta urte gehienak Garazi inguruan igaro zituen. Nafarroako erresuman 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak, eta gerta-gertatuz bizitza latza tokatu zitzaion Bernat Etxeparri. Espainiera ere ezagutu zuen, poema batean aitortzen digunez.

Atxilotzearen zergatiak ez daude oso garbi. Batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen aldean jokatu izana leporatu zioten; beste batzuek uste dute kartzelaratzeko arrazoiak politikoak baino gehiago moralak izan zirela. Etxeparek berak ozenki aldarrikatzen du errugabea dela, eta badirudi ez zuela arazo handirik izan ondoren.

Gero, poema liburua idatzi eta argitaratu zuen. Garai hartarako ez zen gutxi, euskarazko lehenbizikoa zela kontuan izanik. Liburua 1545ean plazaratu zen Bordelen, Linguae Vasconum Primitiae izenburuarekin. Tituluan, hitzaurrean eta amaieran poemetan nabarmen azaltzen du Etxepare lehen euskal idazlea dela. Euskarari kanpora, plazara, mundura, dantzara irteteko agintzen dio, eta euskaldunak bide berriak urratu ditzaten nahi du, moldiztegiaren bitartez bere burua erakutsiz. Liburu honek amabost poema ditu: hasieran, prosaz idatzitako hitzaurrea; ondoren, doktrina kristauaren azalpen luze eta klasiko samarra; gero, gizon-emakumeen arteko maitasuna, hainbat poematan eta era nahiko errealistan azalduta; ondoren, lehen aipatu dugun kartzelaldia kontatzen digu; eta azken bi multzoak euskararen omenez moldatuta daude.

Joanes Leizarraga

Lehen euskal idazlea poeta zen, bigarrena prosalaria da: Joanes Leizarraga lapurtarra (1506-1601), biak ere sasoi berekoak. Etxepare erlijio borrokatik kanpo gertatu bazen ere, katoliko eta protestanteen arteko tirabirak batean harrapatu zuten Leizarraga.

Erreforma kalbinistaren eraginez sortu ziren Leizarragaren euskarazko lan guztiak. Joana III.a Albretekoa, Nafarroako erreginak, katolikoen fedea baztertu eta Kalbinen doktrina berriak onartu zituen 1559an. Ordurako galdu zituzten Albretarrek Hego Lur nafarrak, eta Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko zenbait eskualdetako agintari zirenez, Joana erreginak lurralde horietan kalbinismoa ezartzen gogor saiatu zen. Horretarako, herriari egokitutako irakurgaiak behar ziren. Kalbinisten sailera pasatutako apaiz euskaldunen artean Leizarraga zen nonbait zerbait egiteko prestasunik aproposena. Horregatik agindu zioten euskaldun lapurtarrari Eliza berriaren kristau ikasbidea eta Testamentu Berria euskarara itzul zitzan.