Erromatar aurreko herriak eta erromanizazioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,86 KB
Erromatar aurreko herriak
Erromatar aurreko herriak Burdin Aroan zehar, erromatarrak heldu baino lehen (K.a. III. mendean), Iberiar Penintsulan bizi ziren herriak dira. Mediterraneoko inguruan tribu iberiarrak bizi ziren; kostaldean merkataritza-guneak zituzten eta feniziarren zein greziarren eragina jaso zuten. Ondoan, Andaluzian, tartesoak bizi ziren, iberiarren menpe desagertu ziren arte. Zentroan eta mendebaldean, Europatik etorritako tribu zeltak zeuden, hizkuntza indoeuroparrekin. Hauek jatorriz zeltiberiarrak ziren, eta Mesetaren ekialdean zein Ebroko aranean kokatzen ziren. Beste tribu batzuk ere baziren: galaikoak, asturiarrak, kantabriarrak eta baskoiak.
Baskoiak
Baskoiak Iberiar Penintsularen iparraldean bizi zen erromatar aurreko herria zen. Jatorri ezezaguna dute (segur aski Paleolito garaian hor bizi zen giza talde baten eboluziotik datoz), nahiz eta zeltiberiarren eragina izan zuten. Haien ezaugarriak honako hauek ziren:
- Lurraldea: Nafarroa osoa, Aragoiko mendebaldea, Errioxa Behera eta Gipuzkoako eki-kostaldea hartzen zuten.
- Hizkuntza: Euskaraz hitz egiten zuten.
- Antolakuntza: Tribuetan antolatuta zeuden.
- Ekonomia: Nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarrituriko ekonomia zuten.
Erromanizazioa
Erromanizazioa erromatarren bizimodua eta kultura nagusitzeko prozesua da; ohiturak, antolakuntza politikoa eta erlijioa nagusitzeari deritzo. Beren ekonomia mota zabaldu zuten, hiri berriak sortu, garraiobide-sare zabalak egin eta administrazio-sistema ezarri zuten.
Andelos
Andelos Nafarroako Mendigorria aldean dagoen erromatar herriaren aztarnategia da. Burdin Aroan herri baskoi baten gainean erromanizatutako hiria izan zen, eta gaur egungo Nafarroan zegoen hiri erromatar garrantzitsuenetarikoa da. I. eta II. mendeetan izan zuen bere momentu gorena, aurkitutako aztarna gehienak garai horretakoak baitira: termak, mosaikoak, eta abar. Hiri erromatarren egitura zuen, kardo eta dekumano ardatzak agerian gelditu baitira.
Erromatar probintziak
Erromatarrek lurraldea hobeto administratzeko eta kontrolatzeko erabili zuten banaketa-sistema da:
- K.a. II. mendean: Bi probintziatan banatu zuten: Ulterior eta Citerior.
- K.a. I. mendean: Lurralde osoa konkistatuta egonda, hiru probintziatan: Tarraconensis, Lusitania eta Baetica.
- III-IV. mendeetan: Bost probintziatan banatu zuten: Tarraconensis, Gallaecia, Carthaginensis, Baetica eta Lusitania.
Probintzien buruzagiak gobernadoreak ziren.