Euskarazko Literatura Azterketa: Lizerdi eta Lauaxeta
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,88 KB
Euskarazko Literatura Analisia: Lizerdi eta Lauaxeta
Lizerdi: Bultzi-Leioa
Hiztegia:
- Musker: Arto berdea.
- Abaildatua: Sagardorak sagarrez jausten.
- Gizandi: Gizon handia.
- Oro: Guztiz.
- Beeko behar goria: Derrigortasuna.
- Asaba: Arbasoak.
- Aberria: Maite dugun hori.
- Bultzia: Trena.
Argudioa eta Gaia
Poeta bultzian (trenan) doa eta ikusten duena deskribatzen du (paisaia, nekazaria, zuhaitz frutalak). Dena den, trenak progresoa/aurrerapena dakar. Gaia nekazaritzaren munduaren goraipena da, mundu bukoikoa miresten du.
Egitura eta Baliabideak
- Lurra, ama lurra, emea, emakumea.
- Baserria, fruituak ugari.
- Paisaia: Euskal Herriko lainoak eta eguzkia.
- Nekazaria lurrari lotuta.
- Baserria oso bultzia.
- Ama lurra eta poetaren arteko lotura.
- Agur esaten dio tradizioari, aurrerakuntzari jarraitu beharra.
Konnotatibo Balioa:
- Paisaia: Trenetik ikusten dena.
- Lurra Ama Lurra: Emankorra, lur landua.
- Baserria: Zaharra, betikoa, usta aberatsa.
- Nekazaria: Lurrean zutik, bizimodua baserriari lotuta.
- Bultzia: Abegi gune, herria.
Ikuspegia: Lehenengo pertsonan dago idatzita ("Ene"). Poeta eta lurraren arteko identifikazioa dago, baina ez da nekazaria trenean doana. Kanpotik ikusita herria miresten du. Aurrerakuntza trenak markatzen du erritmoa. Inpresionismoa: paisaiak zirrara pizten dio.
Literatur Baliabideak
- Anafora: Hasiera berdina errepikatzen da: "Oi lur!".
- Sinonimia: Esanahi berbera: "Ene/nerea".
- Bokatiboa: Deia ("zuri").
- Elipsia: Aditza ez da agertzen ("Abailduta").
- Pertsonifikazioa: "Baninduzu zurea".
- Aliterazioa: "Zu landu ta zure sariz asea".
- Musikalitatea: "Oi lur!".
Koloreen Erabilera
- Berdea: Artoa berdea dela adierazteko (musker).
- Gorria: Sagarrak, fruituak.
- Horia: Eguzkia.
Lauaxeta: Mendigoxalina
Egilea eta Obraren Kokapena
"Arrats barean" (1935) liburukoa da, Lauaxetaren bigarren etapan kokatzen dena. Garai honetan modernismoaren eragina nabaria da, eta populismoa eta abertzaletasuna dira gai nagusiak. Erromantizismoa ahaztu gabe, hizkuntza poetiko landuagoa darabil. Garai honetakoak dira, besteak beste, "Langile eraildu bati" eta "Amayur gaztelu baltza" olerkiak. Maitasuna eta sentimenduen deskribapena zen bere kezka lehenengo etapan ("Bide barrijak"), baina orain beste batzuk ditu.
Hizkuntza
Bizkaieraz idatzita dago, eta horregatik bustidura edo palatalizazioa ageri da:
- /iz/ eta /is/ fonemak /x/ soinuarekin agertzen dira (izenburua).
- /it/=/tt/ soinuaz: zattut, norbattet.
- /ll/: makilla.
- /ñ/: miñez.
- Bizkaierazko lexikoa eta ortografia.
- Garbizalekeria: Ez du mailegurik erabiltzen, baina hemen "berdiok" dugu.
- Aditz sintetikoak, trinkoak eta arkaikoak.
Argudioa eta Gaia
Hamar gazte mendira doaz kantari. Halako batean, tro hotzak laino hartetik eta bidean hilda geratzen dira, askatasunari bizitza eman eta gero. Gaia askatasunaren aldeko borrokaren goraipamena da.
Barne-Egitura eta Konnotazioa
Bederatzi ahapaldi, hiru zatitan:
- Hamar gazte mendirantz kantari.
- Hamar gazte abertzale, aberri minez.
- Tiroz hil dituzte; beste batzuk hartuko dute haien testigua (lekukotza).
Konnotatiboa:
- Kanta: Gaiaren muina errepikatuz (hiru aldiz).
- Izadia/Natura: Euskal Herriko natura berde, bustia, tragediaren testigu isila izango da. Basoa borrokarako tokia da.
- Misterioa: Heriotza seinalerik gabe, ez dakigu nola gertatu den.
- Sinboloak: Euskal lurra (itxaropena), Askatasun goxalderuntz (Euskadiren Berbizkundea), Mendi Gailurra (lorpena). Makillak armak dira.
Kromatismoa
- Berdea: Mendi eze, mendi berdeak...
- Urdina: Zidar argija itsasue (2).
- Gorria: Sugarra dira basuek (18), berdetza odolez (28) = berdea eta gorria.
Errimak, Neurria eta Baliabideak
Erromantzea da. Zortzi silabako laukoak.
- Elipsia: "Mendi eze ikurrin eder", "Sugarra basuak eta zidar argija itxasuak".
- Pertsonifikazioak: Poeta mendiari, ikurrinari zuka ari zaio ("nai zattut").
- Antitesia: "Arin or doaz kantari" / "ta ixil dago arratsa".
- Aliterazioa: "Mendi bitxidor berdioak" errepikatuz.
- Paralelismoa: Kanta errepikatzen da.
Ondorioak
Edertasunez kantatutako tragedia da: gazteen heriotza askatasuna lortzeko. Natura eta gazteria lotuta daude, baina izadia krudela da. Estetika landua eta sinbolismoaren eragin nabaria. Erromantizismoaren eragina ere nabaria da (heriotza, misterioa). Ez da dena galdu, beste batzuk datoz. Poema abertzalea da.