Pidgina eta Kreolera: hizkuntzaren ezaugarri nagusiak

Lengua y literaturaActualizado el 5,04 KB

Resumen

Dokumentuak pidgin eta kreole hizkuntzen sorrera eta garapena azaltzen ditu, kreoleratze prozesua barne. Gainera, hizkuntzaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu: sormena, arbitrariotasuna, artikulazio bikoitza, erreflexibotasuna, prebarikazioa, lekualdatzea, diskretutasuna eta semantikotasuna. Ikaslea hizkuntza-kontaktuaren eta hizkuntzaren oinarrizko ezaugarrien kontzeptuak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Pidgina hizkuntza-kontaktu gunean sortzen den komunikazio-tresna sinplea da, gramatika urrikoa eta hitz-hurrenkera zehatzik gabea.
  • Kreoleratzea pidgina ama-hizkuntza bihurtzen denean gertatzen da, umeek hura ikasten dutenean.
  • Kreole hizkuntzak pidginetik eratortzen dira eta gehienak kolonialismoaren ondorioz sortu dira.
  • Arbitrariotasuna esan nahi du zeinuaren eta zeinuak adierazten duenaren arteko lotura akordio konbentzionalaren ondorio dela.
  • Artikulazio bikoitzak esan nahi du fonemak esanahirik ez duten unitate txikienak direla eta monemak, aldiz, esanahia dutela.
  • Hizkuntzaren ezaugarriek (sormena, lekualdatzea, prebarikazioa...) giza hizkuntza beste komunikazio-sistema batzuetatik bereizten dute.

Ponte a prueba

Kreolera eta Pidgina: Sarrera Linguistikoa

Jatorri eta hizkuntza ezberdineko pertsonek komunikatu behar dutenean, jargoia (gizarte edo lanbide talde jakin baten hizkera berezia) sortzen da. Jargoia behin-behinekoa da, egiturarik gabekoa eta helburua komunikazioa duena.

Zer da Pidgina?

Pidgin bat hizkuntza baten joera sintaktiko, fonetiko eta morfologikoak beste baten unitate lexikoekin elkartzen dituen hizkuntza da. Ez da talde etniko edo sozial jakin baten dialektoa; oro har, immigrante batek bere bizileku berrian erabiltzen duen hizkuntza-aldaera da, edo linguistikoki oso desberdinak diren herrien artean harremanak sortzen diren guneetan erabiltzen den lingua franca bat.

Pidginak kolonietan sortu ohi ziren, nazio menderatzailearen hizkuntzaren gramatika sinplifikatu bat beste hizkuntzen elementuekin nahasten zenean. Pidgin hizkuntza askotatik kreol hizkuntzak garatu izan dira, hurrengo belaunaldiek pidginaren gramatika osatu eta ama-hizkuntza gisa ikasi dutenean.

Pidginak ez du inongo hitz-hurrenkera zehatzik, hitz-segida zatikatuak ditu eta baita gramatika urria ere. Urteekin lingua franca ere bihur daiteke eta konplexutasuna gara dezake, komunikazio-lanabes ahaltsu bihurtuz.

Kreoleratze Prozesua

Kreoleratze prozesua pidgin hori ama-hizkuntza bihurtzea da, umeek berau bere aro kritikoan ikastea. Umeak agertzen direnean, hauek hizkuntzari falta zaion guztia ematen diote. Prozesu honetan, pidginean guztiz bazterrean geratzen diren ezaugarriak (hala nola inflexioa) garatzen eta agertzen hasten dira.

Kreoleratzeak ez du zertan ahozko komunikazioan gertatu beharrik; keinu-sisteman ere gerta daiteke.

Zer da Kreolera?

Kreolera edo kreole hizkuntza bi hizkuntza edo gehiagoren arteko nahasketatik eratorritako hizkuntza-aldaera egonkorra da. Kreole hizkuntzei lexikoan sarritan igartzen zaizkie jatorrizko hizkuntzetatik gertatutako aldaketa fonetikoak. Morfosintaxiari dagokionez, aditu batzuk uste dute kreolerak euren artean ezaugarri komunak dituztela, nahiz eta honen inguruan erabateko adostasuna ez egon.

Kreolerak pidgin hizkuntzatik eratortzen dira. Funtsean, pidgina —hau da, hizkuntza-komunitate desberdinek elkar ulertzeko darabilten komunikazio-tresna sinplea— hizkuntza oso eta belaunaldi berrien ama-hizkuntza izatera igarotzen denean, orduan pidgin hizkuntza kreole hizkuntza bihurtzen da.

Gehienak kolonialismoaren ondorioz sortu dira azken 500 urteotan. Denborarekin batzuk desagertu diren arren, beste batzuk sendotu eta estatus ofiziala ere bereganatu dute estatu batzuetan.

Hizkuntzaren Ezaugarri Nagusiak

  • Sormena

    Hizkuntzarekin ari garela esaten dugun guztia erabat berri eta berritzailea da. Hitz egiten dugun guztia berria da, eta gainera edonork ulertu eta prozesatzeko moduan sortzen dugu.

    Ume batek ez du hizkuntza bat errepikapen hutsez ikasten. Hitz berriak ez genituzke sortuko sormenerako ahalmenik ez bagenu. Hizkuntzak sortzaile egiten gaitu gutariko bakoitza.

  • Arbitrariotasuna

    Ez da horrenbeste hizkuntzaren ezaugarri, zeinuarekin dago lotuta. Zeinuen arbitrariotasunaz diharduena semiologoa da; semiologia zeinuen zientzia da. Zeinuak ordezkatzen duen errealitatearen adierazlea dira. Zeinu arbitrarioak zeinu konbentzionalak dira, hau da, akordio bati esker egoki interpretatzen direla.

    Arbitrarioa ez dena naturala da (zeinu naturala, zerbait naturalak sortzen duena da, kausa-ondorio bat da; ez dago akordiorik zeinu horiek interpretatzeko). Zeinuen artean daude: zantzuak, ikonoak eta guztiz arbitrarioak diren zeinuak. Arbitrariotasunik ez balego zeinuen eta zeinuek interpretatzen dutenaren artean, ez lirateke existitzen diren 6.000 hizkuntzak existituko.

  • Artikulazio Bikoitza

    Hitz egiten dugunean soinuak kateatzen ditugu. Fonema hitz egiten ari garela buruan dugun unitatea da, esanahiak ezberdintzeko balio du. Fonema da hizkuntzaren unitate txikiena eta ez du esanahirik; esanahiak bereizteko balio du, unitate bereizgarria da.

    Monemak dira esanahia duten unitate txikienak (fonemak kateatuz lortzen dira monemak). Monemak fonema sortak dira, baldin eta esanahia badute eta ezin badira unitate txikiagotan zatitu.

  • Erreflexibotasuna

    Hizkuntza bere buruari buruz jarduteko gaitasuna da (funtzio metalinguistikoa).

  • Prebarikazioa

    Hizkuntzak aukera ematen digu gezurra esateko. Hizkuntzaren bitartez ez dugu nahitaez guk egiazkotzat ditugun baieztapenak esan behar.

  • Lekualdatzea

    Hizkuntza erabil dezakegula ez bakarrik orainaz hitz egiteko, baita ere iraganaz zein etorkizunaz.

  • Diskretutasuna

    Adibidez, fonemak unitate diskretuak dira. Diskretuak badira, zenbatu egin daitezke, unitate jarraituen kontrakoak. Diskretutasuna jarraitasunaren aurkakoa da. Zenbakarriak dira diskretuak.

  • Semantikotasuna

    Hizkuntzaren ezaugarri semantikoa da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da pidgin bat?

Pidgin bat hizkuntza baten joera sintaktiko, fonetiko eta morfologikoak beste baten unitate lexikoekin elkartzen dituen hizkuntza da. Hizkuntza-komunitate desberdinek elkar ulertzeko erabiltzen dute.

Zein da pidgin baten eta kreole baten arteko aldea?

Pidginak ez du ama-hizkuntzarik, sinplea da eta komunikaziorako erabiltzen da. Kreolea, aldiz, belaunaldi berrien ama-hizkuntza bihurtu den pidgin bat da, eta gramatika osatua du.

Zer da artikulazio bikoitza?

Hizkuntzaren ezaugarri bat da: fonemak esanahirik gabeko unitate txikienak dira, eta monemak fonemen kateaketaz sortzen dira eta esanahia dute.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer da pidgina?
2. Noiz bihurtzen da pidgina kreole?
3. Zer dio arbitrariotasunaren printzipioak?
4. Zein da fonemaren ezaugarri nagusia?
5. Zer esan nahi du lekualdatzeak?
6. Zein da diskretutasunaren adibidea testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.