KPOren zatiak: Bost zati ditu (Kontzeptu-esparrua, erregistratzeko arauak, urteko kontuak, kontu-taldeak eta definizioak). Lehen hirurak nahitaez aplikatu behar dira.
Urteko kontuak: Irudi fidela du helburu.
Urteko kontuen ereduak ezartzeko baldintzak: Aktiboa, negozio-zifraren zenbatekoa eta langile kopurua.
Kontzeptu-esparrua: Balioespenak, printzipioak, betebeharrak, helburuak eta elementuak zehazten ditu.
Balioespen irizpideak: Denak okerrak dira.
Fidagarritasuna: Akats materialik ez duenean eta neutrala denean, irudi fidela duela esaten da.
Uniformetasuna: Aukera bat baino gehiago dagoenean, kuantitatiboa eta kualitatiboa zehaztuz aplikatzen den printzipioa.
Kontabilitate-arau orokorrak: Ogasun Publikoaren arauetan ezarritakoa ez da orokorki kontabilitate-arautzat joko.
Aktiboak, Pasiboak eta Emaitzak
Pasiboak (Betebeharrak): Oraingo betebeharrak, lehenagoko gertaeren ondorioz sortuak, sartzen direla ulertzen da.
Gastuak: Ekitaldian zehar enpresaren ondare garbiak izandako murrizketak, jabeei egindako banaketengatik izan ezik.
Pasiboak (Balantzean): Balantzean kontabilizatu behar dira, probablea denean eta fidagarritasunez balioets daitezkeenean.
Sarrerak: Kontabilizatzen dira enpresaren baliabideak gehitzen direnean, batzuetan gastu bat aintzatestea dakarrena.
Erabilera-balioa: Aktibo edo unitate hori negozioaren martxa normalaren ondorioz sortuko dituen diru-fluxuen balio eguneratua da.
Aktibo Ez-korrienteak eta Ibilgetu Materiala
Aktibo ez-korrienteak: Enpresarekin denbora luzez lotuta egon behar duten inbertsioak dira.
Amortizazioa: Balio-galera sistematiko bat da.
Balio bihurgarri garbia: Arrazoizko balioari salmenta-gastuak kenduta lor daiteke.
Balio-galera itzulgarria: Itzultzen bada, galdu-irabazien kontuan sarrera gisa kontabilizatzen da.
Balio-narriadura: Itzuli ahal izateko nahitaezkoa da aurretiaz aintzatetsia egotea.
Saltzeko dauden aktibo ez-korrienteak: Narriadura soilik (arrazoizko balioa - salmenta-kostuak) izan daiteke.
Ibilgetu materiala: Ondasun higigarri nahiz higiezinetan gauzatzen dira.
Ibilgetu materialaren hasierako balioespena: Eskuratze-prezioan edo ekoizpen-kostuan balioetsiko da.
Hasierako balioespena (Kostu historikoa): Eskuratze-prezioa + instalazio-kostuak + hornidurak sartzen dira.
Hasierako balioespena (Arau bereziak): Makina baten proba-kostuak aktiboari zordundu behar zaizkio.
Ibilgetu materiala eskuratzea: Modu arruntenak ibilgetu-erosketa eta enpresa berak ekoiztea dira.
Trukaketak (Komertziala): Trukaketa komertzialtzat hartuko da diru-fluxuen balio eguneratua modu esanguratsuan aldatzen bada.
Konponketa eta kontserbazioa: Gastuak ekitaldiko galdu-irabazien kontura egotziko dira.
Berriztatzea, zabalkuntza eta hobekuntzak: Kostuak aktiboari erantsiko zaizkio.
Ibilgetu materialaren ordezko piezak: Guztiak zuzenak dira.
Funtzionamenduan jarri osteko eragiketak: Erabilgarria ez bada, emaitzen kontuan kontabilizatuz. Gezurra.
Saltzeko dauden Aktibo Ez-korrienteak
Helburua: Aktiboaren kontabilitate-balioa salmentaren bidez berreskuratzea espero da, eta ez erabilera jarraituaren bidez.
Amortizazioa eta zuzenketak: Ibilgetua ez da amortizatzen, baina beharrezko balio-zuzenketak egingo dira.
Ondasun Higiezinetan Egindako Inbertsioak
Definizioa: Aktibo ez-korriente higiezinak alokairua edo kapital-irabaziak lortzeko mantentzen direnak dira.
Finantza-pasiboak: Finantza-tresnak dira, beste enpresa batean finantza-aktiboak sortzen dituztenak.
Finantza-pasiboen hasierako balioespena (ETE): Finantza-pasibo guztiak, hasieran arrazoizko balioan balioetsiko dira, transakzioaren kostuen arabera doituta, ETE bat izan ala ez. Gezurra.
Ekitaldiaren itxieran, finantza-pasiboak: Amortizatutako kostuan balioetsiko dira, interes-tasa efektiboaren arabera sortutako finantza-gastua kontabilizatuz. Egia.
Ondare Garbia eta Mozkin Banaketa
Kapital Soziala: Merkataritzako sozietateek eskrituratzen dutena da.
Akzio baten jaulkipen-balioa: Enpresak jaulkitzen dituen akzioen prezioa da.
Akzio baten balio nominala: Akzio bakoitzari dagokion kapital zatia da.
Akzio baten jaulkipen-prima: Jaulkipen-balioa eta balio nominalaren arteko diferentzia da.
Ondare garbia: Enpresaren aktiboei pasibo guztiak kendutakoan geratzen den hondar-zatia.
Fondo propioa: Kapitala, erreserbak eta oraindik banatu gabeko emaitzek osatzen dute.
Kapital sozialaren balioespena: Akzio edo partizipazioen kopurua x balio nominala.
Erantzukizun mugatuko sozietateak: Kapitalaren tituluak negoziagaitzak dira.
526. Ordaintzeko dibidendua: Pasibo korrientea.
557. Konturako dibidendua: Ondare garbia.
Ekitaldiko emaitza garbia: Zerga aurreko emaitza - zergak eragindako gastua.
630. Mozkinen gaineko zerga: Galdu-irabazien kontuan kokatzen da.
Batzar Nagusiaren epea: Akziodunek ekitaldia itxi eta sei hilabete baino lehen egin behar dute batzar nagusia.
Mozkina dibidendu bezala banatzeko: Bi baldintza eta bi muga daude.
Mozkina Banatzeko Baldintzak
Legezko erreserba: Ekitaldi bakoitzean, lortutako mozkinaren % 10a Kapital Sozialaren % 20ra iritsi arte.
Ikerketa eta garapena: Erabilgarri dagoen mozkinaren zenbatekoa Ikerketa eta Garapenaren gastuaren berdina izatea.
Emaitza Negatiboak
Ekitaldiko emaitza negatiboa (129): Enpresak galera du, eta emaitza negatiboak 121. Aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak kontura eramatera mugatuko da.
Emaitza negatiboa denean: 121. Aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak kontuan zordunduko da.
Jasangarritasuna eta Informazio Ez-Finantzarioa
Jasangarritasuna: Etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eguneko beharrizanak asetzen dituen garapena da.
Kudeaketa-txostena: Itxiera ondorengo gertaerak eta sozietatearen aurreikusitako bilakaera agertzen dira.
Kudeaketa-txostena (Edukia): Bere edukietako batzuk memorian ere agertzen dira.
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK): GEK txostenak ingurumenari eta garapen jasangarriari buruzko informazioa ematen du.
11/2018 Legea (Nori eragiten dio): Kapital-sozietateei eta kontu bateratuak formulatzen dituztenei, baldin eta bi baldintza hauetako bi betetzen badituzte: Aktiboaren partiden guztizkoa > 20 M €; Negozioaren urteko zifraren zenbateko garbia > 40 M €; edota Ekitaldian, langileen batez besteko kopurua > 250 langilekoa bada.
Informazio Ez-Finantzarioaren Egoera (Edukia): Negozio-eredua, Informazio ez-finantzarioa eta Gizarteari buruzko informazioa sartzen ditu.
Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH): Inor atzean geratzen ez dela bermatu behar dute.