Komunikazio Sistemak: Estrategiak eta Irisgarritasuna
Komunikazio sistemen erabilera
Komunikazio sistema erabilgarria izan dadin, erabiltzailearen trebetasunak kontuan izan behar dira eta irakasteko estrategia ezberdinak erabili behar dira.
Irakasteko estrategiak
- Komunikatzeko aukerak eskaini, eguneroko jardueretatik hasita.
- Erreferentzia-objektuak erabili.
- Interakziozko komunikazioa bultzatu (denbora eman erantzuteko).
- Seinuen bidezko lengoaia sartu (gorrentzat LSE).
- Komunikazio-taulak sortu eta testu idatziak erabili.
Ikasteko jarraibideak
- Ikurrak aukeratu eta ezagutu: Erabiltzailearen interesak eta premiak kontuan hartuta aukeratuko da hiztegia.
- Ikurren eta komunikazio-taulen erabilera: Erabiltzailearen muga fisikoak eta piktogramak taulan kokatzeko modu egokiena kontuan izan behar dira mezua errazteko.
- Orokortzea: Egoera errealak planteatu behar dira testuinguru diferenteetan erabiltzeko.
- Komunikazio-enuntziatuen konplikazioa: Esaldietara pasatuko gara hiztegia handitzen doan neurrian.
Nola elkar eragin komunikazio-sistemen bitartez
- Elkar eraginean kontuan izan behar diren printzipio orokorrak.
- Astiro eta argi hitz egin.
- Bere adina eta heldutasun maila kontuan izan hitz egiterakoan.
- Denbora eman erantzuteko; ez erantzun haien ordez.
- Erantzun luzeak eskatzen dituzten galderak egin elkarrizketa bultzatzeko.
- Ahoz errepikatu, haiek jakin dezaten ulertzen ditugula egiten dituzten seinuak.
- Inguruneko zarata eta argiztapen maila kontrolatu.
Komunikazioa erraztu
- Aurrez aurre jarri, bere altueran.
- Bere interesetatik abiatu.
- Kontaktu fisikoa mantendu.
- Eguneroko errutinekin batera komunikatu.
Komunikazioa galarazi
- Jarrera ez-harkorra.
- Urrunegi egotea.
- Begien kontaktua ez lortzea.
- Pertsonari jaramonik ez egitea.
- Erantzuteko denborarik ez ematea.
Ingurune publiko irisgarriak
Kartelak, autobusen markesinak, argiztapena, igogailuak, piktogramak, telefono-kabinak, alarma-gailuak, entzute-baliabideak, semaforoak, kristalezko elementuak, bainugelak eta ikuskizunak.
Beste ezaugarri batzuk
- Arrapalak, eskailerak, igogailuak eta pasabideak ongi seinalatu.
- Kartelak besoen altuerara jarri.
- Espazio zabaletan maketak jartzen badira, altuera egokian jarri.
Beste baliabide batzuk
Entzumen-protesiak, bukle magnetikoak, azpitituluak, argidun tinbreak, braille, lupak, pantaila-handitzeak, web-orrialde irisgarriak eta LSE interpretea.