Kolorearen izaera, pertzepzioa eta sintesi kromatikoa
Kolorearen izaera eta pertzepzioa
Kolorea garunean sortzen den sentsazio multzoa da. Kolorean esku hartzen dute alderdi hauek: argi-iturriak, materialaren islapenak edo xurgatzeak eta begiak.
- Argia: Uhin elektromagnetikoa da, eta energia transmititzen du.
- Argi zuria: Espektro ikusgarriaren barruko uhin-luzera guztiek osatzen duten multzoa da.
Sintesi gehigarria
Sintesi gehigarria espektroko argi koloreztatu guztien batuketa edo nahasketa da, eta argi zuria sortzen dute.
- Argi-kolore primarioak: Gorria, berdea eta urdin bioleta.
- Argi-kolore sekundarioak: Horia, ziana eta magenta.
- Argi-kolore osagarriak: Argi-kolore primario baten eta primario hori ez duen sekundario baten arteko nahasketa.
Sintesi kengarria
Sintesi kengarria argi-kenketa sortzen duen pigmentu-koloreen nahasketa da.
- Pigmentu-kolore primarioak: Horia, ziana eta magenta.
- Pigmentu-kolore sekundarioak: Gorria, berdea eta urdin bioleta.
- Pigmentu-kolore osagarriak: Pigmentu-kolore primario baten eta primario hori ez duen sekundario baten nahasketa.
Kolorearen kodifikazioa
Kolorearen propietateak
- Tonua: Kolorea identifikatzeko erabiltzen den propietatea.
- Balioa: Kolore baten argitasun- edo iluntasun-maila.
- Asetasuna: Kolore baten purutasun-maila.
Sistema kromatikoak eta sailkapena
Koloreak kodifikatu eta ordenatzen dituzte, espektroan duten kokapenaren arabera (CIE sistema, Munsell solidoa).
Kolore tertziarioak: Primario baten eta zirkulu kromatikoan alboan dagoen sekundario bat nahastuta osatzen dira:
- Horia + berdea = Hori berdexka
- Ziana + berdea = Urdin berdexka
- Horia + gorria = Gorri laranjatua
- Ziana + bioleta = Urdin bioleta
- Magenta + bioleta = Purpura
- Magenta + gorria = Karmina
Harmonia kromatikoak
Harmonia kromatikoa konposizioan bi koloreen edo gehiagoren artean sortzen den harremana da.
- Kolore afinen harmonia: Zirkulu kromatikoan elkarrengandik hurbil dauden tonuen arteko nahasketa.
- Kolore osagarrien harmonia: Kolore primarioen eta zirkulu kromatikoan beste aldean dauden sekundarioen arteko nahasketak.