Erromanikoaren Pintura: Ezaugarriak eta Adibide Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,38 KB

Eskulturarekin gertatzen zen bezala, pintura arkitekturaren beharren menpe egongo da. Zentzu honetan bi pintura mota nagusi aurkituko ditugu Erromanikoak: hormetako freskoak (hormak, gangak, absideak) eta ohol gaineko tenpera (aldareetako fronteak apaintzeko erabiltzen zirenak). Eskulturan bezala, gai erlijiosoek nagusitu zuten eta gehienetan ikonografia sonbolikoa edo alegorikoa erabiltzen zuten artistek. Askotan Itun Zaharreko eta Itun Berriko istorioetan bilatzen zuten inspirazioa. Hala ere, Kristoren irudiak (batez ere Kristo maiestatean – Maiestas Domini) Azken Judizioan edota Ama Birjinarenak (Maiestas Mariae) elizetako absideak apaintzeko erabiltzen ziren. Pinturaren oinarrizko ezaugarriak hauek izan ziren:

  • Pinturaren irudiak arkitekturak zehaztutako markoari moldatzen ziren.
  • Perspektiba falta.
  • Hondoak kolore bakarrekoak izaten ziren sarritan (monokromatikoak) eta beraz, paisaiak edo arkitekturak ez ziren agertzen hondo horietan.
  • Horror vacui.
  • Perspektiba hierarkikoa.
  • Geometrizazio joera eta formen simetria.
  • Irudien ingerada edo silueta finkatu.
  • Intentsitate handiko gama kromatikoa.

Hala eta guztiz ere, eta maiz gertatzen denez, honako amankomunezko ezaugarriak egon arren, pintura erromanikoan bi joera ezberdin bereiz daitezke: batetik estilo franko-erromanikoa eta bestetik Bizantiar.

Franko-erromanikoa: Frantziako mendebaldean kokatuta eta Gaztelan. Hona erromesaldietako bideei esker heldu zen. Estilo honen ezaugarriak: detaile handiko artea, ziurrekin garaiko miniaturek bultzatuta, mugimendua, hondo argitsuak eta berezkotasuna. Adibideak: Gaztelan Panteón de los Reyes de san Isidoro de León. Frantzian San Savin-sur Gartempeko freskoak.

Bizantiar estiloa: Italian eta Katalunian aurkitzen diren adibide nagusiak. Ezaugarrien artean: irudien hieratismoa (mugimendu falta), irudien aurrealdeko irudikapena, simetriaren garrantzia, izugarrizko konposizioak, solemnitate handikoak. Adibideak: Katalunian Sant Climent de Taüll eta Santa Maria de Taülleko freskoak eta Italian San’Angelo in Formisekoak.

Arte Gotikoaren Ezaugarri Orokorrak

“Gotiko” hitza XVI.mendeko Errenazimenduko artistek sortu zuten 1 . Hitza zentzu gutxiesgarri batean erabiltzen zuten Erdi Aroko estilo artistiko hori gogor kritikatzeko. Haien ustez, estiloa Erromatar inperioaren erorialdian Europan sartutako barbaroen sorkuntza zen eta horren ondorioz inperioaren baita greziarren garaiko artea desagerrarazi zuten herri horiek. Errenazimenduan sortutako ideia hau, hots arte gotikoarekiko mesprezuaren ideia, XIX.mendean leunduko da Erromantizismoaren garia heltzean. Momentu horretan gotikoaren herentzia aldarrikatu zen kultura nazionalaren oinarri garrantzitsu bezala. Gogoratu, Erromantizismoaren garaia nazionalismoen sorreraren epea izan zela eta nazioen oinarriak goraipatzea ezinbestekoa izan zen. Gaur egun XII.mendearen erdiko urteen eta XV.mendearen amaieraren artean zabaldutako arteari Gotiko deritzogu.

b) Erromanikoa landa eremuetan sortutako eta hedatutako artea izan bazen, arte Gotikoa hirietako arte bihurtu zen gehienbat. Garai artan Europako hiriek hazkunde prozesu nabaria bizi zuten. Burgesiak garrantzi ekonomikoa baita politikoa ere irabazi ziuen eta hiriak kulturaren eta boterearen erdigune bilakatu ziren. Hori dela eta, hirietan eraikin berriak eraikitzeko beharra sortu zen eta haien artean, inportanteena eta hirien ikurra izango zena katedrala dugu. “La catedral era la casa del pueblo. Del pueblo ciudadano” dio G. Duby historialari frantsesak. Aldi berean, Gotikoa espiritualtasun berri baten erakuslea da. Jainkoaren irudia aldatu da. Jainkoaren gizatasuna indartzen da eta jainkoaren eta herriaren arteko tartea murrizten da. Orain argia da Jainkoa.-- Erromanikoa bezala Gotikoa arte erlijiosoa izan zen, hala ere, burgesiaren sorrerak zerbait berria ekarri zuen: talde boteretsu honen kIdeek behar berriak zituzten, haien boterea erakutsi behar zuten eta horretarako artea erabili zuten askotan. Horren ondorioz, burgesia arte kontsumitzaile bihurtu zen eta gai profanoak zabaldu ziren artelanetan. D)Ille de France eremuan jaio zen estilo berria Suger Abadeak, Saint Deniseko monasterioaren abadeak, bultzatuta.

Arte Gotikoaren Kronologia

PROTOGOTIKOA (XII.mendeko azken hamarkadak) Estilo berriaren lehenengo urtean izan ziren eta estiloaren elementu berriak aztertu ziren. Erromanikoaren azken adibideekin batera existitu zen Gotikoa. Oraindik, hormak lodiak dira nahiz eta arku eta ganga berriak agertu hormen lana arintzeko.

GOTIKO KLASIKOA (XIII.mendea) Epe honen adibide garrantzitsuena Chartreseko katedrala da. Eraikinen argitasuna handituz joango da sortutako arrosa-leihoei esker. Horrek argiz beteko du tenpluaren barrualdea. Horrekin batera ostiko-arkuen (arbotante) erabilerak leiho handiagoak egitea erraztuko du gangen tentsioak horien bidez bideratzean.

GOTIKO MANIERISTA (XIV.mendea) Epe honetan estilo gotikoaren dekorazio-elementuen garrantzia handituko da eta gangen diseinuak gero eta konplexuagoak izango dira. Beirateen garaia izan zen eta orokorrean eraikin berriak egin beharrean, epe honetan zeudenak apainduko dira.

GOTIKO FLAMIGEROA (XV.-XVI.mendeak) Dekorazio-elementuen garaipena da. Bestetik lerro kurboen nagusitasuna nabaria da estiloaren epe honetan.

Entradas relacionadas: