Karlistaldiak eta Espainiako Lehen Errepublika: Testuinguru Historikoa
Karlistaldiak eta Lehen Errepublika
Egon zan tarte laburrean, 2 urtez, ezin izan zion aurre egin oposizioari:
- Kolonietako gudek.
- Nobleak borboien aldekoak ziren.
- Eliza aurrean eukita ere, uste baitzuten erregeak Eliza-Estatuaren arteko banaketa ezarriko zuela.
3. karlistaldia
Gurtza askatasuna erasotzat hartu zuten euskaldun askok, 72-76 bitartean, III. karlistaldiari hasiera emanez. Foruen eta katolikotasunaren defentsan borrokatu ziren, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka, “Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea” lelopean. Ideia honen aurkako zuten liberalismoa, honek eraldaketa sakonak eragin zituelako gizarte tradizionalean.
Lizarra erorita, liberalek behin-behineko garaipena lortu zuten. Errestaurazioan, Canovasen gobernu berriek Foruak deuseztatu zituzten, batasun konstituzionala lortzeko xedearekin.
Monarkia demokratikoaren porrota
Bere burua bakarrik ikustean, abdikatu zuen, hau da, monarkia demokratikoaren porrota agerian gelditu zen.
Lehen Errepublika (1873-1874)
68ko izpiritua mantentzeko, ERK aldarrikatzea zen modu bakarra; paradoxikoki, oinarri sozial handirik gabe aldarrikatu zen, proletargoak anarkismorantz jotzen baitzuen. Espainiako lehen erregimen errepublikarrak 74 arte iraun zuen, eta erreforma sozialak bultzatu zituen: eliza eta estatuaren arteko banaketa, deszentralizazioa...
Hala ere, guda karlista, barne zatiketak... ERKaren gainbehera bultzatu zuten:
- ERK federalen aldekoak, Pi i Margall buru, hau da, eskualde subiranoen arteko hitzarmen librea nahi zutenak. Iraultza kantonalaren hedapena, hau da, federalismo intransigentea edo federalismo behetik, matxinadaren bidez.
- Federalista moderatuagoak, Salmerón buru; kontzientzia arrazoiak direla eta dimisioa eman zuen, matxinatuen kontrako heriotz zigorrak ez zuelako sinatu nahi izan.
- Unitario kontserbadoreak, Castelar buru; honek, ordea, berrezartzea askatasunaren aurrean jarri zuen.
Paviaren estatu-kolpea
Erradikalen ekimenak aurreikusiz, Pavía jeneralak estatu-kolpea eman zuen eta Gorteak desegin zituen.
Seiurtekoak porrota izan bazuen ere, arazo guzti hauengatik herritar gehiengoen artean hasi berria ereinda zegoen izpiritu laiko eta progresistaren hazia: gizarte justuago baten ametsa.