Irakaslearen funtzio eta rolak gaur egungo eskolan

MagisterioActualizado el 3,58 KB

Resumen

Testuak irakaslearen funtzio profesionalak azaltzen ditu gaur egungo eskolan: ikaskuntza erraztea, curriculuma diseinatzea, taldeko bizitza egituratzea eta ikasleekin elkarreragina sustatzea. Era berean, ebaluatzaile, tutore eta irakasle-ekipoko kide gisa duen papera jorratzen du, eta bere praktikaren ikertzaile eta etengabeko formakuntzaren beharra nabarmentzen du.

Puntos clave

  • Irakaslearen zeregin nagusia irakasle eta ikasleak harremanetan jartzea da.
  • Irakaslearen rola transmisiotik bitartekaritzara aldatu da: ikasteko beste moduak proposatzen ditu.
  • Curriculuma diseinatzean testuingurua eta ikasle motak kontuan hartu behar dira.
  • Irakasleak ikasketa-prozesuak eta ikasitako produktuak ebaluatzen ditu.
  • Tutoreak jarraipen pertsonalizatua egiten du eta gurasoekin lan egiten du.
  • Irakasleak bere praktika ikertu eta hobetzeko proposamenak egin behar ditu.
  • Etengabeko formakuntza funtsezkoa da ikasle guztien premiei erantzuteko.

Ponte a prueba

Irakaslearen funtzio profesionalak

Ikaskuntza erraztea

  • Irakasten duen profesionala da.
  • Irakaskuntzaren zeregin nagusia: irakasle eta ikasleak harremanetan jartzea.
  • Lehen diziplina eta edukiak igortzeaz arduratzen zen; gaur egun, diziplina edo eduki horiek bereganatu behar dituen ikaslearen prozesua kontuan izan, ikasleei ikaskuntza errazteko.
  • Irakaslearen rol aldaketa: lehen edukiak transmititu baino ez; orain, bitartekaria eta ikasteko beste erak proposatzen dituena (kontuan hartu ikasleek beraien artean ikas dezaketela).
  • Irakasleen rola aktiboagoa da lehen baino.

Bere curriculuma diseinatzea

  • Ikaskuntza-egoeretan gauzatuko den lana aurreratzen du.
  • Curriculuma eraikitzean: testuingurua eta ditugun ikasle motak kontuan hartu behar.
  • Curriculuma zehaztean: edukiak eta metodologia desberdinei buruzko erabakiak hartuz. Adibidez, jarduera-mota desberdinak, denbora antolaketak, baliabide didaktikoak, multzokatzeko moduak (bakarka, bikoteka, talde txikian…).

Taldeko bizitza egituratzea

  • Talde lanean emozioak, baloreak eta jarrerak lantzen dira. Harremanen dinamikak kudeatu behar ditugu.
  • Elkarbizitzarako esparrua: gelako funtzionamendurako arauak eta ikasleen arteko gatazkak kudeatu behar ditugu.

Ikasleekin elkarreragina erraztea

  • Ikasleen arteko eta ikasleen eta curriculum-materialaren edo ikasketa-objektuen arteko elkarreragina erraztuz.
  • Irakasleak lankidetza dinamika egituratu behar du, zenbait ikaslek zenbaiti ikasten laguntzeko.

Ebaluatzailea izatea

  • Bai irakaskuntza-prozesuen ebaluatzailea, bai ikasitako produktuena ere.
  • Ebaluatzekoan bi irizpide dituzte:
    • Ikaskuntza kontrolatu egiten dugu: goiko mailetan zentzua izan ahal du.
    • Irakatsi-ikasi prozesua baloratu eta informazioa lortu egokitzapenak egiteko. Gaur egun, irakasleak ebaluatzekoan garrantzi handiagoa du.

Ikasleen tutorea eta orientatzailea izatea

  • Ikasle guztiak ez direla berdinak.
  • Horregatik, tutoreak jarraipen pertsonalizatua egin behar du, beste gelako irakasleen koordinaketaz arduratuz.
  • Gurasoekin egiten da lana.
  • Gelako elkarbizitza eta funtzionamendua kudeatu beharko du.
  • Tutoretza plana aurrera atera beharko luke.

Irakasle-ekipoko kide izatea

  • Elkarlanean, ikastetxeko proiektuak partekatuz lan egiten du.
  • Lan taldetan koordinatzen dira irakasleen artean zentroko proiektuak aurrera ateratzeko.
  • Komisio desberdinak sortzen dira (elkarbizitza, harrera egokia egiteko, gelaz kanpoko jarduerak antolatzeko...).
  • Curriculuma aurrera ateratzeko beste lan talde batzuk ere eratzen dira.
  • Koordinazio maila desberdinak sortzen dira (tutore guztiak, mailaka, zikloka, etapaka, departamentuka...).
  • Koordinazioa, hitz gakoa.

Eskola-elkarteko zati izatea

  • Antolamenduan, zuzendaritzan eta ikastetxearen kudeaketan parte hartzen du.

Bere praktikaren ikertzailea izatea

  • Irakasleak bere praktika hobetzea eskatuko zaio, hobekuntzarako proposamenak eginez.
  • Irakasleak bere praktika ikertu beharko du, berrikuntza proiektuak aurrera ateratzeko.

Egunetik egunera bere lanbidea garatuz ikastea

  • Irakaslea bera dena, gelan egiten duena, ziur asko esperientzia-multzo handi eta korapilatsu baten produktua da.
  • Etengabeko formakuntzak garrantzi handia du, gaur egungo irakasleari ikasle guztien premiei erantzuna emateko gaitasuna eskatuko zaiolako.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da irakaslearen zeregin nagusia?

Testuaren arabera, irakaslearen zeregin nagusia irakasle eta ikasleak harremanetan jartzea da. Gaur egun, ikaskuntza errazteko ikaslearen prozesua kontuan hartu behar du.

Nola aldatu da irakaslearen rola?

Lehen edukiak transmititzera mugatzen zen; orain bitartekaria da eta ikasteko beste erak proposatzen ditu. Ikasleek beraien artean ere ikas dezakete.

Zer egin behar du tutoreak?

Tutoreak ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egin behar du, beste irakasleen koordinazioaz arduratu, gurasoekin lan egin eta gelako elkarbizitza kudeatu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da testuaren arabera irakaslearen zeregin nagusia?
2. Nola aldatu da irakaslearen rola lehen eta orain?
3. Zer kontuan hartu behar da curriculuma eraikitzean?
4. Nork egiten du ikasleen jarraipen pertsonalizatua?
5. Zergatik da garrantzitsua etengabeko formakuntza irakasleentzat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.