Jarduera Ekonomikoa: Kontzeptuak, Faktoreak eta Eragileak
Jarduera Ekonomikoa eta Oinarrizko Kontzeptuak
Jarduera ekonomikoa: Pertsonen premiak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak lortzeko prozesua da.
- Ondasunak: Nahi edo premia bat asetzeko erabiltzen den objektu materiala.
- Zerbitzua: Nahi edo premiak asetzeko erabiltzen den jarduera ez-materiala edo ukiezina.
Ondasun Motak
Ondasunak eskuragarritasunaren eta xedearen arabera sailka daitezke:
- Ondasun askeak: Horien truke ordaintzeko beharrik ez duten ondasun ugariak (airea, bainu hartzea, eguzkia hartzea...). Mugagabeak eta preziorik gabekoak dira.
- Ondasun ekonomikoak: Erabiltzeko edo kontsumitzeko ordaindu behar diren ondasun edo zerbitzu urriak. Horien barruan bi mota nagusi bereizten dira:
- Kontsumo-ondasunak: Pertsonen premiak era zuzenean asetzen dituztenak (autoa, arkatza, bidaia...).
- Kapital-ondasunak: Beste ondasun batzuk egiteko edo zerbitzu batzuk emateko erabiltzen direnak (makinak, enpresen ibilgailuak...).
Ekoizpen-faktoreak
Ekoizpen-faktoreak: Ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko enpresek behar dituzten baliabideak dira (giza baliabideak zein materialak edo ukiezinak). Hiru faktore nagusi daude:
- Lurra edo natura-baliabideak: Naturatik ateratako lehengaiak dira (lantzen den lurra, urbanizatzen dena, ura, mineralak, arrainak, barazkiak, energia-baliabideak...).
- Lana: Ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko edo emateko pertsonen jarduera fisiko edo intelektualak dira.
- Kapitala: Beste ondasun batzuk ekoizteko erabiltzen diren ondasun material edo ukiezinak (eraikinak, makinak, finantza-baliabideak, langileen prestakuntza...). Hiru kapital mota bereizten dira: fisikoa, finantza-kapitala eta giza-kapitala.
Eragile Ekonomikoak
Jarduera ekonomikoa aurrera eramateko erabakiak hartzen dituzten agenteak dira, eta hiru multzotan sailkatzen dira:
- Familiak: Jarduera garrantzitsuena kontsumoa dute, baina beren lana eta kapitala eskaintzen dizkiete enpresei.
- Enpresak: Zer ekoitzi eta banatu behar den erabakitzen duten agenteak dira. Ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta lurra, lana eta kapitala eskatzen dituzte.
- Sektore publikoa: Gizartearen ongizatea lortzea helburu duen agente publikoa da (Estatua).
Enpresa eta Bere Helburuak
Enpresa: Zuzendaritza eta koordinazio batekin ekoizpen-baliabideak konbinatuz ondasunak eta zerbitzuak sortzeko helburua duen unitate ekonomikoa da.
Enpresaren helburu batzuk:
- Ondasunak eta zerbitzuak sortzea.
- Irabaziak edukitzea (ahalik eta gehien).
- Lana eta aberastasuna sortzea.