Euskadiko eta Espainiako isurialde hidrografikoak eta ibaien erregimenak
Resumen
Dokumentu honek Euskadiko eta Espainiako arro eta isurialde hidrografikoak aztertzen ditu, bai eta ibaien emaria eta erregimenak eragiten dituzten faktoreak ere. Isurialde atlantikoaren eta mediterraneoaren ezaugarriak alderatzen ditu, eta giza jardueraren eragina ibaietan azaltzen du. Azterketa honek ibaien garrantzia eta haien arazoak ulertzen lagunduko dizu.
Puntos clave
- Arro hidrografikoa ibai, aintzira edo itsaso berera isurtzen diren urak jasotzen dituen lur-hedadura da.
- Isurialde hidrografikoa itsaso berera isurtzen diren arroen multzoa da.
- Emaria ibai baten zati batean segundo bakoitzean igarotzen den ur-kantitatea da, m3/s-tan adierazten dena.
- Ibai-erregimena urtaroaren arabera emariak egiten duen aldaketa da; elur, euri edo mistoko erregimenak bereizten dira.
- Euskadiko isurialde atlantikoko ibaiak laburrak eta maldatsuak dira, eta euri-erregimen ozeanikoa dute.
- Espainiako penintsulan ibaien %69 isurialde atlantikoan itsasoratzen dira, eta %31 mediterraneoan.
EUSKADI
SARRERA
ITURRI MOTA: KARTOGRAFIKOA
MAPA MOTA: MAPA BASIKOA
ZER IRUDIKATZEN DU: EUSKADIKO ARRO ETA ISURIALDE HIDROGRAFIKOAK IRUDIKATZEN DITU.
DESKRIBATU:
-ATLA NTIKOA (BERDEZ): Bizkaiko Golkoa
-MEDITERRANEOA (LARANJAZ):Arabako Lurrak
GARAPENA
Hainbat faktorek eragiten diete Penintsulako ibaiei, arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan eta ibaien emarian.
• Litologiak duen iragazkortasunak, berriz, jariatze-ura zehazten du; hau da, urak lur gainean edo lurpean zirkulatzen duen.
• Landarediak, itzala egiten duenez, lurrunketa murrizten du; uraren indarra ahultzen duenez, higadura leuntzen du; eta prezipitazio-ura ibaiaren ibilguan sartzea atzeratzen duenez, uholdeak izateko arriskua gutxitzen da.
• Giza jarduera, besteak beste, eraikuntza-lanak egitean datza, hala nola urtegiak, urez hornitzeko, elektrizitatea lortzeko eta emaria orekatzeko. Hau da, gizakiak, bere beharretara egokitzeko, ibai-
Erregimenak eraldatzen dNitu.
• Klimak ere eragin handia du. Prezipitazioek ibaien emaria zehazten dute, eta urtean zehar emariak dituen gorabeherak eragiten dituzte. Tenperaturak ere badu zerikusia, uraren lurrunketaren eragile baita.
a)
Emaria ibai baten zati jakin batean segundo batean igarotzen den ur-kantitatea da, eta m3 / s-tan adierazten da. Ur-emaria neurtzeko, ibaiaren ibilguaren hainbat puntutan horretarako eraikitako estazio bereziak erabiltzen dira. Emariak hainbat aldaketa izaten ditu.
-Ibaiaren ibilbidean zehar, zati emaritsuena bokalea izaten da, hor pilatzen baitira hainbat ibaiadarretako urak; lurrunketa eta iragazpen handiko eta gizakiaren ur-kontsumo altuko kasuetan salbu.
-Denboran zehar, emariak irregulartasunak izan ditzake urte batean, eta ur-goraldi edo agorraldi handiak edo txikiak. Urtetik urterako irregulartasunak ere izan ditzake. Iberiar penintsulan, isurialde kantauriarrean daude ibai erregularrenak, eta isurialde mediterraneoan, berriz, irregularrenak.
b) Ibai-erregimena ibai baten emariak urtaroaren arabera egiten duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-formako prezipitazioaren araberakoa da. Bi faktore horiek kontuan hartuta, elur-erregimeneko, euri erregimeneko eta erregimen mistoko ibaiak bereizten dira.
-Elur-erregimeneko ibaiak goi-mendian jaiotzen dira, elurteak ohikoak diren lekuan. Udazkenean izaten du gehieneko emaria, izotza urtzen denean; eta neguan, gutxienekoa, prezipitazioa elur- edo izotz-forman gelditzen baita mendietan.
-Euri-erregimeneko ibaiak prezipitazioen menpe baino ez daude. Beraz, ibaietako emariak dira eremu klimatiko bakoitzeko gutxieneko eta gehieneko prezipitazioen isla.
-Erregimen mistoko ibaiak niboplubialak edo plubionibalak izan daitezke, elurraren edo prezipitazioen eraginaren arabera.
• Erliebeak eta topografiak zuzenki eragiten dute erliebe-unitateek bereizitako arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan; ibaien higaduran, lurraldearen malda zenbat eta makurragoa izan, higadura areagotu egiten baita; ibai-erregimenean, erliebearen garaieraren arabera izaten baitira neguko prezipitazioak; eta obra hidraulikoetan, hala nola urtegietan, topografia malkartsuetan ur gehiago isurtzen baita, baina baldintza horietan urtegiak eraikitzea garestiagoa da.
a)
Arro hidrografikoa ibai, aintzira edo itsaso berera isurtzen diren urak jasotzen dituen lur-hedadura da. Penintsulako arro hidrografikoek honako ezaugarri hauek dituzte:
-Isurialdeen banalerroek bereizten dituzte arroak; banalerro horiek mendi-erliebeetako gailurrek osatzen dituzte.
-Arroetan, urak ibilgu batetik igarotzen dira, eta hierarkikoki antolatutako sare bat osatzen dute, ibaiadarren adarretatik eta ibaiadarretatik ibai nagusiraino iritsi arte.
b)
Isurialde hidrografiko bat itsaso berera isurtzen diren arroen multzoa da. Euskadiko kasuan, bi isuarialde nabarmentzen dira:
Isurialde atlantikoak banalerroko iparraldean dauden lurrak hartzen ditu (beraz, horren barruan daude Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde gehienak), baita Arabako iparraldeko zenbait haran ere. Hona hemen isurialde horren ezaugarriak:
• Distantzia gutxi dago ibaietako goi-ibarren eta itsasoaren artean (40 eta 60 km); beraz, laburrak eta maldatsuak dira. Ibai luzeenak hauek dira: Nerbioi, Deba, Urola, Oria eta Bidasoa. Laburrenak, berriz, kostatik hurbil dauden mendilerroetan sortzen dira; besteak beste, Butron, Oka, Lea eta Artibai, Bizkaian, eta Urumea eta Oiartzun, Gipuzkoan. Ibaiek malda handia dute (%25eko malda izan dezakete); beraz, higadura-indar oso handia dute.
• Ibai-sareak batez ere hegoalde-iparraldeko norabidea du, itsasoarekiko perpendikularrean, nahiz eta zenbait zonatan ibaiadarrek haran longitudinaletan zehar igarotzen diren (Kadagua, lbaizabal), sare ortogonala sortuz. Ibai-arro asko daude isurialde honetan, eta txikiak dira (500-900 m2 artekoak).
• Ibaiak oso emaritsuak dira. Euri-erregimen ozeanikoa dute, nahiko erregularra. Ur altuak izaten ditu plubiositate gehien dagoen garaietan (udazken-neguan), eta ur baxuagoak, udan, baina ur-goraldi handirik edo agorraldirik gabe.
lsurialdi mediterraneoak isurialdeen banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu barne. Ebro da urak biltzen dituen ibai nagusia. Hortaz, Arabako lurraldearen zati handiena hartzen du. Isurialde horrek oso ezaugarri ezberdinak ditu Bizkaiko golkoko isurialdearen ezaugarriekin alderatuta:
• Ibai-arroen eta Ebroren arteko tartea handiagoa da; beraz, luzeagoak dira eta malda gutxiago dute. Ebro eta Zadorra ibaiak dira luzeenak. Ibai horien malda Bizkaiko golkoko isurialdeko ibaiena baino txikiagoa da; beraz, haran handiak zulatu, eta meandroak egiten dituzte.
• Ibai-sare gehiena ipar-hegoaldeko norabidean doa, Pirineoen erdiko (Zadorran) sakonunean dauden ibaietan edo ibai-tarteetan izan ezik. Arroak handiagoak dira Bizkaiko golkoko isurialdean baino.
• Ibaien emaria Bizkaiko golkoko isurialdekoa baino txikiagoa da, arroan kontinenteko klima mediterraneoa duelako. Ibai-erregimen mediterraneoa dute. Oso erregimen irregularra da: udaberriko eta udazkeneko prezipitazioekin ur-goraldi handiak egon ohi dira; udan, berriz, agorraldi handiak.
ONDORIOAK
Ibaiak oso garrantzi handikoak dira gizartearentzako zenbait arrazoi desberdinengatik. Hasteko, haiei esker gizakiok energia eta elektrizitatea lortzeko gaitasuna dugu, eta horri esker, gure gizarteak onura asko jasotzen ditu. Gainera, izaki bizidunen eskura dagoen ur erreserba osatzen dute ibaiek.
Bestalde, gizakiak historian zehar egindako ekintzak edo proiektuak ibaiekin erlazionatuta zeudenak, hainbat arazo ondorioztatu dezakete. Esate baterako, edozer hondatu daiteke, ibaiak kanalizatuta baitdaude, eta euriz handitua gainezkatu daitezke.
ESPAINIA
SARRERA
ITURRI MOTA: KARTOGRAFIKOA
MAPA MOTA: GAIKO MAPA, KOROPLETAKOA
ZER IRUDIKATZEN DU: ESPAINIAKO ARRO ETA ISURIALDE HIDROGRAFIKOAK IRUDIKATZEN DITU.
DESKRIBATU:
BERDEZ —> isurialde atlantikoa
ARROSAZ —> bizkaiko golkoaren isurialdea
LARANJAZ —> mediterraneo isurialdea
IBAI GEHIENAK ATLANTIKORA GOI LAUTADAREN INKLINAZIOARENGATIK
GARAPENA
Hainbat faktorek eragiten diete Penintsulako ibaiei, arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan eta ibaien emarian.
• Litologiak duen iragazkortasunak, berriz, jariatze-ura zehazten du; hau da, urak lur gainean edo lurpean zirkulatzen duen.
• Landarediak, itzala egiten duenez, lurrunketa murrizten du; uraren indarra ahultzen duenez, higadura leuntzen du; eta prezipitazio-ura ibaiaren ibilguan sartzea atzeratzen duenez, uholdeak izateko arriskua gutxitzen da.
• Giza jarduera, besteak beste, eraikuntza-lanak egitean datza, hala nola urtegiak, urez hornitzeko, elektrizitatea lortzeko eta emaria orekatzeko. Hau da, gizakiak, bere beharretara egokitzeko, ibai-erregimenak eraldatzen ditu.
• Klimak ere eragin handia du. Prezipitazioek ibaien emaria zehazten dute, eta urtean zehar emariak dituen gorabeherak eragiten dituzte. Tenperaturak ere badu zerikusia, uraren lurrunketaren eragile baita.
a) Emaria ibai baten zati jakin batean segundo batean igarotzen den ur-kantitatea da, eta m3 / s-tan adierazten da. Ur-emaria neurtzeko, ibaiaren ibilguaren hainbat puntutan horretarako eraikitako estazio bereziak erabiltzen dira. Emariak hainbat aldaketa izaten ditu.
-Ibaiaren ibilbidean zehar, zati emaritsuena bokalea izaten da, hor pilatzen baitira hainbat ibaiadarretako urak; lurrunketa eta iragazpen handiko eta gizakiaren ur-kontsumo altuko kasuetan salbu. Iberiar penintsulan, Duero, Ebro eta Tajo ibaiak dira emaritsuenak.
-Denboran zehar, emariak irregulartasunak izan ditzake urte batean, eta ur-goraldi edo agorraldi handiak edo txikiak. Urtetik urterako irregulartasunak ere izan ditzake. Iberiar penintsulan, isurialde kantauriarrean daude ibai erregularrenak, eta isurialde mediterraneoan, berriz, irregularrenak.
b) Ibai-erregimena ibai baten emariak urtaroaren arabera egiten duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-formako prezipitazioaren araberakoa da. Bi faktore horiek kontuan hartuta, elur-erregimeneko, euri erregimeneko eta erregimen mistoko ibaiak bereizten dira.
-Elur-erregimeneko ibaiak goi-mendian jaiotzen dira, elurteak ohikoak diren lekuan. Udazkenean izaten du gehieneko emaria, izotza urtzen denean; eta neguan, gutxienekoa, prezipitazioa elur- edo izotz-forman gelditzen baita mendietan.
-Euri-erregimeneko ibaiak prezipitazioen menpe baino ez daude. Beraz, ibaietako emariak dira eremu klimatiko bakoitzeko gutxieneko eta gehieneko prezipitazioen isla.
-Erregimen mistoko ibaiak niboplubialak edo plubionibalak izan daitezke, elurraren edo prezipitazioen eraginaren arabera.
• Erliebeak eta topografiak zuzenki eragiten dute erliebe-unitateek bereizitako arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan; ibaien higaduran, lurraldearen malda zenbat eta makurragoa izan, higadura areagotu egiten baita; ibai-erregimenean, erliebearen garaieraren arabera izaten baitira neguko prezipitazioak; eta obra hidraulikoetan, hala nola urtegietan, topografia malkartsuetan ur gehiago isurtzen baita, baina baldintza horietan urtegiak eraikitzea garestiagoa da.
a) Arro hidrografikoa ibai, aintzira edo itsaso berera isurtzen diren urak jasotzen dituen lur-hedadura da. Penintsulako arro hidrografikoek honako ezaugarri hauek dituzte:
-Isurialdeen banalerroek bereizten dituzte arroak; banalerro horiek mendi-erliebeetako gailurrek osatzen dituzte. Hauek dira penintsulako arro hidrografikoak: arro kantauriarrak, Galiziako Kostaldea, Miño-Sil, Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir, Tinto-Odiel-Piedras, Guadalete Barbate, Kataluniako barne-arroak, Ebro, Jucar, Segura eta Andaluziako arro mediterraneoa.
-Arroetan, urak ibilgu batetik igarotzen dira, eta hierarkikoki antolatutako sare bat osatzen dute, ibaiadarren adarretatik eta ibaiadarretatik ibai nagusiraino iritsi arte.
b) Isurialde hidrografiko bat itsaso berera isurtzen diren arroen multzoa da. Iberiar penintsulan disimetria handia dago isurialde atlantiko kantauriarraren eta isurialde mediterraneoaren artean, Iberiar goi-lautada Iberiar sistematik mendebalderantz inklinatuta baitago. Horregatik, isurialde atlantikoan itsasoratzen dira penintsulako ibaien %69, eta mediterraneoan ibaien %31.
-Isurialde kantauriarreko ibaiak laburrak dira, kostaldetik gertu dauden mendietan sortzen baitira. Sorlekutik itsasora garaiera-alde handia dagoenez, higadura-indar handia dute. Higadura areagotu egiten da, zeharkatzen dituzten erliebeen hegalek landarerik ez badute, haiek babesa ematen baitie. Isurialde kantauriarreko ibaiak emaritsuak dira eta erregimen erregularra dute, etengabeko prezipitazio ugariengatik. Baldintza horiek eta topografia malkartsua aprobetxatuz, ekoizpen hidroelektrikorako urtegiak eraiki dira.
-Isurialde atlantikoko ibaiak, Galiziako eta Andaluziako arro txikiak izan ezik, luzeak dira, Mediterraneotik gertu sortu eta Atlantikoan itsasoratzen baitira. Sakonera gutxiko lautadetatik igarotzen direnez, higadura-indarra ahula da, baina, garaiera-aldea dagoen lekuetan, sakanak eratzen dira. Ibai emaritsuak dira, ibaiadar asko baitituzte; baina erregimena irregularra da. Udan, agorraldiak izaten dira, gutxieneko prezipitazioak izaten direnean; eta udazkenean eta udaberrian, ur-goraldiak, prezipitazioak ugaritzean.
-Isurialde mediterraneoko ibaiak, Ebro salbu, laburrak dira, itsasotik gertu dauden mendietan sortzen baitira. Hori dela eta, bortizki higatzen dituzte deforestatutako mendi-hegalak. Emari txikia izaten dute, prezipitazio gutxi egiten duelako eremu horretan, eta erregimena oso irregularra da. Udan, agorraldi handiak izaten dira (bereziki, hegoaldean dauden ibaietan); udazkenean, berriz, euri-jasa ugariek hondamendiak eragin ditzakete. Horren ondorioz, beharrezkoa izan da urtegiak eraikitzea, emaria erregulartzeko eta herritarrak, nekazaritza eta industria urez hornitzeko. Isurialde mediterraneoan, gainera, ohikoak dira uharrak: aldizkako urlasterrak, ura euria egiten duenean soilik daramatenak. Urtean zehar, gehienbat, ur-ibilgu edo euri-bide horiek lehorrak egon ohi dira.
ONDORIOAK
Ibaiak oso garrantzi handikoak dira gizartearentzako zenbait arrazoi desberdinengatik. Hasteko, haiei esker gizakiok energia eta elektrizitatea lortzeko gaitasuna dugu, eta horri esker, gure gizarteak onura asko jasotzen ditu. Gainera, izaki bizidunen eskura dagoen ur erreserba osatzen dute ibaiek.
Bestalde, gizakiak historian zehar egindako ekintzak edo proiektuak ibaiekin erlazionatuta zeudenak, hainbat arazo ondorioztatu dezakete. Esate baterako, edozer hondatu daiteke, ibaiak kanalizatuta baitdaude, eta euriz handitua gainezkatu daitezke.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da arro hidrografikoa?
Arro hidrografikoa ibai, aintzira edo itsaso berera isurtzen diren urak jasotzen dituen lur-hedadura da. Isurialdeen banalerroek bereizten dituzte arroak, mendi-erliebeetako gailurrek osatutakoak.
Zer da ibai-erregimena?
Ibai-erregimena ibai baten emariak urtaroaren arabera egiten duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-formako prezipitazioaren araberakoa da.
Zein dira Euskadiko isurialde hidrografikoak?
Bi isurialde nabarmentzen dira: isurialde atlantikoa, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde gehienak hartzen dituena, eta isurialde mediterraneoa, Arabako lurralde handiena hartzen duena.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.