Inflazioa: Ondorioak eta KPIaren bidezko neurketa

Economía2,47 KB

Inflazioaren ondorio nagusiak

1. Erosteko ahalmena galtzea

Diru kantitate jakin batekin eros daitekeenari esaten zaio erosteko ahalmena. Prezioek gure diru-sarrerak baino azkarrago egiten badute gora, erosteko ahalmena galduko dugu, bai eta bizi-kalitatea ere. Hala ere, inflazioak ez die berdin eragiten denei:

Kaltetuak

  • Pentsiodunak: Sektore publikoak urtero eguneratzen ditu pentsioak, baina eguneratze hori bizitzaren benetako kostuaren igoeratik beherakoa izan ohi da.
  • Langileak: Langile baten soldataren igoera ez bada inflazioa adinakoa, langile horrek ordu gehiagoz egin beharko du lan, lehen kontsumitzen zuen adina kontsumitu ahal izateko.
  • Aurreztaileak: Mailegu-emaileek edo dirua maileguan eman zuten pertsonek, dirua eman zutenean kontsumitzeari uko egiteagatik lortuko duten saria txikiagoa izango da.
  • Esportatzaileak: Herrialde horretako produktuen prezioaren igoerak esportazio-enpresen produktuek atzerriko produktuekiko lehiakortasuna galtzea eragiten du.

Onuradunak

  • Zordunak: Zorraren balioa kopuru finko bat izan ohi da. Diruaren balioak behera egiten badu, zorrarenak ere behera egingo du, eta errazago izango da zorra ordaintzeko adostutako kopurua lortzea.
  • Estatua: Administrazio publikoak beti ordaintzen du kredituan.
  • Inportatzaileak: Herrialde batean beste batean baino gehiago egiten badute gora prezioek, abantailak izango dituzte atzerriko produktuek.

2. Ziurgabetasuna

Prezioak etengabe aldatzen badira, kontsumitzaileek eta enpresek ez dute jakingo zer eta zenbat kontsumitu eta ekoitzi.

Inflazioa neurtzea: KPIa

Prezioen adierazleen artean, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) erabiltzen da, herrialde bateko prezioen batez besteko maila neurtzeko. Bataz besteko familia batek oro har kontsumitzen dituen ondasunen prezioen batez besteko haztatua da KPI. Espainian INEk kalkulatzen du.

Definizio gakoak

  • INE: Erosketa-saskia oinarrizko kontsumo-talde bakoitzeko produktu adierazgarrien hautaketa bat da.
  • KPI: Bataz besteko familia baten ohiko kontsumoaren adierazgarri diren ondasunen prezioen batez besteko haztatua da.
  • Inflazio-tasa: Kontsumoko prezioen indizeak aurreko aldiarekiko izan duen aldaketa da, ehunekotan neurtuta.

Descargar

PDF Word HTML