Industrien kokapena Espainian eta Euskal Herrian

Geografía2,69 KB

Industrien kokapena Espainian

Garatutako zonaldeak

Gune metropolitanoak eta espazio zentralak dira, hala nola Madril eta Bartzelona. Bilakaera kontrastez betetako joeraz markatuta daude: hondoratzea edo errekonbertsioa sektore helduetan.

Garatzen ari diren guneak eta ardatzak

Metropoli inguruetan industriak hartzen dituzte, hiri inguruko franjetan eta industri garapeneko ardatzetan. Ezaugarriak:

  • Industria tradizionalen difusioa edo birkokapena: industri poligonoetan.
  • Enpresa berritzaileak: parke teknologikoetan.
  • Merkatu aldakorra.
  • Langileen kontrolerako era prekarioa eta sindikatuen presentzia murriztua.
  • Nazio mailako ardatz nagusiak: Ebro bailaran eta Mediterraneoan.
  • Erregio mailan ardatzak garatu Madrilen.

Krisian dauden guneak

Asturias, Kantabria eta Euskal Herria. Ezaugarriak:

  • Sektore helduetan eta krisian espezializatua.
  • Lan merkatua: kualifikazio ertaina edo baxua.
  • Ingurugiroa hondatua.
  • EBn sartzeak egoera larritu zuen.

Industria induzitua edo eskasa duten guneak

Industrializazio ertaina: Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzia. Eskasa: Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kantabria. Zona hauek promozio industrialekoak dira. Industria eskasa duten eremuetan, Gaztelakoa hobetzen ari da Madril inguruko industriarekin dituen komunikazioei esker.

Industria-kontzentrazioa Euskal Herrian

Bizkaia

Eboluzioa: Industria garatzeko burdin mearen esportazioa eta enpresa handien sorrera. Gehiena Bilbon eta inguruko kostan.

Sektoreak:

  • Bilbo eta Ibaizabal: siderurgia, ontzigintza, kimika, ekipo ondasunak.
  • Ibaizabal: metalurgia eta papera.
  • Nerbioi harana: metalurgia.
  • Kadagua harana: metalurgia, kimika, papergintza.
  • Asua harana: parke teknologikoa, teknologia aurreratuko enpresak.

Gipuzkoa

Eboluzioa: Merkataritzatik eta nekazaritzatik metatutako kapital txiki eta ertainen jatorria. Industria sakabanatua ibaien haranetan.

Sektoreak:

  • Donostialdea eta Bidasoa: makineria, metalurgia, kautxoa eta plastikoa, edizioa, arte grafikoak, kimikoak, material elektrikoa.
  • Deba harana: metalurgia, makineria, ekipo elektronikoa.
  • Urola harana: metalurgia, altzairugintza.
  • Oria harana: garraiorako materialak, makineria, papera.

Araba

Eboluzioa: Hasieran industrializaziotik kanpo. Gasteizen batez ere, Bizkaiarekin lotuta hainbat gune.

Sektoreak: Garraiorako materiala, kautxoa eta plastikoa, metalurgia, makineria, beira, elikagaiak.

Descargar

PDF Word HTML