Industrializazioa Euskal Herrian: Bilakaera eta Ezaugarriak

Historia7,25 KB

Industrializazioa Euskal Herrian

Aurrekariak

Euskal Herriko ekonomiak Berrezarkuntzaren garaian garapen-prozesu bizia izan zuen aurreko mendeetan jatorria duten faktore batzuen ondorioz:

  • Kokalekua: Atlantikoko Europaren eta penintsularen artean.
  • Teknika kapitalistetan zegoen burgesia merkataria eta enpresaria, burdingintza tradizionalean, ontzigintzan eta itsas nabigazioan trebatua.
  • Merkataritza tradizioa.
  • Burdin meatzeak eta hauen esportazioak.

Ekonomiaren hazkundea 1880. urteetan gertatu arren, aurreko garaian eman ziren lehen urratsak: Bizkaiko lehen siderurgia mailak, meatzeen ustiakuntzaren bizkortzea, ontziolen garapena, Bilboko burdinbidea, ehungintza Gipuzkoan...

Industrializazioaren ezaugarriak

  • Ekonomiaren garapen ez uniformea: Araba eta Nafarroa industrializazio prozesutik kanpo nekazaritzara lotuta. Kostaldean, Bilboko itsasadarrean prozesu azkarra eta hazkunde maila handia, Gipuzkoan berriz motelagoa.
  • Prozesu berantiarra: Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Iparraldean.
  • Bizkaiaren nagusigo ekonomikoa: aberastasunean eta Euskal Herriko ekonomian pisu handiena.
  • Burdingintzaren nagusitasuna: burdinaren eta altzairuaren ekoizpena sektore garrantzitsuena.
  • Espainiako merkatuarekiko dependentzia: burdin produktu eta ondasunak merkatuan saldu, industrializazioaren atzerapenak eta atzerapen teknologikoak.
  • Kanpoko eskulanaren erabilera: Bizkaian XIX. mendearen bukaeran immigrazioa, geroago Gipuzkoan motelago eta gutxiago.
  • Bi industrializazio ereduak izatea: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa.

Bizkaiko industrializazioa

1) Burdinaren ustiakuntza eta merkataritza: abiapuntua burdin mineralaren erauzketa eta esportazioa izan zen. Jarduera horrekin lortutako kapitala burdingintza industriaren oinarria izan zen. Altzairua lantzeko Bessemer bihurgailua Europako siderurgian aplikatu zen. Aire zabalekoak errazagoak ziren ustiatzen, eta eskulanaren prezio murritzak ustiatze kostu txikiak eragin zituen. Gainera, garraioak ez zuen arazorik sortzen. Euskal Herriko eta atzerriko kostaldeko meatzeetan inbertsioak egin ziren. XIX. mendearen amaieran, mea konpainiak sortu ziren. Azken karlistaldia amaitu ondoren, produkzioa eta esportazioak handitu eta goren puntura iritsi ziren. Aberastasun iturri hau Bizkaiko industrializazioaren finantzabide nagusia izan zen. Ingalaterrara bideratzen zen burdinaren esportazioa, eta euskal merkataritza ontziteria bultzatu zuen faktore nagusia izan zen.

2) Industria siderurgikoak: industria siderurgikoak Bizkaiko garapen ekonomikoan garrantzitsuak izan ziren. Bilboko itsasadarra industria gunea bilakatu zen. Teknologia Ingalaterratik edota Belgikatik ekarri zen. Siderurgia multzo handiena "Altos Hornos de Vizcaya" izan zen.

Gipuzkoako industrializazioa

Ez zen hain garrantzitsua izan. Industrializazio prozesua azkartu zuten faktoreen artean ditugu kokalekua eta komunikabide bikainak, merkatuen existentzia, eskulan egokia eta kapitalen egokiera. Kapitala jatorri desberdinekoa zen, Bizkaian ez bezala, inbertsore handien eskuetatik iritsi zen. Atzerritar kapitala, neurri batean, Bizkaira bideratu zen. Gipuzkoako industria herrialdean banatu zen, 90 udalerrietako 35ek gutxienez enpresa bat zuten. Kontzentrazio maila handiagoa Deba eta Oriaren ondoan eman zen.

Sektore guztietatik hauek izan ziren nabarmenenak:

  • Papergintza: 1842an inguruan abiatu zen, "La Esperanza" Espainiako lehenengo faktoria izanik. Barne merkatuari esker eta hainbat enpresa bat eginda, "Papelera Española" eratu zen.
  • Ehungintza: Katalanen konpetentziak sektorea espezializazioa bilatzera behartu zuen. Espartinak fabrikatuz arrakasta lortu zuten.
  • Siderometalurgia: Bizkaitar burdina hurbil egotea familia enpresetan zein fabrika handiagotan hainbat produktu lantzeko aprobetxatu zen.
  • Armagintza: Eibarren garatu zen. Energia elektrikoa erabiltzen hasi ziren, eta nazioartean ospe handia lortu zuten.

Gipuzkoako industrietako langileria bertakoa zen, nekazal mundutik etorritakoa. Industrializazioa mantsoa izatean, ondorioak apalak izan ziren, eta ez zen hainbeste gatazka sozialik izan.

Banka

Industria hazkundeak bankarekin eta finantza erakundeekin harreman estuak izan zituen, Banco de Bilbao kasu. Gero beste batzuk sortu ziren: Banco de Comercio, Banco de Gipuzcoano, Banco de Vizcaya, Banco de Vitoria (1900)… Apurka-apurka, euskal bankuek espainiar bankaren merkatuan garrantzi handiagoa hartu zuten. 1922an, Espainiako bankak zituen erreserben erdia euskal erakundeen eskuetan zegoen.

Garraioa

Garapen ekonomikoak garraio sare moderno bat eskatu zuen. Errepide sarea garatu zen XVIII. mendetik aurrera, Aldundiek eta bidezain enpresek eginiko ekimenei esker. Itsas trafikoan, Bilboko portua eta Gipuzkoakoak nabarmendu ziren. Baina trenbidea izan zen berritasun handiena. Herriko lehen trenbidea Bilbo eta Tutera artekoa izan zen, Miranda eta Madrilekin eta Irunekin bat egiten zuena. Berrezarkuntzaren garaian eraiki ziren Euskal Herriko burdinbide gehienak.

Industrializazioaren ondorioak

Ekonomiaz gain, egitura demografikoak, sozialak, politikoak... eraldatu zituen industrializazioak. Mugimendu kultural, politiko eta sindikal berrien agerpena bultzatu zuen, oinarri sozialak aldatuz. Honako ondorio hauek izan zituen:

Demografikoak

  1. Biztanleriaren hazkundea (inmigrazioa), gehienbat Bizkaiko meatzaldean eta lantegialdean.
  2. Hiriko biztanleriaren hazkundea (Bilbo, Barakaldo...).

Sozialak

  1. Industri burgesia: Bizkaiko oligarkia: Errestaurazioa eta I. Mundu Gerraren garaian, goi burgesiak Euskal Herriko industrializazioan protagonismoa hartu zuen. Bizkaiko oligarkia:
    1. Burgesia monopolista; meatzaritza eta industriarekin lotuta.
    2. Burgesia oligarkikoaren "espainiartzea": inbertsio handiak Estatuko enpresetan eta Espainiako kapital handia lortu zuten.
    3. Familia politika: deituriko praktika sistematikoa, askatasun mugatuko ezkontza sistema batean oinarrituta.
    4. Kontserbadurismo politikoa: Errestaurazioaren sisteman integratu ziren.
    Euskal goi burgesiako kideen orientazio politikoari dagokionez, salbuespen batzuk egon ziren, adibidez, Ramon de la Sota. Nazionalismoan, EAJren eragina handia izan zen, politika bideratu eta nazionalismoa indar alternatibo gisa finkatu zuelarik.
  2. Langile-klaseak: Euskal Herrian, eskulana etorkinek osatu zuten. Giza duintasunaren aurkako bizitza eta lan baldintzak jasan zituzten, gogorrenak meategietako langileek (barrakoiak, 12 ordutik gorako lanaldiak...). Bizimodu txar honen aurrean, sozialistak sortu ziren, langileen mobilizazioak eta grebak bultzatuz. PSOE indartu egin zen, eta alderdi hau Bizkaiko langileen ordezkari bilakatu zen (Pablo Iglesias).

Politikoak

Aniztasun politikoa, Euskal Herriko gizarte taldeen arteko dialektika, gertaera nagusien oinarria izan zen:

  1. Sektore liberalak (prozesu sozioekonomikoaren zuzendaritza).
  2. Sozialismoa (industrializazioarekin batera, langileen eskaerak bideratuko dira).
  3. Nazionalismoa (Arana).

Descargar

PDF Word HTML