INCLUD-ED: Hezkuntza Inklusiboa eta Eskola Arrakastatsua
INCLUD-ED: Arrakasta eta Inklusioa Europako Eskoletan (2006-2011)
Ikasleen Taldekatzearen Ondorioak
Hezkuntza-ibilbide ezberdinen banaketak hezkuntza-sistemaren barneko ezberdintasunak bultzatzen ditu. Ikasleen taldekatze homogeneoak ikasleen errendimendu akademikoa moteldu egiten du eta desberdintasuna areagotzen du. Irakaslegoak ezin dio aniztasunari erantzun ikasleen taldekatzea mistoa denean. Baliabideen eta laguntzaren antolakuntza ikasleen taldekatze heterogeneoari begira egiten denean, ikasle guztien errendimendu-maila eta emaitzen hobekuntza bultzatzen dira.
Bost Inklusio Mota Identifikatu dira:
- Taldekatze heterogeneoa eta giza baliabideen berrantolaketa.
- Gelako bikoizketa talde heterogeneoetan.
- Ikasteko denboraren zabalkuntza.
- Curriculum egokitzapen indibidual inklusiboak.
- Hautazko eskaintza inklusiboa.
Familien Parte-hartzea Eskolan
Eskolan egiten/ikasten denaren zentzua eraldatu. Eskolatik eta familiarengandik umeei transmititzen dizkiegun mezuak batu. Familien parte-hartzea eskolako jardueretan izan daiteke, adibidez:
- Gela barneko talde elkarreragiletan.
- Erabakiak hartzeko erantzukizuna.
Familien Formakuntza
Eskolara hurbiltzeko modu bat da. Familia askoren hezkuntza-maila hobetzen laguntzen du. Denok elkarrekin ikasteko espazioak bultzatzen ditu.
Talde Elkarreragileak
- Talde heterogeneoak.
- Talde bakoitzean jarduera ezberdina egiten da.
- Ekintza bakoitzaren iraupena 15’ - 20’ gehienez.
- Ekintza bakoitzak boluntario baten tutoretza izango du.
- Talde guztiak ekintza ezberdinetatik pasatzen dira.
- Irakaslea ekintzen diseinuaren eta jarraipenaren arduraduna eta egilea da.
- Ariketen zuzenketa irakasleak edo ikasle berberek egiten dute (autozuzenketa eredu batekin).
Boluntarioen Funtzioa
- Ez du ekintzaren edukien ezagutzarik izan behar.
- Bere funtzioa taldean honakoa da:
- Tokatu zaion ekintza aurkeztu eta dinamizatu.
- Ikasleen arteko interakzioa eta laguntza bultzatu.
- Interakzio mota ezberdinak dinamizatu: partaidetza sustatzeko, ulermena ziurtatzeko, lana bukatzeko, animatzeko, laguntza eskatzen irakasteko (bai beste ikaskideei, bai irakasleari).
- Lagundu ikasleei haien artean laguntza ematen, irakasten eta zuzentzen ikasteko.
- Saioaren bukaeran irakasleari informazioa eman (azaldu nola joan den...).
- Ikasle guztien parte-hartzea bermatu.
Jarduerak
Jarduera motak ikasleek modu autonomoan egiteko pentsatuta daude, hain zuzen ere:
- Gaia lantzeko edo sakontzeko.
- Errepasoko ekintzak egiteko.
- Aldez aurreko ezagutzak lantzeko.
Saioaren iraupena: ordu bat, 50-45 minutu, edo ordu eta erdikoa. Ikasketak: oinarrizkoak eta instrumentalak (ahozko eta idatzizko adierazpena, zenbakizko arrazoibidea, besteak beste). Taldeko jarduerak edo indibidualak izan daitezke.
Laguntza Zerbitzuen Mapa
Eskola: Barne Baliabideak
- Irakasleak
- Kontsultorea/Orientatzailea
- Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala
- AMPA
- PT irakasleak
- ALE irakasleak
- Hipi irakasleak
- Hezkuntza-laguntzarako espezialistak
Eskolari Laguntzeko Kanpo Zerbitzuak
Berritzeguneak
- Hezkuntza-premia berezien alorreko aholkulariak
- Logopedak, fisioterapeutak, okupazio-terapeutak, zeinu-hizkuntzaren interpretea
- C.R.I. (Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegia)
CAHDTE (Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arreta)
Ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroa.
Beste Erakunde eta Sail Batzuekin Kolaborazioa
Gizarte Saila
- Oinarrizko gizarte-zerbitzua
- Foru Aldundia
Osakidetza
- Osasun mentaleko zentroak
- Osasun-zentroak
Beste Erakunde Batzuekin Kolaborazioa
- Down Sindromearen Fundazioa
- Apnabi-Gautena (Autismoa)
- Gorabide, Atzegi, Apdema
- Aspace
Atal Praktikoa: Indarrak, Ahuleziak eta Proposamenak
Hezkuntza Laguntza Bereziko Ikasleen Kontzeptua
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak honako hauek dira: ezgaitasuna edo jokabide-nahaste larriak dituztenak, ikasteko zailtasunak dituztenak, gaitasun handiko ikasleak, hezkuntza-sisteman ohi baino beranduago sartu direnak, eskolako ibilbide edo baldintza pertsonal bereziak dituztenak eta desberdintasun sozialeko egoeran daudenak.