Komunikazio gaitasunaren garapena: teoria eta praktika (Heziberri 2020, aldamiaia eta idazketa)
Resumen
Testuak komunikazio gaitasunaren garapena aztertzen du, hitzezko eta idatzizko komunikazioaren arteko lotura azpimarratuz. Heziberri 2020ren hizkuntza konpetentziaren helburuak, idazketaren funtzio kognitiboa eta Joan Tough-en estrategiak azaltzen ditu. Aldamiaiaren kontzeptua (afektiboa, hizkuntzakoa eta kognitiboa) eta irakasleak irakurketa eta idazketa irakasteko izan behar dituen irizpideak ere jorratzen ditu.
Puntos clave
- Komunikazioa hitzez eta soinuz osatutako kodea da, eta idatzizko komunikazioaren atzean ahozko hizkuntza dago.
- Heziberri 2020ren arabera, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia bizitzako egoera guztietan egoki eta eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna da.
- Joan Tough-en estrategia nagusiak: orientazio, errazteko, informazio, euskarri eta bukatzeko estrategiak.
- Aldamiaia irakasleak ikasleari ematen dion laguntza da, pixkanaka kentzen dena ikasleak bakarrik jokatzeko gai denean.
- Aldamiaia hiru motatakoa da: afektiboa, hizkuntza lantzekoa eta kognitiboa.
- Irakasleak ikuspegi eraikitzaile eta konstruktibista izan behar du, ikasleen aurrezagutzetatik abiatuz eta garapen hurbileko eremua kontuan hartuz.
1. Komunikazio Gaitasunaren Garapena
1.1. Komunikazio Gaitasunaren Garapena ikasgaian ikasitakoa isladatzeko asmoz, lauhilekoan zehar ikasitakoa plazaratuko dut, dena bilduko duen sintesi bat eginez. Lehenik, komunikazioa hitzez eta soinuz osaturiko kodea dela esan beharra dago, eta komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza egoki menderatzearen garrantzia azpimarratuko dut. Bestalde, oso garrantzitsua da aipatzea, nahiz eta idatzizko hizkuntzak izugarrizko garrantzia izan, hitzezko komunikazioa ere asko landu behar dela; izan ere, idatzizko komunikazioaren atzean ahozko hizkuntza dago. Horren adibide, ohar bat idatzi aurretik aurrera eramaten den prozesua, hau da, ikasgelako debateak, ikasleen arteko aurrezagutzen trukeak…
1.2. Heziberri 2020 eta Hizkuntza Gaitasuna
Heziberri 2020ren arabera, hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz komunikatzeko gaitasuna da. Funtsezkoa da oinarrizko konpetentzia hau lantzea; izan ere, honen helburu nagusia, denetariko testuak, etapa bakoitzaren komunikazio egoera berezkoei dagozkienak, ulertu eta sortzeko gaitasuna garatzea da, eta testu horiek koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak izatea da.
1.3. Ikasten eta Pentsatzen Ikastea
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzian, hizkuntzak eragin handia dauka tresna ezin hobea delako mundua irudikatzeko eta jakintzara jotzeko. Giza garapenaren funtsezko faktorea da, hizkuntza baita ezagutza lortzeko harremanetarako tresna. Konpetentzia lantzeko, planteamendu inklusibo baten ikuspegitik oinarrizko printzipio hauek bete behar dira: hizkuntza elementuei buruzko gogoeta egitea, askotako komunikazio egoeretan eraginkortasunez parte hartzea eta hizkuntza eta hiztunekiko jarrera positiboak lantzea.
2. Idazketaren Garrantzia eta Oharren Erabilera
Idazten ikasterakoan, oharrak lantzeak helburu oso garrantzitsu batzuk ditu, hala nola, haurrek ikastetxean egiten duten lana bultzatzea eta indartzea, eta irakasleen esperientziaz baliatuz, edukiak eta ezagutzak transmititzea, komunikazioa hobetzen lagunduz. Gurasoekin komunikatzeko oharra erabiltzeak oso eragin positiboa izan dezake, eta ohar hauek irakasleak idatzi ezean, ikasleek idazten badituzte, pixkanaka esan nahi dutena egoki adierazten ikasiko dute, buruan dutena hitzetan jartzeko trebetasuna garatuz. Ariketa honen bidez, ikasleek ohar bat zer den ikasten dute, ohar bat idazten ikasten duten bitartean.
3. Idazketa Prozesua eta Irakaslearen Eginkizuna
Egoera bakoitzean desberdin idatzi behar da, baina badira balio komun batzuk idatzitako genero bakoitzerako, eta horretan lagundu behar du irakasleak. Haren lana ez da ikasleei erantzuna ematea edo ariketa eginda ematea, baizik eta ikasleei pentsaraztea eta haien parte hartzea bultzatuz, testuen osaketa hau lortzea. Horretarako, bide egokiena ikasleek dakitenetik abiatzea da, eta puntu horretatik aurrera laguntza eskainiz aurrera egitea; baina horretarako, hizkuntzan trebeak izan behar dute, testuak erraztasunez idazteko. Hau aurrera eramango duen sekuentzia didaktikoa diseinatzeko, pauso hauek jarraitu behar dira:
- Egoera erreal bat azaltzea, umeei zentzuzkoa irudituko zaiena eta interesa piztuko diena.
- Ideiak eman eta galderak egiterakoan bakoitzak bere txanda errespetatzea.
- Zer eta nola idatzi behar duten erabakitzea.
4. Pentsamendua eta Hizkuntza Garatzea
4.1. Joan Tough-en Estrategiak
Hitzezko komunikazioa garatzearekin batera, pentsamendua pizteko helburuz, Joan Tough-en estrategia eraginkorren multzoa oso baliagarria da; eta honako hauek dira:
- Orientazio estrategiak: Arrazoiak edo azalpenak eskatzen dituztenak.
- Errazteko estrategiak: Erantzunak aberasteko laguntzen dutenak.
- Informazio estrategiak: Ikasleei informazioa ematen dizkietenak.
- Euskarri estrategiak: Ikasleen parte-hartzea bermatzen eta bultzatzen dutenak.
- Bukatzeko estrategiak: Elkarrizketari bukaera bat emateko estrategiak.
4.2. Idazketaren Funtzio Kognitiboa
Laburbilduz, testu idatzi bat egiterakoan, funtzio kognitiboaren alderdia bultzatu egiten da; oharra idazketarekin lantzen da, honekin batera pentsamendua garatzen baita. Gehienbat, umeak idazten ari direnaz kontziente direlako, eta horri esker, idatzi dutena gogoratzen dute. Gainera, ikasleen autonomia ere lantzen da, idazterakoan, hainbat arazori aurre egin beharko baitie: nori idatzi, zer idatzi eta nola idatzi, besteak beste. Hortaz, idazmena lantzen duten heinean, beraien gaitasun orokor eta zehatz asko lantzen dituzte.
5. Aldamiaiaren Garrantzia Ikaskuntza Prozesuan
5.1. Aldamiaiaren Definizioa eta Funtzioa
Elkarrizketa ematen den heinean, aldamiaia ere ematen da, elkarrizketa emateko ezinbesteko faktorea baita. Aldamiaia prozesu oso bat da, non irakaslea bitartekari lana egiten duen haurra eta egin beharrekoaren artean. Eraikuntzan, aldamiaia eraikin bat egiten ari direnean jartzen den egitura da eta behin amaitutakoan, hau gabe eraikina zutik mantentzen da. Hezkuntzan berdina gertatzen da. Irakaslea aldamiaia da eta ikaslea bakarrik jokatzeko gai denean, irakasleak bakarrik uzten du. Beraz, irakasleak hasieran ikasleari lagundu egiten dio lana egiterakoan eta, pixkanaka, laguntza hori kentzen joaten da ikasleak soilik egin dezan. Hiru motatako aldamiaia ikus ditzakegu:
5.2. Aldamiai Afektiboa
Lehenik, aldamiai afektiboa dago. Honetan, irakasleak ikasleari konfiantza transmititzen dio, segurtasun afektiboa. Hau keinu, irribarre, doinuaren bidez... egiten du.
5.3. Hizkuntza Lantzeko Aldamiaia
Ondoren, hizkuntza lantzeko aldamiaia dago. Honen bidez, irakasleak ikasleek gaizki esandakoa zuzendu, elementu berriak gehitzeko esan, egindako lana laburtzea esan ulergarria izan dadin… bezalako ariketak egin ditzake.
5.4. Aldamiai Kognitiboa
Azkenik, aldamiai kognitiboa dago. Altuago hitz egitea eskatzea, testuak koherentzia eduki dezan ziurtatzea, lokailuak erabiltzea... dira aldamiai kognitiboaren adibide batzuk.
6. Irakurketa eta Idazketa Irakasteko Irizpideak
Irakurketa zein idazketa irakasterakoan, irakasleak hainbat gauza izan behar ditu kontuan. Alde batetik, ikuspegi eraikitzaile eta konstruktibista izan behar du, hots, ikasleek dituzten ezagutzetatik abiatu behar da esku-hartzea erraztu eta eredu aditua izateko, bai irakurketan eta bai idazketan. Bestalde, irakaslearen jarrera bi motatakoa izan behar da: ikertzailea zein behatzailea. Bukatzeko, idazketari dagokionez, umeengan idazteko gogoa piztu behar du, eta ume bakoitzaren aurrezagutzak kontuan hartuta, bakoitzaren abiapuntua eta garapen hurbileko eremua kontuan izan behar ditu.
7. Ondorioak
Hortaz, guzti hau ikusi ondoren, honako ondoriora iritsi naiz: hizkuntzaren irakaskuntza ezinbestekoa da, bizitzako edozein alorretarako. Argi dago, komunikazio gaitasunak besteekin erlazionatzerakoan baldintzatu egiten gaituela, eta ez bagara hizkuntzan konpetenteak, gure harremanetan isladatuko da, eta zaila izango zaigu beste pertsonekin interakzioan egotea. Gainera, nire etorkizunerako oso baliagarriak iruditu zaizkidan gauzak ikasi ditut; hala nola, haurrei aldamiai egokia eskaintzearen garrantzia, aurrezagutzak, autonomia eta autoestimua bezalako aldagaiak kontuan izateak zer nolako eragin positiboak dituen hezkuntzan, irakaskuntza egokia aurrera eramateko baliabide eta estrategia ezberdinak...
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da aldamiaia hezkuntzan?
Irakasleak ikasleari eskaintzen dion laguntza prozesua da, eraikuntzako aldamiaiak bezala. Ikasleak gai denean, laguntza pixkanaka kentzen da.
Zein dira Joan Tough-en estrategia nagusiak?
Orientazio, errazteko, informazio, euskarri eta bukatzeko estrategiak. Pentsamendua pizteko eta elkarrizketa bultzatzeko erabiltzen dira.
Zein dira aldamiaiaren mota nagusiak?
Aldamiai afektiboa, hizkuntza lantzekoa eta aldamiai kognitiboa. Afektiboak konfiantza eta segurtasuna ematen ditu, eta kognitiboak koherentzia eta lokailuen erabilera bultzatzen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.