Epistemologia gizarte zientzien irakaskuntzan: irakasleentzako gida

MagisterioActualizado el 2,74 KB

Resumen

Testuak epistemologiaren kontzeptua azaltzen du, zientziaren historia, metodoa eta oinarriak aztertzen dituen filosofiaren atala gisa, eta Piagetren epistemologia genetikoa laburki aipatzen du. Ondoren, gizarte zientzien irakaskuntzan epistemologiaren ezagutza zergatik den garrantzitsua azaltzen du: irakasle erreflexibo eta kritikoak helburuak, edukiak eta metodologia hobeto erabakitzen laguntzen dituelako, eta ikasleen ulermen-arazoei aurre egiten diotelako.

Puntos clave

  • Epistemologia zientziaren historia, metodo eta oinarriez arduratzen den filosofiaren atala da.
  • Piagetek epistemologia genetikoa deitu zuen teoria, haurraren ezagutzaren garapenean oinarritua.
  • Hezkuntza sistema berriak irakasle erreflexibo, autonomo eta kritikoa eskatzen du.
  • Ezagutza didaktikoa ez da nahikoa: ezagutza epistemologikoa ere behar da, oinarri teoriko, ideologiko eta filosofikoetara iritsiz.
  • Epistemologiaren ezagutzak irakasleari edukien garrantzia eta lehentasuna bereizten laguntzen dio.
  • Ikuspuntu epistemologikoak ulermen-arazoei aurre egiten lagun diezaieke, hala nola denbora historikoaren, espazioaren eta kausalitatearen ulermenari.

Ponte a prueba

Zer da Epistemologia?

  • HARLUXET HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA: iz. FIL. Zientzien historia, metodo eta oinarriez arduratzen den filosofiaren atala. Epistemologia genetikoa. PSIKOL. Piageten ezagutza zientifikoari buruzko teoria, haurraren ezagutzaren garapenaren analisian eta zientzia bakoitzak bere historian zehar erabilitako nozioen eraketa-sistemaren azterketan oinarritutakoa.
  • Epistemologia, ezagutzaren azterketa esan nahi du. Epistemologia, zientzia ezagutzaz galdetzen duena. Filosofiko jarduera bat da, ikuspuntu desberdinak dituena bizi diren baldintza historikoen arabera.

Zergatik da Interesgarria Epistemologia Gizarte Zientzietan?

Hezkuntza sistema berriak irakasle erreflexibo, autonomo eta kritikoa eskatzen du. Jada ez da nahikoa materiaren ezagutza soilarekin, beharrezkoa da ezagutza didaktiko bat, hobe irakasten laguntzen diona. Ezagutza horrek maila epistemologikoraino iritsi behar du, hau da, bere ezagutza ez da eduki orokorretara mugatu behar, ezagutza edo arlo horren sakontasunera iritsi behar da, ezagutza horren oinarri teoriko, ideologiko eta filosofikoetara hain zuzen ere.

Hau horrela ez bada, irakasleak inongo oinarri zientifikorik gabe irakasten du, hau da, ministerio edo Eusko Jaurlaritzatik esandakoa itsu-itsuan irakasten du, ezer zalantzan jarri gabe.

Epistemologiaren ezagutzarekin zientzia horri buruz garrantzitsuak diren edukiak zein diren aukeratzen jakingo du, bai eta bigarren mailako garrantzia dutenetatik bereizten.

Ezagutza epistemologikoa edukitzeak, ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du. Fenomeno bat azaltzeko, baldintza zientifikoa betetzen duen azalpen bat baino gehiago egon daitezke. Irakasleak hauek ulertu eta azaltzen jakin behar ditu, soilik horrela jakingo duelako zer irakatsi, zergatik irakatsi eta zertarako irakatsi.

Hausnarketa epistemologikoak irakasleari hainbat erabaki hartzen laguntzen dio, xedeak zehazten, helburuak, edukiak, metodologia, etab. Hauek egun indarrean dagoen paradigma zientifikora egokituz.

Epistemologiaren ezagutza eta posizionamenduak, zertarako irakasten dugun baldintzatzen du, zer helbururekin irakasten dugun, zer gizarte zientzia irakasten dugun, hauetatik zer irakatsi eta hauetatik irakastea erabakitzen dugun horiek aukeratzeko erabilitako irizpideak.

Epistemologiaren ezagutzak, ikasgelan gerta daitezkeen ulermen arazoei aurre egiten laguntzen digu: denbora historikoaren ulermena, espazioaren ulermena eta kausalitatearen ulermenean esaterako. Gizarte zientzien barne egitura ezagutzen badugu, honek ikasleek ulermenean izan ditzaketen arazoak ulertzen lagunduko digu.

Azkenik, ezagutza epistemologikoa izateak, ikuspuntu ezberdin guztiak azaltzen ditu, jakintza zabalduz eta handituz.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da epistemologia?

Zientziaren historia, metodo eta oinarriez arduratzen den filosofiaren atala da. Ezagutzaren azterketa esan nahi du, eta zientziak ezagutzaz zer dioen galdetzen du.

Zergatik da garrantzitsua epistemologia gizarte zientzietan?

Irakasleak ez duelako soilik edukiak ezagutu behar, baizik eta bere ezagutzaren oinarri teoriko, ideologiko eta filosofikoak ulertu behar dituelako. Horrela, zer, zergatik eta zertarako irakatsi erabakitzen laguntzen die.

Nola laguntzen dio epistemologiak irakasleari?

Helburuak, edukiak eta metodologia egokitzen laguntzen dio indarrean dagoen paradigma zientifikora. Era berean, ikasleen ulermen-arazoei, adibidez denbora historikoari edo kausalitateari dagokienez, aurre egiten laguntzen dio.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer da epistemologia testuaren arabera?
2. Piagetek zer proposatu zuen epistemologia genetikoaren bidez?
3. Zein irakasle mota eskatzen du hezkuntza sistema berriak?
4. Zergatik ez da nahikoa materiaren ezagutza soila irakasleentzat?
5. Zer lortzen du irakasleak ezagutza epistemologikoa izateak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.