Immanuel Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude eta Askatasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Immanuel Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

Kanten pentsamendu filosofikoak sekulako garrantzia ematen dio Ilustrazioak defendatzen duen askatasun printzipioari. Ilustrazioak ideologia aurrerakoi eta arrazoizkoa defendatu zuen, jakintzari, zientziari eta kulturari zeresana emanez; Kantek, bere aldetik, pertsonak libreki hausnartzeko duen gaitasunari egundoko garrantzia eman zion.

Askatasunaren filosofia eta gizateriaren etorkizuna

Kant askatasunaren filosofoa dela errepikatzen da. Bere iritziz, gizateriaren ibilbidean pertsonok helburu desberdinen atzetik jarduten dugu. Humanitatearen iragana beltza da Kantentzat, baina etorkizuna desberdina izan daitekeela uste du, baldin eta pertsonek kendu zaien ardura berreskuratzen badute.

Pertsonek aske izateko beharra sentitzen badute eta testuinguru justu eta baketsu bat desiratzen badute, helburu finalistak dituzte: askatasuna, justizia edo bakea. Nahiz eta gizartearen aniztasuna nagusi izan, guztiok antzeko desio finalistak ditugu.

Gizartearen eraldaketa eta giza eskubideak

Kantek soberan daki gizarte estamental eta pribilegiatua defendaezina dela. Gizartearen gehiengoa mespretxatzen duen antolaketa soziala irauli beharrekoa da. Pertsona arruntek, gizarte zibilak, aldaketarako kontzientzia edukita, hitzarmen edo lorpen berriak eskuratu beharko lituzkete; hitzarmen hauen oinarrian giza eskubideak daude. Jendearen eskubideak jendeak berak berreskuratu behar ditu.

Gizarte antolaketa zuzenbidean, legedian eta egitasmo etikoetan eraiki beharra dago, baina prozesu honetan herritar arruntek protagonismo osoa izan behar dute. Giza ekimenak askatasuna behar du, eta Kantek berriz ere askatasunaren defentsari eusten dio.

Askatasunaren oinarriak:

  • Pertsonen garapena: Pertsonak garatu ahal izateko libre izan behar dira.
  • Berdintasuna: Pertsona guztiak legearen aurrean berdinak izan behar dira.
  • Elkartasuna: Gizarteko kideek elkartasun edo kooperazio egitasmoa izan behar dute.

Kanten pentsamendu filosofikoak ezaugarri politikoak baino gehiago, ezaugarri etikoak ditu. Pentsamendu ilustratu progresistaren bultzagile izan zen, pentsatzeko gizakiak eduki behar duen askatasuna defendatu zuen, jokabide moralen suspertzaile izan zen eta gizarte-kritika praktikatu beharreko ariketa dela aldarrikatu zuen.

Entradas relacionadas: