Ilustrazioa, Liberalismoa eta Borboien Erreformak Espainian

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,72 KB

Ilustrazioa eta Despotismo Ilustratua

Ilustrazioa: Pentsamolde-aldaketa

Mugimendu intelektual bat izan zen Ilustrazioa. Horien ustez, gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen. Arrazoimena aplikatzeak gizadiaren aurrerapen etengabea eragingo zuen. Gizakia zen pentsalari ilustratuen teorien ardatz nagusia. Pertsonek eskubide naturalak dituztela defendatzen zuten. Tolerantziak giza bizikidetzaren oinarria izan behar zuela uste zuten. Ilustrazioa joera erreformista zen.

Despotismo Ilustratua

XVIII. mendeko monarkek ere ilustratuen ideien eragina izan zuten. Monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika-sistemari despotismo ilustratu esaten zaio.

Biztanleen bizimodua hobetzeko erreformak egin zituzten beren erresumetan. Despotismo ilustratua fisiokraziaz baliatu zen (teoria ekonomiko bat zen). Horretarako, ez zen utzi behar lurrik ustiatu gabe; horixe gertatzen zen, hain zuzen, Elizako esku mortuetan eta nobleziako zenbait latifundiotan. Egoera hori konpontzeko, desamortizazioa proposatu zen.

Desamortizatu: Lurraren jabetza kentzea behar bezala ustiatzen ez duten jabeei.

Liberalismoa eta Antzinako Erregimenaren gainbehera

Liberalismo Iraultzailea

Iraultza burgesen pentsamoldearen oinarri teorikoa liberalismo iraultzailea izan zen. Botereen banaketaren kontzeptua Montesquieuk garatu zuen. Rousseauren ustez, boterea nazioarena da (hots, herritar guztiena). Baina herritarrek itun bat egiten dute Estatuarekin, eta itun hori dokumentu batean adierazten da (Konstituzioan). Itun horren bidez, herritarrek baimena ematen diote Estatuari jarduteko.

Liberalismo Ekonomikoa

Burgesiarekin loturiko doktrina ekonomikoa liberalismo ekonomikoa da. Adam Smith-ek Nazioen Aberastasuna liburuan adierazitako teoria da. Estatuak ezin zuen ekonomian esku hartu; soilik babestu zezakeen.

  • Boterearen banaketa: MONTESQUIEU
  • Subiranotasuna: ROUSSEAU
  • Nazioen aberastasuna: ADAM SMITH

Espainia: Borboien Erreformismoa

Ondoregotza Gerra: Dinastia Aldaketa

1700ean, Europako inperioak Espainiako tronua bere hautagaiarentzat eskuratzen saiatu ziren. Hautagaiak Felipe Anjoukoa (Borboi etxekoa) eta Karlos artxidukea ziren. Horrenbestez, Ondoregotza Gerra piztu zen. Gerra horretan, bi fronte nagusi izan ziren:

  • Europan, Frantzia Europako zenbait potentziaren koalizioaren aurka aritu zen.

Gerra 1714an amaitu zen, Utrechteko Ituna sinatu zenean. Espainiak Flandriako eta Italiako jabetzei uko egin eta Austriari eman zizkion. Ordainetan, Austriak Felipe V.a Espainiako erregetzat onartu zuen.

Karlos III.a eta Despotismo Ilustratua

Espainiako ilustratuen txanda zen. Karlos III.ak Campomanes, Floridablanca eta Jovellanos boterean jarri zituen. Haien erreformek Espainiaren gainbeherari aurre egin nahi zioten.

Hezkuntza erreformatzeari ekin zioten. Kleroaren ardura zen, baina ilustratuek gizarte-sektore guztietara zabaldu nahi izan zuten, eta Inkisizioaren aurka ere agertu ziren.

Ilustrazioaren ideiak zabaldu zituzten. Horretarako, Sociedades Económicas de Amigos del País izeneko elkarteen sorrera sustatu zuten.

Nobleziaren eta kleroaren pribilegioak deusezten saiatu ziren. Monarkaren autoritatea Elizari gailendu zitzaion.

Lanbide guztiak ohoragarritzat hartu ziren, lana gizarte-bertute bihur zedin.

Karlos IV.aren garaian, 1789an, Frantziako Iraultza hasi zen, eta Ilustrazioa iraultzaren sinonimotzat hartu zuten. Espainiako Ilustrazioa gutxiengo baten mugimendua izan zen, eta haren bultzada ez zen gizartean orokortu.