Mendizabalen desamortizazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

Mendizabalen desamortizazioa: Aztertuko dugun testu hau juridikoa da. Mendizabalen desamortizazioa, 1836an zehaztutako dekretua. Lehen mailako testua da, Mendizabalek Maria Kristina erregeordeari idatzitakoa. Gaceta de Madrid boletín ofizialean argitaratua, 1936ko otsailaren 21ean, beraz testu publikoa ere bada./ Momentu honetan, Isabel (Fernando VII.aren alaba) adin txikikoa da, ezin du gobernatu, beraz, bere ama Maria Kristina dago erregeorde. Gobernua eta gorteak ez dira oso ondo konpontzen; Martinez de la Rosak hereje estatua egin zuelako, konstituzio bat. Gerra zibilak, kolera-izurriak… zeuden, horrez gain, errege ogasuna azul zegoen eta zor handiak zeuden. Hori zela eta, Maria Kristinak Mendizabal liberal progresistari dei egin zion, gobernua osa zezan. / Lehen esan bezala, Martinez de la Rosak, errege estatua, konstituzio bat egin zuen, bertan gorteak bi ganbaratan zatitzen ditu; Goi-ganbara eta behe-ganbara. Liberalak ez zeuden ados erreforma honekin, gehiegizkoa iruditzen zitzaien eta alderantziz moderatuentzat nahikoa zen. Giro desegoki honetan, gobernuaren eta gorteen arteko harremanak txartu egin ziren, eta honek gerra zibil bat gertatzea ekarri zuen. Gainera, Maria Kristina oso azul zegoen erregeorde bezala, zor gehiegi zeuden, hau dela eta, gobernu progresista bat ezarri zen, 2 urtez iraun zuena. Gobernu honek, hamabi erlijioso baino gutxiagoko komentuak deuseztatu zituen. Hiri miliziak ideologia progresista zuenez, matxinadak egin zituzten toki askotan. Honela tokiko juntak osatu ziren, eta gobernu antiklerikal eta antiabsolutista bat sortu zen. Honez gain, enpresa askori su eman zieten eta komentu asko sekularizatu zituzten. Geroago gobernu honek juntak desegin zituen, baina iraultzarako jarrera ez zen aldatu, beraz, Maria Kristina hau ikusirik Mendizabal liberal progresistari dei egin zion, gobernua osa zedin. Orduan Mendizabalek, sistema liberal bat ezarri zuen. Mendizabalek lurrak merkatu librean jarri nahi zituen, eta honela ekonomia dinamizatzeko, hau da, lur jabegoak, kleroak eta elizak bakarrik lurrak ez izaten. Pentsatzen baitzuen, lur jabe berriak lurrak desberdin erabiliko zituztela. / Baina ez ziren gauzak berak nahi bezala irten. Sistema fiskalak, diru sarrerak lortzen ditu, baina gerra zibilak jarraitzen duenez gastuak gehiegizkoak ziren. Jabego sistema aldatzea ez zuten lortu, lurrak goi mailako jendeak erosi zituzten, honela toki batzuetan latifundioak sendotu ziren; baina ez dituzte aldaketak egiten nekazaritza lehengo ohiturekin jarraitzen dute. Ondorioz, jornalarien egoera txarreratz doa eta eliza gobernuaren kontra jartzen da.

Entradas relacionadas: