Iruzkin 39ko 25 eko legea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB

1839ko urriak 25eko legearen testu iruzkina

1. Sailkapena

Izaera: Juridikoa.

Jatorria: Lehenengo mailako iturri historikoa, ematen duen informazioa zuzena eta gertaeren garaian idatzitakoa.

Testuaren hartzailea: Publikoa.

Egilea: Kolektiboa, Gorteak.

Testuaren helburua: Euskal lurretako foruen modifikazioak.

Testuaren kokapena denbora eta espazioan: I. gerra karlista amaitu eta gutxira ateratako legea, 1839ko urriak 25ean.

2. Testuaren azterketa

Lehen gerra karlista amaitu berria da, Isabelinoen alderdiko Espartero eta Karlisten alderdiko Marotoren Bergarako besarkadarekin eta testu honen gai nagusia Euskal lurretako foruak dira.

Testuaren ideia nagusiak:

*Monarkiaren osotasun konstituzionala arriskuan jartzen ez duten bitartean, foruen onarpena.

*Foruen egokitzea konstituziora.

Gorteak Madrilen elkartu, Foruen gaia aztertu eta 1839ko urriak 25eko lege hau atera zuen, Maria Kristina erregeordeak sinatua.Honako bi artikulu hauek biltzen ditu:

 *artikulua: Foruen baieztapena Nafarroan eta Euskal probintzietan, beti ere, Espainiako monarkiaren batasun konstituzionala arriskuan jartzen ez badu. Autoren batzuk, hemen aukera ona ikusten dute foruak deuseztatzeko.

 *Aurreko artikulua kontutan izanik, Gorteek ahalmena izango dute foruak aztertzeko eta konstituzioen arabera hauek aldatu edo ezabatzeko.

3. Iruzkina

Fernando VII.aren erregealdiko azken urteetan, absolutistek eta liberal moderatuek osatzen zuten gobernua, eta honek absolutista sutsu eta liberal aurrerakoien arteko ezberdintasunak areagotu zituen. Egoera honetan, erregearen anaia zen Carlos Maria Isidrok erregetzaren ondorengotza hartzea posible ikusten du . Baina 1830ean, Fernando VII.a Maria Kristina Borboikoarekin ezkontzen da eta Isabel izeneko alaba izaten dute. Hau dela eta, santzio pragmatikoa izeneko legea ateratzen du. Lege honek, lege salikoa indargabetzen zuen eta aurrerantzean emakumeek erreinatu zezaketen.

Fernando VII.a hil eta berehala, Gorteek Isabel izendatzen dute Espainiako erregina eta honek Karlosen haserrea piztu eta Gerra Karlistei hasiera emango zaie. Karlistak (Karlos infantearen aldekoak) Isabelinoen (Isabell II.aren aldekoak) aurka borrokatu zuten. Lehenengoei babesa ematen zienak nekazariak, lur jabe ziren noble batzuk, herrietako eliza, eta orokorrean foruen aldekoak ziren, Euskal lurretan eta Nafarroan izan zuten indar eta gotorleku nagusia, hirietan ezik. Isabelinoak berriz negozio gizonak, nobleak, elizak… osatzen zuten eta monarkia konstituzionala eta ilustrazioaren ideiak defendatzen zituzten.

Lehen gerra Karlista 1833-1839 bitartean izan zen, hiru etapa izan zituelarik:

1833-1835: Karlisten garaipenak Zumalakarregi kapitain karlista hiltzen den arte Bilboko setioan.

1835-1837: Espainiatik zehar zabaltzen dira Karlisten espedizioak eta Bilbo hartzen bigarren aldiz saiatzen dira.

1837-1839: Karlistak banatzen dira, posibilistak (Isabelinoekin adostasunetara iritsi nahi dutenak) eta intransigenteak (gerrarekin jarraitu nahi dutenak). Gerraren amaiera Bergarako Besarkadarekin etorri zen 1839an. Espartero (Isabelinoa) eta Maroto (Karlista) militarrek sinatu zuten Bergarako hitzarmena. Hemen ondorengo kondizioak onartzen ziren: Isabelen erreinutza onartzea karlisten aldetik eta militarren postuak errespetatzea Isabelinoen aldetik. Honez gain, Esparterok zin egiten du Foruak babestuko dituela Espainiako Gorteetan. Foruak zer diren azaltzea komeni da laburki… Erdi arotik dauden legeak, Euskal Herrian eta Nafarroan bizirik dirautenak… Independentzi gerran 1812ko konstituzioak desegin zituela baina Fernando VIIak konstituzioa indargabetzean berriro indartzen direla… Testu hau Bergarako Besarkadaren ondoren idatzi zen eta bertan ikusi daiteke foruak aldatzeko edo indargabetzeko aukerak zabaltzen direla lege honekin.

Balorazioa eta ondorioak:

 a)      Lehen gerra karlista amaitzeko, liberalek foruak errespetatuko zituztela zioten baina hau ez zen horrela izan, lege honek, foruak aldatzeko bideak zabaldu zituen eta hori dela eta, barnealdean zeuden mugak kostaldera aldatu ziren, kintoak berrezarri ziren…

b)      1841ean beste lege batek Nafarroako foruak indargabetuko ditu.

c)      Foruen gatazka ez da hemen amaituko, eta Karlisten eta Liberalen arteko gatazkak jarraituko du 1876an, III. Gerra karlistak amaitzean Canovasek foruak indargabetzen dituelarik, kontzertu ekonomiko bat emanez.

Entradas relacionadas: