Hizkuntza Jarrerak, Elebitasuna eta Didaktika Hezkuntzan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,26 KB
1. GAIA: Jarrerak (hizkuntzekiko eta pertsonekiko)
- Estereotipoak: Talde jakin baten ezaugarriei buruzko aurrez burututako ideiak edo sinplifikazioak dira, gizarteak partekatzen dituenak. Lovelacek (1995) dioenez, aurreiritzien oinarri dira eta pertsonak gizabanako gisa ikustea oztopatzen dute.
- Aurreiritziak: Ezagutzen ez den zerbaiti buruzko iritzi negatiboak dira, ezjakintasunetik eratorriak eta taldeen bazterketa eragiten dutenak.
- Diskriminazioa: Talde jakin bati (etnia, sexua edo maila sozioekonomikoagatik) gutxiagotasun tratua ematea da, haien gizarteratzea galaraziz.
- Arrazakeria: Giza taldeen artean hierarkia bat ezartzen duen jarrera da, talde batzuek besteek baino ahalmen handiagoa dutela sinetsiz. Lovelacek (1995) zehazten duenez, menderatzea eta bazterketa justifikatzen ditu.
2. GAIA: Elebitasuna
- Elebakarra: Hezkuntza hizkuntza bakar batean ematen denean; beste hizkuntza batzuk irakasgai gisa soilik ager daitezke.
- Elebiduna: Irakaskuntza bi hizkuntzatan ematen denean, edota etxeko eta eskolako hizkuntzak desberdinak direnean.
- Eleaniztasuna: Irakaskuntza zenbait hizkuntzatan ematen denean (adibidez: euskara, gaztelania eta ingelesa).
Elebitasun motak (Lambert, 1974)
- Elebitasun gehitzailea: H2 ikasteak H1ari mesede egiten dionean, biak baloratuak direlako; onura kognitiboak eta akademikoak dakartza.
- Elebitasun kentzailea: H1 ez denean baloratzen eta H2k (prestigioduna) ordezkatzen duenean; ondorio kaltegarriak ditu maila guztietan.
- Elebitasun orekatua: Bi hizkuntzatan antzeko gaitasuna duen pertsona, biak edozein testuingurutan eraginkortasunez erabili ditzakeena.
Eskola mailan: Ereduak eta Programak
- A eredua: Gaztelaniazko irakaskuntza (elebakarra), euskara irakasgai gisa (4-5 ordu).
- G-X eredua: Guztia gaztelaniaz.
- B eredua: Bi hizkuntzak erabiltzen dira irakasgaiak lantzeko. B eredu trinkoa denean, gutxienez ikasgaien %60 euskaraz ematen da.
- D eredua: Irakasgai guztiak euskaraz; gaztelania irakasgai gisa lantzen da.
Hizkuntza Programak
- Murgiltzea: Hizkuntza nagusiko ikasleak (gaztelaniadunak) H2n (euskaraz) barneratzea elebitasun gehitzailea lortzeko.
- 1. Murgiltze goiztiarra: Umeak txiki-txikitatik hizkuntza berri batean sartzea da. Bi modu daude:
- Erabatekoa: Dena hizkuntza berrian egiten da. Etxeko hizkuntza geroago eta gutxiago lantzen da.
- Erdizkakoa: Denbora eta ikasgaiak bi hizkuntzetan banatzen dira.
- 2. Murgiltze bikoitza: Eskolan bi hizkuntza berri batera irakasten dira (adibidez, euskara eta ingelesa), etxean beste bat hitz egiten duten umeei.
- 1. Murgiltze goiztiarra: Umeak txiki-txikitatik hizkuntza berri batean sartzea da. Bi modu daude:
- Mantentzea: Hizkuntza gutxituko haurrek (euskaldunek) ama-hizkuntzan ikasten dute, gizarteko hizkuntza nagusia pixkanaka sartuz.
- Azpiratzea: Hizkuntza gutxituko haurren H1a kontuan hartu gabe H2n eskolatzea, asimilazioa eta elebitasun kentzailea eraginez.
- Segregazioa: Irakaskuntza H1ean eman eta H2 irakasgai gisa soilik lantzen denean, integrazioa oztopatuz.
Teoria nagusiak norbanakoarengan
- Elkarmendekotasun linguistikoa (Cummins, 1979): Hizkuntzek Gaitasun Sakon Komun bat (CUP) partekatzen dute (icebergaren irudia). H1ean garatutako gaitasunak (irakurmena, arrazoitzea) H2ra transferitu egiten dira.
- Atalaseen teoria (Toukomaa, Skutnabb-Kangas eta Cummins, 1991): Ikasleak maila minimo bat gainditu behar du bi hizkuntzetan desabantaila kognitiboak saihesteko eta abantailak (pentsamendu malgua) lortzeko.
- BICS eta CALP (Cummins, 1981):
- BICS: Eguneroko harremanetarako oinarrizko komunikazio-trebetasunak (1-2 urtean lortzen dira).
- CALP: Gaitasun akademiko kognitiboa, eskolako eduki konplexuak lantzeko beharrezkoa (5-7 urte behar dira).
3. GAIA: Hizkuntzaren didaktika
Elebitasun gehitzailea lortzeko estrategiak
- H1 guztiei presentzia eman: Ikaslearen ama-hizkuntza balioetsi behar da (agurrak, materialak) esperientzia kentzailerik ez gertatzeko. Transferentzia eman dadin, ama-hizkuntzarekiko motibazioa eta erabilera sustatu behar dira (eskolan zein etxean).
- Konpetentzia eleaniztuna (Ikuspegi komunikatiboa): Hizkuntza egoera errealetan erabili behar da benetako gauzak egiteko, esanahiak negoziatuz. Besalú eta Vilak (2007) diotenez, irakasleak bakarrik hitz egiteko egitura gainditu behar da.
- Ahozkotasuna:
- 3.1 Esapide funtzionalak: Baliabide linguistikoak eman behar zaizkie parte har dezaten.
- 3.2 Input ulergarria (Krashen, 1981): Irakasleak i+1 mailako inputa eman behar du (ikaslearen maila baino pixka bat gehiago), laguntza kontestualarekin.
- 3.3 Output-a: Ikaslearen ekoizpena sustatzea.
- 3.4 Aldamiajea: Ikaslearen ekoizpenak sustatu behar dira eta helduak laguntza eman behar dio (zuzendu, elkarrizketa hedatu) autonomoa izan arte.
Metodologia eta Antolaketa
- Murgiltze eguneratua: Gela barruko programa hoberena da; ama-hizkuntzarekiko motibazioa eta metodologia komunikatibo zein inklusiboak uztartzen ditu.
- Estimulazio linguistikoa: Planifikatu egin behar da, integrazioak ahalbidetzen baitu hizkuntzaren ikaspena. Kontzientzia fonemikoa (soinuak), jariotasuna eta hiztegia ahoz landu behar dira.
- Taldekatzeak:
- Handia: Batez ere murgiltzearen hasieran (2-3 urte) euskarazko gutxieneko inputa bermatzeko eta interakzio gidatuak egiteko (asanbladak).
- Txikia: Ikasle bakoitzari feedback eraginkorragoa emateko eta hizketa autonomoa bultzatzeko. (Oharra: CALP ez denean lantzen, erabilera produktiboa sustatzen da, nahiz eta hizkuntza arloko eduki espezifikoak ez landu).