Narratzaile motak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
euskera con un tamaño de 12,71 KB
NARRAZIO TEKNIKA BERRIAK
ISTORIOAK ETA ARGUMENTUAK
Istorio laburrak eta arinak
Egiantzekotasunak garrantzia galdu
Elementu ez-narratiboak agertzen dira: iragarkiak, artikuluak, poliziaren txostenak...RAZIOA TEKNIKA BERRIAK
NARRATZAILEA
Narratzaile intradiegetikoak nagusitu, lehen pertsonan askotan.
Narratzaile minuszientea, ondorioz, irakurleak ondorioak atera behar.
Barne bakarrizketak garrantzi handia
Perspektibismoa: gertaera berari buruzko ikuspuntu desberdinak narratzen dira
PERTSONAIAK
Antiheroia sortzen da: pertsonaia xumea eta arrunta da pertsonaia nagusia
Protagonista: gatazkatsua bai ingurukoekin bai bere buruarekin
Pertsonaien nortasuna bere ekintzen arabera definitzen da
TIPOGRAFIA ETA PUNTUAZIOA
Letra mota desberdinen erabilera.
Puntuazio ikurrak gutxitzen edo desagertzen dira
EGITURA
Zatikako egitura izaten dute eleberri askok
Hiru zatiko (hasiera, garapena eta amaiera) egitura klasikoa apurtu egiten da: batzuetan ez dago amaierarik, beste batzuetan egitura zirkularra da, edo hasierako egoera amaieran errepikatzen da, baita amaieratik hasten diren istorioak ere badaude.
Kontrapuntua
Ekintza paraleloen kontaketa.
ESPAZIOA ETA DENBORA
Leku edo denbora mugatu batean gertatzen dira istorioak, hiri edo egun bakarrean adibidez.
Narrazioak ez dira linealak izaten eta denboran saltoak ematen dira:
• Analepsia: atzerako saltoak
• Prolepsia: aurrerako saltoak
• Elipsiak: denboran hutsuneak daudenean