Bruner eta Ausubelen hezkuntza-teoriak: aurkikuntza eta ikaskuntza esanguratsua
Resumen
Dokumentu honek J. Bruner eta D. Ausubelen hezkuntza-teoriak laburbiltzen ditu. Bruner-en aurkikuntza bidezko ikaskuntza, ikasgaiaren egitura eta haren abantailak, desabantailak eta kritikak azaltzen dira. Ausubelen ikaskuntza mota ezberdinak (mekanikoa eta esanguratsua, errezepziozkoa eta aurkikuntza bidezkoa) eta errezepziozko ikaskuntza esanguratsuaren ezaugarriak ere lantzen dira.
Puntos clave
- Bruner-en aurkikuntza bidezko ikaskuntzak ikasleen paper aktiboa, entseiu-errore metodoa eta ikaskuntza induktiboa azpimarratzen ditu.
- Bruner-en arabera ikasgai baten egitura ulertzeko kontzeptuak eta kodifikazio sistemak (kontzeptuen arteko erlazioak) ezagutu behar dira.
- Aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren abantailak: motibazioa, ikasle bakoitzaren erritmora egokitzea eta autokontzeptua indartzea.
- Aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren desabantailak: talde handietan zailtasunak, material ugari behar izatea eta ikasle batzuk atzean gelditzeko arriskua.
- Ausubelen arabera ikaskuntza esanguratsua gertatzeko ikaslea prest egon behar du eta materiala potentzialki esanguratsua izan behar du.
- Ausubelen ikaskuntza mekanikoa ulertu gabe buruz ikastea da; esanguratsua, berriz, informazio berria aurrekoarekin lotzea.
GAIA: HEZIKETARAKO TEORIAK: J. BRUNER ETA D. AUSUBEL
J. BRUNER: AURKIKUNTZA BIDEZKO IKASKUNTZAREN EZAUGARRIAK
Honek hiru ideia nagusi azpimarratzen ditu:
- Gaiaren egitura ikertzearen garrantzia.
- Ikaskuntzaren ulermena lortzeko, aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren beharra.
- Arrazoinamendu intuitiboaren balorea.
Ikaskuntzan azterketa aktiboak duen garrantzia azpimarratzen du eta arazoen irtenbideak aurkitzea ikasteko modu naturala eta egokiagoa bezala ikusten du. Mugimendu hori ikaskuntza memoristikoaren eta heziketa sistemen formulismo hutsaren aurkako erreakzioa izan zen.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren ezaugarriak:
- Entseiu-errore metodoa erabiltzen da. Irakasleak gidatzen du aurkikuntza eta ikasleen paper aktiboa edo protagonismoa azpimarratzen da.
- Ikaskuntza induktiboa: Ikaskuntza konkretutik abstraktura eta espezifikotik orokorrera doa.
- Intuiziozko pentsamenduaren agerpena bultzatzen du: ikasleak animatu behar dira intuiziozko suposizioak egin ditzaten.
J. BRUNER: IKASGAIAREN EGITURA
Kontzeptuak: Nolabait antzekoak direlako taldekatuak izan daitezkeen gauzen kategoria bat dira. Abstraktuak. Adb: ikasle kontzeptua. Hauek sortzen ditugunean aurkitzen dugun informazio guztia unitate esanguratsuetan antolatzeko gai gara.
Kodifikazio sistemak: kontzeptuak eta azpi kontzeptuak erlazionatzeko sistemak dira. Ikasgai baten funtsezko egitura ulertzeko beharrezkoa da alde batetik azaltzen diren kontzeptuak ulertzea eta baita ere kontzeptu hauen arteko erlazioak ezagutzea.
J. BRUNER: AURKIKUNTZA BIDEZKO IKASKUNTZAREN ABANTAILAK, DESABANTAILAK ETA KRITIKAK
Gilstrap eta Martin-ek sei abantaila aurkitu zituzten aurkikuntza bidezko ikaskuntzan:
- Ikasleei nola ikasi behar den erakusten zaie.
- Auto motibazioa eta ikasteko gogoa bultzatzen ditu.
- Ikasle bakoitzaren erritmora egokitzen da, bakoitzari behar duen denbora emanez.
- Ikasle bakoitzak bere buruari buruzko kontzeptua indartzen du.
- Arazoen konponbide sinpleei buruz eszeptizismo osasuntsua bultzatzen du.
Desabantailak
- Ikaskuntza honen erabilera zaila egiten da talde handietan eta ikasle motelekin.
- Ikasle eta irakasle batzuentzat kaotikoa eta hersturagarria gerta daiteke.
- Material asko behar izaten da, batez ere zientzi arloan.
- Gerta daitekeena ere, ikasle batzuk aurkikuntza guztiak egitea eta beste batzuk, berriz, atzean gelditzea.
Kritikak
- Ez dira azaldu ditugun abantailak frogatu.
- Batzuek aurkikuntza bidezko ikaskuntza ez dela eraginkorra ikasleek ikasi behar duten informazio guztia ikasteko diote.
D. AUSUBEL: IKASKUNTZA MOTAK
- Errezepziozko ikaskuntza / Aurkikuntza bidezko ikaskuntza
- Mekanikoa / Esanguratsua
Ikaskuntza esanguratsua gerta dadin bi baldintza:
- Ikasleak esanguratsuki ikasteko prest egotea.
- Materiala potentzialki esanguratsua.
Errezepziozko ikaskuntza: Eskolan gehien ematen dena. Ikasleak barneratu beharreko materiala irakaslearengandik jasotzen du.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntza: Ikasleak materiala aurkitu behar du. Ikasleak du paper aktiboagoa. Irakaslea gidatzailea da.
Ikaskuntza Mekanikoa edo oroimen hutsezkoa: Ikaskuntza logikarik gabe, mekanikoki, ulertu gabe, erlazionatu gabe barneratzen da, eta buruz ikasten da.
Ikaskuntza Esanguratsua: Informazio berria ulertuz eta aurreko informazioarekin lotuz ikasten da.
D. AUSUBEL: ERREZEPZIOZKO IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN EZAUGARRIAK
- Irakasle-ikaslearen arteko elkarreragina garrantzitsua eta beharrezkoa. Irakasleak hasierako aurkezpena egin. Ideiak eta erantzunak eskatu ikasleei.
- Adibide asko erabili. Adb: marrazkiak, irudiak, grafikoak,..
- Ikaskuntza deduktiboa. Lehenik kontzeptu orokorrak aurkeztu zehatzetara iristeko.
- Sekuentziala materialea aurkezteko orduan. Pauso batzuk jarraitu behar.
Aurretikako antolatzailea.
Azpikontzeptuak aurkeztu.
Azpikontzeptuak eta aurretikako antolatzailearen arteko loturak azpimarratu.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da Bruner-en aurkikuntza bidezko ikaskuntza?
Ikasleek materiala aurkitzen dute entseiu-errore metodoaren bidez, irakasleak gidatuta. Ikaskuntza konkretutik abstraktura doa eta ikasleen protagonismoa azpimarratzen da.
Zein da ikaskuntza esanguratsuaren baldintza nagusia Ausubelen arabera?
Ikasleak esanguratsuki ikasteko prest egon behar du eta materiala potentzialki esanguratsua izan behar du. Informazio berria aurreko ezagutzarekin lotzen da.
Zein da ikaskuntza mekanikoaren eta esanguratsuaren arteko aldea?
Ikaskuntza mekanikoan informazioa ulertu gabe, buruz ikasten da. Ikaskuntza esanguratsuan, berriz, informazioa ulertu eta aurreko ezagutzarekin lotzen da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.