Iberiar penintsulako erliebearen unitate morfoestrukturalak eta bilakaera geologikoa

GeografíaActualizado el 21,51 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako espazio geografikoa eta Iberiar penintsulako erliebearen ezaugarriak aztertzen ditu. Zokaloak, mendiguneak, tolestura mendikateak eta arro sedimentarioak bezalako unitate morfoestrukturalak azaltzen ditu, eta baita Aro Arkaikotik Kuaternariora arteko bilakaera geologikoa ere. Azkenik, arroka motek erliebean duten eragina eta Iberiar goi-lautadaren egitura lantzen ditu.

Puntos clave

  • Iberiar penintsulako erliebearen ezaugarriak: forma trinkoa, batez besteko altitude handia (660 m) eta itsasoaren eragina oztopatzen duen goi-lautada menditsua.
  • Zokaloak Era Primarioan sortutako lautadak dira, arroka silizeo gogorrez osatuak (granitoa, arbela, kuartzita eta eskistoak).
  • Tolestura mendikateak Era Tertziarioko Alpetar orogenian sortu ziren, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.
  • Arro sedimentarioak Duero, Tajo eta Guadiana (zokalo-arroak) eta Ebro eta Guadalquivir (prealpetarrak) dira.
  • Arroka eremuak hiru motakoak dira: silizeoak, kareharrizkoak (erliebe karstikoa) eta buztintsuak (erresistentzia txikikoak, azkar higatzen direnak).

Ponte a prueba

1-Espainiako espazio geografikoa

1.1- Lurraldearen osaera:

Espainiak 505.987km karratu ditu.Tamaina ertaineko estatu bat da eta Ipar hemisferioko eremu epeletan kokatzen da.

Iberiar Penintsula bi kontinenteren artean kokatzen da( Europa eta Afrika) eta bi ur masaren artean( Ozeano Atlantikoa eta Mediterranear itsasoa)

Balear Uharteak( 4992km karratu) Mediterraneoko itsasoan kokatzen dira.Mallorca, Menorca, Ibiza, Formentera eta Cabrera uharteek eta beste 150 irlatxo baino gehiagok osatzen dute.

Kanariar uharteak ( 7447Km karratu) Ozeano Atlantikoan daude.Zazpi uharte nagusi dira La Palma, Hierro, Gomera, Tenerife, Kanaria Handia, Fuerteventura eta Lanzarote.

Ceuta eta Melilla Afrikako iparraldeko kostan daude.

1.2- Aniztasun geografikoa:

Espainiako lurraldea oso anitza da.Era askotako geomorfologia, klima, landare,eta lurzoruak ditu eta ondorioz era askotako paisaia naturalak ikus ditzakegu. Baliabide naturalak, ez daude berdin banatuak eta beraz jarduera ekonomikoak eta bere kokapenak ere ez.

2- Iberiar Penintsulako erliebea

2.1-Lurraren gainazaleko erliebea:

Erliebea lurraren gainazalak dituen formen multzoa da.

  • Egitura geologikoa erliebearen antolaera da.

  • Modelaketa kanpo eragileek erliebearen egituran duten eragina izango litzateke.Eragile horiek erliebea higatu, materialak garraiatu eta jailkitzen dituzte.

2.2- Iberiar Penintsulako erliebearen ezaugarriak:

Hiru ezaugarri ditu:

  • Forma trinkoa.

  • Bataz besteko altitude handia( 660m).

  • Goi-lautadaren inguruko erliebea menditsua izateak itsasoaren eragina ostopatzen du, alde handiak eraginez itsasertzaren eta barrualdearen artean.

2.3- Unitate morfoestrukturalak:

a)- Zokaloak: Era Primarioan eratutako lautadak edo goi lautadak dira.Material paleozoikoak arroka silizeo oso gogorrak dira: Granitoa, arbela, kuartzita eta eskistoak.

b)- Aintzinako mendiguneak( horst): Era tertziarioan eratutako mendiak dira.Erdialdeko sistema,Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantauriar mendikateak dira.

c)- Tolestura mendikateak: Era Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira.Gaur egun mendikate horiek aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.Gazte samarrak direnez, higadurak ez ditu oraindik lautu.

1- Tarteko medikateak: Itsasoak zokaloen ertzetan jalkitako materialak oinarri hartuta sortu dira

Iberiar Sistema eta Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia

2- Mendikate alpetarrak: Itsas fosa luze eta sakonetan jalkitako materialak oinarri hartuta eratu dira.Bultzada orogenikoen eraginez, egitura tolestuak eratzen dira eta horietan tontorrak ( antiklinala) eta haranak ( sinklinala) txandakatzen dira.

Pirineoak eta Mendikate Betikoak

d)- Arro sedimentarioak edo sakonuneak Era Tertziarioan eratutako eremu hondoratuak.Gero buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete ziren.Bi motako arro sedimentarioak daude:

1- Zokalo-arroak Duero, Tajo eta Guadianaren sakonuneak

2- Arro edo sakonune prealpetarrak.Ebro eta Guadalquivirreko sakonuneak

2.4- Iberiar Penintsularen bilakaera geologikoa :

2.4.1- Era Arkaikoa eta Primarioa :

Era Arkaikoan( 4000-600 miloi urte)itsasoan, mendi ilara arkaiko bat agertu zen IM-HE norabidean, arbelez eta gneisez osatua.Gaur egungo Galizia eta erdialdeko sistema hartzen zituen, bai eta Toledoko mendiak eta Sierra Morenako zati batzuk ere.

Era Primarioan( 600-225 miloi urte)Iberiar Penintsula estaltzen zuten itsasoetatik sortu ziren mendikate hertziniarrak.Material silizeoz osatuak zeuden.Mendebaldean Hesperiar mendigunea altxatu zen, baina garai berean, higadurak lautu eta Mediterraneorantz inklinatutako zokalo edo goi lautada bihurtu zen.Ipar-ekialdean Akitaniako, Katalunia-Balearretako eta Ebroko mendiguneak sortu ziren.Eta Hego-ekialdean, Mendigune betikoa.Hala ere hauek higaduraren ondorioz lautada bihurtu ziren.

2.4.2- Era Sekundario edo Mesozoikoko barealdia (225-68 miloi urte):Garai honetan higadura eta sedimentazio izugarria gertatu ziren.Erliebe hertziniarra lautzen jarraitu zuen higadurak.Barealdi garai bat izan zen.

2.4.3- Era tertziarioa eta alpetar orogenia( 68-1,7 miloi urte):

1- Mendikate alpetarrak altxatu ziren eta Pirinioak eta Mendikate Betikoak sortu ziren

2- Sakonune prealpetarrak eratu ziren mendikate berrien paralelo: Ebroko sakonunea, pirinioekiko paralelo eta Guadalquivirrekoa, betikoekiko paralelo.

3- Iberiar goi-lautadari Alpetar orogeniak eragin zion:

  • Mendebalderantz inklinatuta egotera igaro zen,horregaitik ibai gehienek Atlantikorako noranzkoa hartu zuten.

  • Goi lautadako ekialdeko eta hegoaldeko mendi-hegalak eratu ziren.Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia eta Iberiar sistema sortu ziren.Hegoaldeko hegalean, Mendikate Betikoen bultzadak Sierra Nevada altxatu zuen.

  • Iberiar goi-lautadako zokaloa material zurrunez osatua zegoen eta hausturak eta failak izan zituen eta azken honek egitura germanikoa eratu zuen. Bloke altxatuek( horst) Galiziako mendigunea eta kantauriar mendikateko mendebaldea alde batetik eta Erdialdeko sistema eta Toledoko Mendiak erattu zituzten.Bloke hondoratuek Iberiar Goi-lautadaren barneko sakonuneak sortu zituzten. 

2.4.4- Era Kuaternarioa (duela 1,7miloi urtetik gaur egunera arte):


Garai honetako fenomeno nagusiak glaziarrak eta ibai-terrazak izan dira.

1- Glaziarrek Pirinioei, Kantauriar mendikateari, erdialdeko sistemari, Iberiar Sistemari eta Sierra Nevadari eragin zioten.Bi motatako glaziarrak:

  • Zirkulu-glaziarrak haranen buruetan eman ziren eta izotzak urtu zirenean, aintzira txikiak sortu zituzten.

  • Haran.Glaziarrak izotz ibaiak dira.Izotza urtzen denean aintzirak sortzen dira.

2- Ibai-terrazak ibaien bazterretan kokatutako zerrenda lauak eta garaiak dira.Klima aldaketek sortutakoak dira

2.5- Iberiar penintsulako arroka eremuak eta erliebe- motak

Iberiar Penintsulan hiru eremu mota daude, bakoitza bere arroka-mota eta litologiarekin: silizeoa, kareharrizkoa eta buztintsua.Eremu bakoitzean erliebe mota ezberdinak sortzen ditu higadurak.

2.5.1- Eremu silizeoak:

Aro Primarioko arrokak dira.Iberiar penintsularen mendebaldean daude batez ere eta adarrak dituzte Kantauriar mendikatearen mendebaldean,Erdialdeko Sisteman,Toledoko mendietan eta Sierra Morenan.Aintzinako mendiguneen hondarrak dauden tokietan ere agertzen da: Pirinioen ardatzean, Iberiar sistemaren zati batzuetan,Kataluniako kostaldeko mendikateetan eta Mendikate Penibetikoetan.

Eremu horietan granitoa nagusitzen da.

2.5.2- Kareharrizko eremuak:

Pirinioaurrean,Euskal mendietan, Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatian, Iberiar sisteman, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati batean eta Mendikate subbetikoan hedatzen dira.

Arroka nagusia kareharria da.Erliebe eremu konplexua eratzen du( karstikoa) eta forma hauek eratzen ditu:

  • Lapizak.

  • Arroilak.

  • Poljeak.

  • Dolinak edo torkak

  • Haitzuloak.

  • Leizeak.

2.5.3- Eremu buztintsuak:

Era Tertziarioko eta Kuaternarioko harri sedimentarioz osaturik daude eremu hauek.

Iparraldeko eta hegoaldeko iberiar goi-lautada; Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak; hondoratutako eremuak; eta mediterraneoko kostaldeko lautadak osatuko lukete eremu hau.

Arroko nagusia buztina da, eta honen ezaugarri nagusia erresistentzia gutxi izatea da.Erliebe horizontalak sortzen ditu. Azkar higatzen diren eremuak dira. Bi motatako erliebea agertzen zaigu:

  • Landa zabalak eta lautada uhinduak.

  • Karkabak eta badlands deritzenak.

2.6- Iberiar penintsulako erliebearen unitate morfoestrukturala:

Iberiar penintsulako erliebea
Iberiar goi-lautadaren inguruan antolatzen da.Erdialdeko sistemak bi zatitan bereizitako lautada garai bat da hura: Iparraldeko eta Hegoaldeko goi-lautada.Iberiar goilautadaren inguruan, Galiziako mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena mendi ertzak egongo lirateke; bi sakonune Ebro eta Guadalquivirreko sakonuneak; eta periferiako mendikateak Euskal mendiak, Pirinioak, Kataluniako kostaldeko mendikateak eta Mendikate Betikoak.

2.6.1- Iberiar goi-lautada:

600-800 m-ko altitudea du bataz beste.Era primarioan sortu zen.Era Tertziarioan, Alpetar orogeniaren ondorioz deformatu eta suntsitu egin zen eta.Hiru unitate bereiz daitezke: aintzinako zokalo paleozoikoa, barne-mendilerroak eta barneko arro sedimentarioak.


a)- Aintzinako zokalo paleozoikoa: Penintsularen mendebaldean agertzen da.Zamora-Salamanka eta Extremadurako penilautadak izango lirateke.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira zokaloak Iberiar penintsulan?

Era Primarioan eratutako lautadak edo goi-lautadak dira, arroka silizeo gogorrez osatuak, hala nola granitoa, arbela, kuartzita eta eskistoak.

Zein dira kareharrizko eremuen erliebe-formak?

Lapizak, arroilak, poljeak, dolinak edo torkak, haitzuloak eta leizeak dira, erliebe karstikoaren forma nagusiak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da Iberiar penintsulako erliebearen batez besteko altitudea?
2. Zein unitate morfoestrukturalek osatzen dute Era Primarioko lautada?
3. Zein arroka mota da nagusi kareharrizko eremuetan?
4. Zein sakonunek hartzen dute Ebro eta Guadalquivir ibaien arroak?
5. Zein da buztinezko eremuen ezaugarri nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.