Atmosferako Fenomenoak: Inbertsioa, Berotegia eta Ozonoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,87 KB
Inbertsio Termikoa
Troposferaren Egoera Termiko Arrunta
- Aireak oso gaizki garraiatzen du beroa, eta horregatik ez da berotzen eguzki-izpien bidez zuzenean; zeharka berotzen da, lurrazaletik askatzen den beroari esker.
- Horregatik, troposferaren tenperatura handiena behealdean dago (15ºC batez beste), eta hortik gora jaisten da, 100 metroko 0,65ºC gutxi gorabehera.
Inbertsio Termikoa
- Egoera honetan, altuera jakin batean bero gehiago egiten du altuera baxuago batean baino.
- Aire beroa aire hotza baino arinagoa da, dentsitate txikiagoa du, eta aire hotzaren gainean jartzen da.
- Hau askotan gertatzen da topografia berezia duten toki batzuetan: harana sakonera handian dago eta alboan dauden mendi-hegalak malda handikoak dira, ia bertikalak. Toki horietan egoera antiziklonikoak luzatzen direnean, harana gutxi berotzen da, eta mendi-hegalak, berriz, asko; orduan, aire beroa aire hotzaren gainean jartzen da.
- Toki askotan neguan inbertsio termikoa gerta daiteke, lurrazala oso gutxi berotzen denean eta horren ondorioz troposferaren beheko geruzako airea hozten denean, goiko geruzetako airea beroago dagoenean.
Berotegi Efektua
- Lurrazalera heltzen diren eguzki-izpiak hauek dira: izpi ikuskorrak eta izpi infragorriak. Izpi ikuskorrei esker egunez ikusi ahal ditugu, eta izpi infragorriei esker Lurra berotzen da.
- Izpi infragorrien uhin-luzera izpi ikuskorrena baino handiagoa da.
- Bai izpi ikuskorrek eta baita ere izpi infragorriek uhin-luzera laburra dute, baina ez laburregia.
- Uhin-luzera laburregia duten eguzki-izpiak indartsuenak dira eta ionosferak xurgatzen ditu.
- Lurrazaleraino heltzen diren izpi ikuskor eta infragorrietatik asko lurrazalak xurgatzen ditu; besteak, xurgatu gabe, espaziora bidaltzen dira, eta horien uhin-luzera handitzen da talkaren ondorioz.
- Xurgatu gabeko izpi infragorriak, orain uhin-luzera handiagoa dutenak talkaren ondorioz, ez dira denak atmosferako goiko geruzetara iristen.
- Gehienak troposferan dauden gasek xurgatzen dituzte, eta berriro Lurrazalera bidaltzen dira, izpi infragorriek Lurra gehiago berotuz.
- Troposferan dauden zenbait gas, adibidez CO2a, ugaritzen badira, xurgatu gabeko izpi infragorri gehiago xurgatuko dira, eta horren ondorioz izpi infragorri gehiago itzuliko dira Lurrazalera, eta Lurra askoz gehiago berotuko da.
Ozonoaren Eraketa eta Suntsipena
- Oxigenoaren fotolisia, hau da, UV izpien bidez oxigeno molekularen apurketa honela gertatzen da: O2 + UV → O + O
- Ozonoaren eraketa honela gertatzen da: O2 + O → O3 + beroa
- Ozonoaren suntsipena honela gertatzen da:
- Ozonoaren fotolisia: O3 + UV → O2 + O
- Oxigeno atomikoarekin gerta daitekeen erreakzioa: O3 + O → O2 + O2
- Baldintza arruntetan, erreakzio hauek oreka dinamikoan daude, eta bide honen bidez izpi ultramoreen %90a xurgatzeaz gain, estratosferaren tenperatura igoarazten dute, beroa askatzen baita.
CFCen Eragina Ozono Molekulen Suntsipenean
- CFCen fotolisia: CFCl3 + UV → CFCl2 + Cl
- Ozonoaren suntsipena: prozesu honek 100 urte iraun dezake, eta urte guzti hauetan zehar kloro atomo bakoitza gai da ia 100.000 ozono molekula suntsitzeko:
- Cl + O3 → ClO + O2
- ClO + O → Cl + O2
- O3 + O → O2 + O2
- Beste erreakzio garrantzitsu bat ere badago: NO2 + ClO → ClNO3
- Modu honetan, kloro nitratoa eratzean ozonoa babesten da kloroaren eraginetik. Estratosferan dauden NO2 konposatuek oso paper garrantzitsua betetzen dute kloroarekin erreakzionatzean.