Harri metamorfikoak

Geología4,42 KB

Arbela



lutitak metamorfizatzean sortzen diren harri metamorfikoak. Erraz apurtu eta higatzen dira eta iragazgaitzak dira.

Basaltoa

: harri igneo bolkanikoa da, kristal gutxi eta oso txikiak ditu eta higatzeko nahiko zaila da.

Bretxa

: harri sedimentario detritikoak, harea baino tamaina handiagoko sedimentuz osatuak. Ez dira erraz higatzen eta gehienetan iragazgaitzak dira.

Diagneisa

: sedimentuek harri sedimentario bilakatzeko

.Eskistoa

: gradu ertaineko harri metamorfikoa da. Lutita metamorfizatzean sortzen da.Zurrunak dira, baina erraz higatu eta nahiko iragazkaitzak dira

.Gneisa

: Lutitak intentsitate handiko  metamorfismoa jasatean sortzen da.
Harri zurrun eta erresistenteak dira,ehundura granuloblastikoa dutenak

.Halita

: sodio kloruroaren forma minerala da.
Harri sedimentario kimiko ebaporitikoa da.Trinkoa da baina oso erraz higatzen da eta Iragazgaitzak izaten dira. Metaketa ebaporitikoetan ageri ohi da.

Hareharria

:harri sedimentario detritikoak, hareazko partikulez osatuak. Harri zurrunak dira eta ongi eusten diote higadurari. Oso iragazkorrak dira. Arrakalatuta daudenean, iragazkortasuna handitu da eta errazago higatzen dira.

Igeltsua

: harri sedimentario kimikoa, trinkoa baina disolbatuz gero, erraz higatzen dena. Ebaporita bat da, normalean iragazgaitza.Kaltzio sulfatoa eta bi ur molekulek osatzen dute.

Kareharria

: harri sedimentario kimiko karbonatoduna da, kaltzio karbonatoz osatua.Zurruna denez ongi eusten dio meteorizazio fisikoari, baina ez kimikoari. Ez da iragazkorra, baina arrakalatuta eta karstifikatuta dagoenean, iragazkor bihurtzen da, akuifero handiak eratuz. Modelatu karstikoa eratzen du.

Konglomeratuak

: harri sedimentario detritikoak dira, harea baino tamaina handiagoko partikula edo klastoz osatuak.Ez dira erraz higatzen eta gehienetan iragazgaitzak dira. bi motatakoak izan daitezke, osatzen duten partikulen formaren arabera: pudingak edo bretxak

.Kuartzitak

: hareharriek intentsitate handiko metamorfismoa jasaten dutenean eratzen den harri metamorfikoa da. Oso gogorra da eta ez da batere erraza higatzen.Nagusiki kuartzoz osatuta.

Lutitak

: harri sedimentario detritikoak, buztinez eta limoz osatuak. Harri bigunak dira eta ur-korronteek oso erraz higatzen dituzte. Iragazgaitzak dira.

Margak

:kaltzio karbonatoz eta buztinez osatutako harri sedimentarioak. Gogortasuna kaltzio karbonatoaren proportzioaren araberakoa da, baina erraz apurtzen dira orokorrean. Urak erraz higatzen ditu eta nahiko iragazgaitzak dira

.Marmola

: kaltzio karbonatoz osatutako harri metamorfikoak dira. Harri karbonatodunak birkristaltzean sortuak.Harri trinko eta gogorrak dira. Meteorizazio fisikoari ongi eusten diote, baina ez kimikoari, karbonatazioz disolbatzen baitira

.Silbina

:Silbina KCl formula kimikoa duen mineral haluro potasioduna da. Halitaren isomorfoa da, eta berak bezala, kristal-sistema kubikoan eratzen ditu kristalak.


Descargar

PDF Word HTML