Gorputza eta Arima: Teoria Filosofikoak eta Giza Kontzientzia
Gorputza eta Arima: Garuna eta Gogoa
Teoria nagusiak
1. Monismo materialista
Giza psikismoa garunaren ondorio hutsa da. Barnean hartzen ditu: Fisikalismoa eta materialismo emergentea. (Adibidez: Epikuro eta Demokrito).
2. Dualismoa
Gorputzeko materia eta printzipio materiagabea (gorputzez kanpokoa) bereizten ditu. Printzipio hori gabe, giza jarduerarik ez litzateke egongo.
- Platonen dualismoa: Arima hilezkorra eta materiagabea da.
- Hileformismoa (Aristoteles): Arima eta gorputza elkarren osagarriak dira. Gorputza oinarri materiala da eta arima forma substantziala (Tomas Akinokoak kristautasunera egokitua).
- Dualismo kartesiarra (Descartes): Gizakia bi substantzia erabat desberdinez osatuta dago (Gorputza, zabala / Arima, pentsatzailea). Guruin pinealean elkartzen dira.
- Dualismo interakzionista: Gogoa eta garuna bi errealitate desberdin dira. Arima autokontzientea da. Garuna ez da nahikoa gertakari mentalak azaltzeko; egituraz gain, beste errealitate materiagabe bat dago.
3. Monismo eta Dualismoz Haraindi
- Interakzionismo emergentista (Karl Popper): Ekintza mentalak badira. Gogoa eboluzioaren emaitza da eta garunetik agertzen da. Materiagabea ere erreala da (Hiru Munduen teoria).
- Estrukturismoa (Pedro Laín Entralgo): Garuna eta gogoa bereiziak eta desberdinak dira. Gogoa ez da garunetik agertu, baizik eta estrukturatu. Garun osoa behar duten ekintzek ez dute sorburu jakinik, ez duelako kanpoko ezerk eragiten.
Subjektua, Kontzientzia, Historia eta Bizitza
Izaki bizidun guztiek dute kontzientzia. Gizakia egiten duen norbait da, erantzuten duen nor bat eta "Nor naiz ni?" galdetzeko ni bat da.
Giza Kontzientziaren Funtzioak
Giza kontzientziak bi funtzio nagusi ditu:
- Nork bere burua norberaren errealitate gisa hartzea.
- NIak jarrai dezan bermatzea (kontzientzia pertsonala).
Honi esker, gure historiaz jabetzen gara, gure lekua bizitza historikoa da.
Gizakia Izaki Pertsonala da: Pertsona Kontzeptua
Gizakiari buruzko beste kontzeptu bat da: gizakiok pertsona moduan ikusten dugu gure eta besteen burua.
Pertsona Kontzeptuaren Bilakaera Historikoa
- Antzinaroan:
- Latinean: Persona = pertsonaia.
- Kristautasunean: Hirutasuneko misterioa.
- Erromatarrek: Legezko subjektua, eskubide eta betebeharrak dituena.
- Boezio: Izaeraz arrazoiduna eta banako substantzia dena.
- Kontzeptu Kantiarra (Ilustrazioa): Adiera morala eman zitzaion. Pertsona izaki askea, autonomoa eta lege moralak sortzeko gai da (duintasuna). Balio absolutua du, elkar errespetatzeko agindua dakarrena.
- Mugimendu Pertsonalista: Gizakia pertsonatzat hartzen du (banako nahiz kolektibo). Harremanak du osagai nagusi.
Pertsona Izan eta Bihurtzeko Osagaiak
- Izate haragiztatua.
- Komunikazioa.
- Askatasun baldintzatua.
- Konpromisoa.
- Kritikarako gaitasuna.
- Goi-mailako duintasuna.
- Adiskidetasuna.