Giza Zirkulazio-Aparatuaren Azterketa

Biología10,58 KB

Giza Zirkulazio-Aparatuaren Osagaiak

Giza zirkulazio-aparatua bihotzak eta odol-hodiek osatzen dute. Odolak, bihotzak bultzaturik, odol-hodietan barrena zirkulatzen du. Digestio-hodian digerituriko elikagaiek eta arnas-aparatuak hartutako O2 zelula guztietara iritsi behar dute, hauek euren funtzioak betetzeko. Odolaren funtzio nagusiak hauek dira:

  • Arnas-gasen garraioa.
  • Hondakinak kanporatzea.
  • Mezulari kimikoak garraiatzea.
  • Hormonen eta antigorputzen garraioa.
  • Termoerregulazioa.
  • Barne-medioaren erregulazioa.

Odola: Barne-medioaren Osagai Garrantzitsua

Odola gizakiaren barne-medioaren osagai garrantzitsu eta espezializatua da. Zelulak eta zelula hondarrak dauzka, eta zelularteko substantzia likidoa da. Garraiobide gisa funtzionatzen du substantzia ezberdinetarako, gorputzeko tenperatura erregulatzen du, barne-medioa erregulatzen du, azido-base oreka mantentzen du eta organismoaren defentsan paper garrantzitsua betetzen du.

Odolak bere funtzioak ondo betetzeko, ezaugarri fisiko-kimikoak konstante mantendu behar ditu:

  • Presio osmotikoa: %0,9ko gatz-disoluzioa.
  • pH: 7,38-7,44.
  • Biskositatea: Konstante mantendu behar da; handitzen denean, bihotzak uzkurdura indarra handitu behar du, eta handiegia bada, tronboak sortzeko arriskua dago.

Odol kantitatea (bolemia) pertsona bakoitzaren arabera aldatzen da, batez beste 70 ml/kg. Heldu baten bihotzak 5 L/min ponpatzen ditu.

Odolaren Osagaiak

Odola bi osagai nagusiz osatuta dago:

  1. Plasma (55%): Ura (%90) eta atomo eta molekulaz (%10) osatua. Likido horixka da.
  2. Jalkina (45%):
    • Globulu Gorriak (90%): O2 eta CO2 garraiatzen dituzte. Burdin asko dute (Fe).
    • Globulu Zuriak (1%): Babes funtzioa eta immunitatearen zati garrantzitsua betetzen dute.
    • Plaketak (9%): Agregazioak osatzeko gaitasuna dute, tapoiak sortuz.

Bihotzaren Anatomia eta Fisiologia

Bihotzaren Egitura Orokorra

Bihotza giharrez osatutako eta lau barrunbe dituen organoa da. Bere funtzioa odola organismo osora ponpatzea da. Barrunbe torazikoan kokatuta dago, mediastinoan, esternoiaren atzean, eta ukabilaren tamaina du.

Bihotza perikardio izeneko mintz zuntzezko batez bilduta dago. Perikardioak bi geruza ditu: parietala eta biszerala. Euren artean likido perikardikoa dago.

Bihotzaren horma 3 geruzaz osatuta dago:

  • Perikardio biszerala (kanpokoa).
  • Miokardioa: Erdiko geruza, gihar ehunez osatuta.
  • Endokardioa (barrukoa).

Bihotzaren Barrunbeak eta Balbulak

Trenekada batek bihotza bi zatitan banatzen du: eskuin eta ezker. Bi zati hauek aurikula eta bentrikulu bana dute.

Aurikula

Goiko barrunbeak dira, eta benen bitartez organismo osoko odola jasotzen dute. Eskuineko aurikulan goiko kaba-bena eta beheko kaba-bena bukatzen dira. Hauek gorputz osoan bildutako odol ez-oxigenatua bihotzera ekartzen dute, biriketara oxigenatzera joan dadin. Ezkerreko aurikulan birika-benak bukatzen dira, hauek biriketatik odol oxigenatua ekartzen dute bihotzera, gorputz osora zabaltzeko.

Bentrikuluak

Bihotzera heltzen den odola bultzatu behar dute: gorputz osora (ezkerrekoa) edo biriketara (eskuinekoa). Bentrikuluak osatzen dituzten giharrak aurikuletakoak baino garatuagoak dira.

  • Eskuineko bentrikulutik birika-enborra irteten da, bentrikulura heltzen den odol ez-oxigenatua biriketara eramateko.
  • Ezkerreko bentrikulutik aorta irteten da, biriketatik bihotzera datorren odol oxigenatua gorputz osora eramateko.
Bihotzeko Balbulak

Aurikula eta bentrikuluen arteko pausua erregulatzen dute, eta batzuk arterietarako irteerak kontrolatzen dituzte.

  • Aurikulobentrikularrak:
    • Balbula Mitrala: Ezker aurikula eta bentrikulua lotzen ditu.
    • Trikuspidea: Eskuineko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu.
  • Sigmoideoak:
    • Eskuineko balbula: Eskuineko bentrikulutik birika-enborrera odol ez-oxigenatua pasatzea erregulatzen du.
    • Ezkerreko balbula: Odola ezkerreko bentrikulutik aortara pasatzea kontrolatzen du.

Bihotzaren Baskularizazioa eta Inerbazioa

Bihotzak odola behar du O2 lortzeko bere funtzioak betetzeko. Odola arteria koronarioen bitartez heltzen zaio. O2 kontzentrazio baxua duen odola, berriz, bena koronarioen bitartez bueltatzen da beheko kabara.

Bihotzaren inerbazioaz sistema sinpatikoa eta parasinpatikoa arduratzen dira. Hala ere, bihotzak taupadak sortzeko sistema elektriko berezia dauka.

Odol Hodiak

Funtzioa

Odol garraioa.

Arteriak

Bihotzetik irten eta organismoko ehun guztietara odola garraiatzen duten hodiak dira. Uzkurkorrak eta elastikoak dira. Muskulu-geruza zaina baino sendoagoa da. Bentrikuluetatik irteten dira eta sakonetik doaz, hezurretatik hurbil.

Hodi txikiak arteriolak dira, kapilarretan amaitzen direnak. Bi arteria-sistema nagusi daude: aorta-arteria sistema (sistemikoa) eta birika-arteriaren sistema.

Zainak

Organo desberdinen kapilarretan jaiotzen dira. Odola bihotzera eramaten duten hodiak dira. Benulak kapilarretatik abiatu, eta bihotzera hurbiltzean handitu egiten dira. Balbula batzuk dituzte, odola atzera ez joateko.

Bena sistema bi zatitan banatzen da:

  • Sistema periferikoa: Organismo osoko odola jaso eta bihotzera eramaten du.
  • Birikako sistema: Lau birika-benek osatzen dute eta biriketatik bihotzera doa.

Kapilarrak

Oso finak dira, eta arteriolen eta benulen artean daude. Horma zelula geruza bakar batez osatuta dago. Funtzioa: horman zehar zeluletara O2 eta elikagaiak helaraztea, eta CO2 eta beste hondakinak zeluletatik kanporatzea.

Zirkulazio Txikia eta Nagusia

Zirkulazio Txikia (Birikakoa)

Odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulutik irteten da, eta birika-arterien bidez, biriketara doa. Odola oxigenatu ondoren, birika-benatik ezkerreko aurikulara doa, ezkerreko bentrikulura igarotzeko.

Zirkulazio Nagusia (Sistemikoa)

Odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da aortaren bidez. Bihotzak taupadaka jarraitzen duenez, odolak aurrera jarraitzen du gorputz guztian, bihotzaren bulkadari esker, kapilarretaraino heldu arte. Gorputzeko odol ez-oxigenatua kapilarretatik kaba zainetara heltzen da, eskuineko aurikulan bukatuz, odol ez-oxigenatua eskuineko bentrikulura igarotzeko.

Bihotzaren Zikloa

Bihotzaren zikloa bi fasetan banatzen da:

  • Erlaxazio-aldia: Diastole.
  • Uzkurdura-aldia: Sistolea.

Zikloaren Faseak

  1. Diastole Orokorra: Lau barrunbeak erlaxatuta daude. Gorputzetik datorren odola aurikuletara pasatzen da.
  2. Aurikulen Sistolea: Aurikulen uzkurdurak balbula aurikulobentrikularretatik odola bentrikuluetara bultzatzen du.
  3. Bentrikuluen Sistolea: Bentrikuluak beteta daudenean, balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira, eta ondoren bentrikuluak uzkurtu. Aortako eta biriketako balbulak irekitzen dira eta odola aorta eta biriketako arterietara irteten da.
  4. Erlaxazio Bentrikularra: Bentrikuluetan dagoen presioa jaitsi egiten da, eta balbula sigmoideoak itxi egiten dira.

Patologiak

Bihotzaren eta Zirkulazioaren Gaixotasunak

Kardiopatiak

Bihotz eta zirkulazio aparatuko edozein gaixotasuni deritzo, baina zentzu espezifikoan bihotz-egituren gaixotasunei (arritmiak, balbulopatiak, etab.) deritze.

Bularreko Angina

Bihotz-muskuluaren zati batean ematen den iskemiak sortzen du. Sintomak: mina eta presio torazikoan, izerdia, zurbiltasuna. Faktore eragileak: estresa, ariketa fisiko gogorra, jatordu ugariak.

Miokardioko Infartua

Miokardioaren nekrosiak eragindako koadro klinikoa da. Art. koronarioren bat oztopatuta badago, odola ez da bihotzaren zati batera helduko. Sintomak: toraxeko min oso gogorra, arnasestua, izerdia...

Perikarditis

Bihotza estaltzen duten mintzen (perikardioaren) inflamazioa.

Bihotz Gutxiegitasuna

Bihotzaren funtzioaren asaldura. Bihotzak ezin du organismoaren organo eta ehun guztiek behar duten odola ponpatu. Likidoa ehunetara pasatzen da. Arrazoiak: miokardioaren ahulezia, hipertentsioa, balbulopatiak... Sintomak: disnea, ortopnea, nekea, edema eta oliguria.

Hipertentsio Arteriala

Presio arterialaren balio altuetan mantentzen den egoera. Asintomatikoa izan ohi da. Kasu gehienak idiopatikoak dira. Faktore intrinsikoak: sexua, arraza, adina, faktore genetikoak. Tratamendu onena prebentzioa da.

Iktusa (Apoplexia)

Odoljario edo tronbo baten eraginez, garunaren gune bat odolik gabe geratzea. Sintomak: buruko mina, paralisia, ikusmen arazoak, zorabioa... Ondorio oso larriak izan ditzake.

Arterioesklerosia

Arterien gogortzea. Elastikotasuna galtzen dute eta odolak ezin du ondo zirkulatu. Arterietan ateroma plakak sortzen dira eta arterien diametroa txikitzen da. Gaixotasun oso arrunta. Arrisku faktoreak: hiperkolesterolemia, hipertentsioa, tabakoa, sedentarismoa...

Hiperkolesterolemia

Odol kolesterol maila altua, zirkulazio arazoak sortzen dituena. Faktore eragileak: faktore genetikoak, dieta desegokia.

Aneurisma

Arteria baten horma ahultzen denean sortzen den globo itxurako zabalkuntza. Apurtzeko arrisku handia izaten du eta ondorio oso larriak. Kirurgia beharrezkoa izan daiteke.

Benen Tronbosia

Bena barruan tronbo bat dagoenean, zirkulazioa oztopatzen da. Sintomak: mina, gorritasuna, inflamazioa. Tronbo zati bat apurtu eta beste organo batzuetara joan daiteke.

Barizeak

Odol zirkulazioaren asaldurak eragindako benen dilatazioa. Odola bihotzera bueltatzeko zailtasunak sortzen ditu eta benetan geratzen da. Faktore eragileak: obesitatea, sedentarismoa, farmakoak. Sintomak: hanka astunak, nekea.

Anemia

Globulu gorri edo hemoglobinaren kantitate txikia. Sintomak: nekea, ahulezia, zurbiltasuna, disnea. Arrazoiak: odoljarioak, hemolisi, burdin (Fe) falta.

Leuzemia

Hezur-muinaren gaixotasun gaiztoen multzoa.

Descargar

PDF Word HTML