Giza Zentzumenak eta Nerbio-sistema: Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Ikusmenaren faseak

  1. Estimulua korneatik sartzen da eta begi-ninia zeharkatzen du. Irisak begi-ninia erregulatzen du.
  2. Kristalinoaren kurbadura aldatu egiten da, objektua fokatzeko.
  3. Irudiak erretinan proiektatzen dira.
  4. Erretinara iritsitako argi-estimuluek burmuineraino jarraitzen dute, ikusmen-nerbioaren bitartez.

Entzumenaren faseak

  1. Belarri-pabiloiak bibrazioa antzematen du, eta entzunbideak tinpanora helarazten du.
  2. Tinpano izeneko mintzak bibrazioa transmititzen du hezurtxo-kate batera (mailua, ingudea eta estriboa). Iristen zaionean, estriboak presioa egiten dio leiho obal deritzon beste mintz bati.
  3. Leiho obalaren bibrazioa koklea izeneko barrunbe kiribilduak barruan duen likidoan zabaltzen da, eta likidoak koklearen pareta estaltzen duten zelula batzuen zilioei transmititzen die. Bibratzen dutenean, zilioek entzumen-nerbioraino helarazten dute seinalea.

Orekaren faseak

Kanal erdizirkularrak

  1. Burua mugitzen dugunean, adibidez, endolinfa likidoa kanal erdizirkularretan barrena dabil.
  2. Kanal horietako zelula ziliodunek bibrazioa hautematen dute, eta entzumen-nerbiora helarazten dute.

Egitura otolitikoak

  1. Beste mugimendu batzuen kasuan, endolinfak lekuz aldarazten ditu otolitikoak.
  2. Otolitikoek zilioak ukitu eta makurrarazten dituzte, eta entzumen-nerbioak horren berri jasotzen du.

Usaimenaren faseak

  1. Zenbait substantziak partikulak askatzen dituzte airean. Arnasten dugunean, partikula horiek sudur-hobietan sartu eta usaimen-mukosako errezeptoreak ukitzen dituzte.
  2. Substantzia horiek errezeptoreak ukitzen dituztenean, nerbio-bulkada bat bideratzen da nerbio-zentroetaraino.

Nerbio-sistema: Neuronen faseak

  1. Nerbio-bulkadak sinapsiaurreko neurona zeharkatzen du, dendritetatik axoiaren muturreraino.
  2. Nerbio-bulkaden ondorioz, sinapsiarteko gunean neurotransmisore izeneko substantziak askatzen dira.
  3. Neurotransmisoreak, espazio hori zeharkatuta, sinapsiosteko neuronaren dendritei lotzen zaizkie; eta horrela, beste nerbio-bulkada bat eragiten dute bigarren neurona horretan.

Entradas relacionadas: