Giza Gorputzaren Sistemak: Arnas eta Iraizpen Aparatuak

Biología5,3 KB

Arnas Aparatua: Sudurretik Biriketara

Sudur-hobiek sudur-zuloetan dituzte kanporako irtenbideak, eta barrualdean faringeari lotzen zaizkio. Faringearen jarraipena kartilago batez osatua dagoen laringea da. Laringeak barruan ahots-kordak osatzen dituzten tolestura batzuk ditu, eta haien dardarak hotsak sortzen ditu. Ahotsaren organoa da. Laringearen ondoren trakea dator. Trakea biriketan barneratzen diren ezaugarri bereko bronkioak izeneko bi hoditan banatzen da. Trakeako eraztun kartilaginosoak osagabeak dira. Hobe da arnasa sudurretik hartzea, sudurreko iletxoek airea garbitu egiten baitute eta airea epelago hartzen baita odol-basoei esker.

Kaxa Torazikoaren Osaketa eta Kokapena

Kaxa torazikoa ondorengoek osatzen dute:

  • Saihetsezurrek alboetan.
  • Esternoi-hezurrak aurrealdean.
  • Bizkarrezurrak atzealdean.

Diafragma kaxa torazikoa oinarritik ixten duen muskulua da. Gainera, saihetsezurretan eta bizkarrezurrean txertatzen diren arnasketako muskuluak daude.

Arnasketaren Mekanika: Bolumen Aldaketak

Arnasa hartzean, kaxa torazikoaren bolumena handitu egiten da, eta airea botatzerakoan edo arnasa kanporatzerakoan, txikitu.

Gas Trukea Biriketan eta Zeluletan

Birika-arterietako odola birika-albeoloetara iristen da. Bertan oxigeno asko dagoenez, oxihemoglobina sortzen da eta CO2a askatzen da. Gero, odol hori berriro birika-benek bihotzera eramaten dute.

Zeluletan, CO2 ugariagoa da oxigenoa baino. Oxihemoglobinak oxigenoa utzi eta hemoglobina soila geratzen da. Odol-plasmak CO2a disolbatzen du.

Arnasketan Eragina duten Faktoreak

  • Tenperatura: Gorputzak 37 gradu inguruko tenperatura du. Egokiena sudurretik arnasa hartzea da, sudurreko odol-basoek airea berotzeko.
  • Presio atmosferikoa: Normala denean (0m-600m altueran) arnasketa egokia da. Goi-mendietan presio atmosferikoa baxua da eta gas-trukea zailagoa da. Horregatik, han bizi diren pertsonek globulu gorri gehiago dute odolean.
  • Oxigenoaren edukia: Airearen oxigeno-proportzioa %21 da. %10eko portzentajera iritsiko ez balitz, ezingo litzateke gas-trukea egin.
  • CO2aren edukia: Bere proportzioa %15 denean, airea kutsatua dago. %5a gaindituz gero, arnasketa ezinezkoa da.
  • Gas toxikoen edukia: Arruntena karbono monoxidoa (CO) da.

Gernu Aparatua: Giltzurrunak eta Gernu-bideak

Giltzurrunen Kokapena eta Funtzioa

Giltzurrunek eta gernu-bideek osatzen dute. Bi giltzurrun ditugu, barrunbe abdominalean kokatuta. Babarrun itxurako bi organo dira, diafragmaren azpian eta bizkarrezurraren bi aldetara kokatuta. Haien funtzioa odolaren arazketa da.

Giltzurrunaren Egitura

  • Zuntzezko kapsula: Giltzurruna inguratzen duen mintz bat da.
  • Kortexa: Bikor gorri ugari ditu.
  • Muina: Itxura marraduna du, bere ildoak piramideak osatuz taldeka biltzen direlako.
  • Giltzurrun-pelbisa: Barrunbe biltzaile bat da, inbutu formakoa.

Gernuaren Sorkuntza eta Giltzurrunen Funtzioa

Gernua etengabe sortzen da giltzurrunetan, odola hondakinez garbitu ahala. Ureterretik, biltegi moduan funtzionatzen duen maskurira igarotzen da. Pixagalea maskuriak gutxi gorabehera 250 ml gernu duenean sortzen da.

Giltzurrunen funtzioa odolaren arazketa da, organismoaren aktibitateak sortutako hondakinak ateratzen dituztelako. Bestetik, odolaren konposizioa konstante mantentzen laguntzen dute, plasman disolbatutako substantzia desberdinen eduki egokien gorabeherak berehala orekatzen dituztelako.

Gernuaren Anomaliak: Glukosa eta Albumina

Gernuan glukosa agertzea diabetesaren seinale da, odolean ohikoa baino handiagoa den glukosa-kontzentrazioa eragiten duen gaixotasuna alegia. Glukosa hau glomeruluetan iragazi eta Bowmanen kapsulara pasatzen da, baina birxurgapenaren unean, odolari iragazitakoa baino kantitate urriagoa itzultzen zaio, eta ondorioz, gainerakoa gernuan geratzen da. Diabetikoa ez den pertsona baten gernuan ez da substantzia hori aurkituko, honek glukosa guztia birxurgatzen baitu. Kasu horretan, giltzurrunek odoleko osagaien funtzio erregulatzailea betetzen dute.

Albuminuria, berriz, giltzurrunen funtzionamendu akastuna adierazi ohi du. Albumina ez baita Bowmanen kapsulara iragazten nefronara.

Giltzurrun Gaixotasunen Tratamenduak

Hemodialisia giltzurrun artifizial bati esker egiten da, odola arazteko makina bati esker, alegia. Arazketa-saioak odolaren jasanezineko toxikotasun-maila eragotziko duen maiztasunarekin egingo dira. Giltzurrun-transplantea konponbiderik egokiena da, eta beti ere bateragarria den giltzurrun bat lortuz gero egiten da.

Beste Iraizpen Organoak

  • Gernu-aparatua: Gernua sortzen du.
  • Arnas-aparatua: Hondakina den CO2a kanporatzen du.
  • Larruazala: Izerdi-guruinak daude; hauek gernuaren antzeko konposizioa dute, baina diluituagoa den izerdia kanporatzen dute.
  • Gibela: Gorputzarentzat toxikoa den amoniakoa urea bihurtzen du, eta azken hau gernuaren bidez kanporatzen da. Azido urikoa ere gibelean sortzen da eta gernuaren bidez kanporatzen da.

Descargar

PDF Word HTML