Giza Arnasketa eta Zirkulazioa: Funtzionamendua eta Osasuna
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,67 KB
Arnasketa
Gasak barneratzeari gas-trukea deritzo, O2 eta CO2 trukatzen direnean, gehienbat birikietan gertatzen dena. Zeluletara bidaltzean, arnasketa zelularra deritzo.
Mekanismo Fisikoa
Kanpo eta zelularen arteko gas-trukea difusioz egiten da. Kontzentrazioa erabili ordez, presioa erabiltzen da, gas bakoitzak bere presio partziala baitu.
Arnasketa energia lortzeko erabiltzen da, baina badaude arnasketarik behar ez dutenak (anaerobioak).
Arnasketa Aerobikoa
Prozesu kimikoa da zelulen barruan, mitokondrioetan gertatzen dena, karbohidratoak oxigenoarekin erreakzionatzen duenean. Karbohidratoak erretzean energia lortzen da.
Airean %21 O2 dago, eta uretan %0.5a. Landareek eta algek uretan fotosintesia egin behar dute.
Arnas Aparatua
- Landareak: O2 sortu dezakete; horretarako, argi-energia eta glukosa behar dituzte fotosintesia egiteko, kloroplastoetan gertatzen dena. Gauez O2 hartu eta CO2 botatzen dute, baina arnasketa beti egiten dute.
- Protozooak: Ez dute O2 askorik behar; difusio zuzena dute, zelula bakarrak direlako.
- Arrainak: Brankietatik arnasten dute: ura irentsi, O2 hartu eta brankietatik botatzen dute.
- Armiarmak: Arnas aparatu trakeala dute, zulo txikietatik O2 eta CO2 hartu eta botatzeko.
- Animaliak (ugaztunak, hegaztiak, narrastiak...): Birikiak erabiltzen dituzte. Bena eta arterietatik garraiatuz, kapilaren bitartez, O2 albeoloetan sartzen da.
Giza Arnasketa
Airea sudurretik sartzen da, sudur-hobietara eta hortik faringera doa, eta hortik trakea eta bronkioak deituriko bi tutu nagusietatik birikietara pasatzen da. Biriken barruan, bronkioloak adar ugarietan sakabanatzen dira. Birika bakoitzean 2 litro aire sartzen dira, eta barruan 3 litro badaude, guztira 5 litroko edukiera dute.
Arnasketa Prozesua
Airea gorputz barnera sartu eta zeluletaraino ailegatzeko prozesu hauek ditu:
- Airea barneratzea (Inspirazioa)
- Gas-trukea egitea (Espirazioa)
Airea Barneratzea (Inspirazioa)
Birikiek kanpo-ingurumenarekiko duten komunikazio bakarra arnasbidea da, eta aire hori birikietan sartu edota bertatik aterako da presioaren arabera. Presio-aldaketak inspirazio eta espirazio bitartez gertatzen dira.
Inspiratzean, kutxa torazikoa mugitzen duten muskuluen eta diafragmaren uzkurduraren eraginez, toraxaren bolumena handitzen da, eta ondorioz, birikietako presioa murriztu egiten da, airea birikietara sartuz. Toraxaren muskulatura eta diafragma erlaxatzen direnean, aldiz, espirazio prozesua gertatzen da, aurrekoaren kontrakoa.
Zirkulazioa: Bihotza
Substantziak odolean garraiatzen dira, eta horretarako motor bat behar da. Bihotzeko zirkulazioan, bat biriken eta bihotzaren artean dago (zirkulazio txikia), eta beste bat bihotzetik zeluletara eta zeluletatik bihotzera (zirkulazio handia).
Bihotza 2 zatitan banatuta dago: aurikulak (goiko zatia, ezkerrekoa eta eskuinekoa) eta bentrikuluak (beheko zatia, ezkerrekoa eta eskuinekoa). Aurikuletatik sartzen da bihotzera, eta ponpatuz bentrikuluetara doa; hemendik atera eta zeluletara doa.
Odola arterietatik barrena doa bihotzaren abiaduran. Pertsona batek 60tik 80 pultsasio izaten ditu minutuko normalean. Sentsazioak hormona batek hartzen ditu, eta bihotz-taupadak bizkortzen dira, nerbio-sistema autonomoaren bidez.
Odolaren Ibilbidea
Gorputz osora bidaltzen den odol-zirkuitua itxia da. Bi ibilbide daude: arteriek odol oxigenatua daramate, eta benek odol desoxigenatua (zikina) eramaten dute. Benek azalean odol-hodien %65a betetzen dute, eta hauen paretak arterienak baino finagoak dira. Hauen luzera munduari 2 buelta ematearen berdina da, 96.000 km.
Osasuna
Bihotzeko gaixotasunak askotan gertatzen dira. Arteriosklerosia bat da, eta arterien hormak gogortu egiten direnean gertatzen da.
Odola
Hiru motatako zelulak daude:
- Hematieak (globulu gorriak): Hemoglobina dute eta O2 garraiatzen dute.
- Plaketak (tronbozitoak): Zitoplasmatik eratorriak dira eta koagulazioan parte hartzen dute.
- Leukoziotoak (globulu zuriak): Defentsan eragiten dute. Hauek, era berean, hainbat motatan sailkatzen dira:
- Infekzio-gaixotasunak: Linfozitoak, Monozitoak.
- Alergia-gaixotasunak: Basofiloak, Eozinofiloak, Neutrofiloak.
Hiru zelula mota hauek hezur-muinean eratzen dira.