Gerra Hotza, Deskolonizazioa eta Blokeen Egitura

Historia4,76 KB

Gerra Hotza: Bi Blokeen Antagonismoa

Gerra Hotza: II. Mundu Gerraren ondoren garatu zen nazioarteko harreman eredu bat, bi bloken arteko antagonismo iraunkorrean oinarritzen zena. Zuzeneko inolako gerrarik ez zen izan.

Blokeen Egitura

Bi bloke nagusiak hauek izan ziren:

  • A.E.B. (Kapitalista): Marshall plana aukeratu ondoren, NATO sortu zuen aliantza militar gisa. Mendebaldeko herrialdeak hartzen zituen barne.
  • Sobietar Batasuna (Komunista): Kominform aukeratu ondoren, Varsoviako Ituna aliantza militarrera batu zen. Ekialdeko herrialdeak hartzen zituen barne.

Gerra Hotzeko Gatazkak

Gerra Hotzaren garaian hainbat gatazka izan ziren, adibidez, Hego Korearen eta Ipar Korearen arteko banaketa (Errusiaren eraginez).

Deskolonizazioa eta Hirugarren Munduaren Sorrera

Deskolonizazioaren Arrazoiak

Deskolonizazio prozesua bultzatu zuten faktoreak:

  1. Biztanleek independentzia nahi izatea eta mugimendu nazionalistak indartzea.
  2. Potentzia kolonialek izen ona galtzea.
  3. Kolonizazioaren aurkako iritzia nazioartean hedatzea.
  4. Bi potentzia nagusiek (AEB eta Sobietar Batasuna) deskolonizazioa babestea.

Hirugarren Munduaren Sorrera

Deskolonizazioaren ondorioz Hirugarren Mundua sortu zen, neokolonialismoaren menpe geratu zena, metropoli izandakoen mende ekonomikoki eta kulturalki.

Blokeen Barneko Ezaugarriak

A.E.B.: Mundu Kapitalistaren Buru

Mundu mailako herrialde garrantzitsuena zen ekonomikoki, teknologikoki eta militarki. Helburua: kapitalismoa finkatzea eta komunismoa kentzea.

  • 50 estatuetan banatuta, presidentea 4 urtez aukeratzen zen.
  • Errepublikanoak: Zerga txikiagoak eta zerbitzu publikoak ordaindu behar zituzten.
  • Demokratak: Zerga gehiago, baina zerbitzu publikoak doan jasotzeko eskubidea.

Europa (Mendebaldea)

Hasieran, muga zergak, pertsonen zirkulazio mugatua eta lege/txanpon desberdinak zeuden. Aurrerapenak:

  • 1957: Muga zergak ezabatu ziren.
  • 1993: Pertsonen zirkulazio askea lortu zen.

Sobietar Batasuna: Ekonomia eta Gizartea

  • Ekonomia: Industria astun asko baina industria arin gutxi, beraz, elikagai eskasia eta herritarren beharrak ez asetzeak sortu ziren.
  • Gizartea: Ideal sozialista: pertsona guztiak berdinak izatea.

Sobietar Batasuneko Politika

Alderdi Komunistaren burua Lenin izan zen (gero hil egin zen). Stalin hautatu zen (Trotksi hil zutelako) eta politika autoritarioa gauzatu zuen. Ondoren, Khrushchev etorri zen (barkamena eskatu eta A.E.Brekin bizikidetza hobetu zuen). Geroago, Brezhnev-ek A.E.Brekin harremanak okertu zituen.

Komunistak ziren herrialdeak:

  • Alemania Errepublika Demokratikoa, Txekoslovakia, Hungaria, Rumania, Bulgaria, Albania eta Polonia.

Txinako Iraultza

XX. mende hasieratik 1949ra erregimen feudala izan zuen. Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zen, eta Mao buru izendatu zuten.

Herri Komunen Antolaketa

Herri komunak antolatu ziren. Gobernuak erabakitzen zuen komuna bakoitzean zenbat pertsona bizi, zenbat produzitu eta zer zerbitzu eskaini behar ziren.

Blokeen Arteko Tentsioa eta Krisia

Tentsioaren Arrazoiak

Munduko hainbat herrialdetan sistema komunista aukeratu zenean (Amerikan, Asian, Afrikan), A.E.Bk gerrilak finantzatzen zituen estatu horiek kentzeko.

1973an OPEP elkartea sortu zen eta petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen.

Harreman Eragile Berriak

Blokez gain, XX. mendeko harreman eragile berriak agertu ziren: Txina, mundu islamikoa eta gosea pairatzen zuten herrialdeak.

Komunismoaren Krisia eta Hondoratzea

Eredu Sobietarraren Arazoak (80. hamarkada)

  • Hazkunde ekonomiko txikia.
  • Kontsumo ondasunik eza eta teknologia atzeratua.
  • Gizarte mailakatzea, herritarrek aldaketak eskatzera bultzatu zituena.

Gorbatxoven Erreformak

Herritarren nahiak ikusirik, Gorbatxovek bi erreforma nagusi egin zituen:

  • Ekonomia (Perestroika): Jabetza pribatua eta enpresa pribatua ahalbidetu ziren.
  • Politika (Glasnost): Erreforma politikoa, alderdi politiko ezberdinei ateak irekiz.

Sistema Komunistaren Desagerpena

1990ean Europako hauteskundeetan kapitalismoaren aldeko alderdi politikoak garaile atera ziren, sistema komunistaren amaiera ekarriz.

Descargar

PDF Word HTML