Gerra Hotza: definizioak, etapak eta gertaera nagusiak
Resumen
Dokumentu honek Gerra Hotza (1947-1991) aztertzen du: kontzeptu nagusiak, gerraren etapak eta gertaera garrantzitsuenak. Alderdi militarrak, espiotza-erakundeak, plan ekonomikoak eta aliantza politikoak azaltzen dira. Azkenik, Gerra Hotzaren amaiera eta Kubako misilen krisia laburbiltzen dira.
Puntos clave
- Gerra Hotza 1947 eta 1991 artean izan zen, Mendebaldeko eta Ekialdeko blokeen arteko tentsio handiko garaia.
- NATO Washingtonen sinatutako defentsarako aliantza militarra izan zen; Varsoviako Ituna, berriz, ekialdeko blokearen aliantza.
- Truman doktrinak eta Marshall planak komunismoa geldiarazi nahi zuten, Europa berreraikiz.
- Gerra Hotzaren etapa nagusiak hauek izan ziren: lehen bizikidetza baketsua, Kubako krisia, tentsio gorena eta berpiztea, eta amaiera (1973-1991).
- 1962an Kubako misilen krisia Gerra Hotzaren gertaerarik larrienetarikoa izan zen.
- Mikhail Gorbatxov-ek 1985ean perestroika eta glasnost erreformak ezarri zituen SESBn, elkarrizketa politikorako.
- Berlingo harresia 1989ko urrian bota zen.
DEFINIZIOAK
VARSOVIAKO ITUNA: NATOri aurre egiteko eta ekialdeko blokearen ordena mantentzeko asmoz sinatu zen aliantza militarra.
GERRA HOTZA: 1947 eta 1991 bitartean munduan egondako tentsio handiko garaia izan zen.
CIA-KGB: Gerra Hotzean garatutako espiotza eta zerbitzu sekretuak. CIA Estatu Batuetan eta KGB SESBn.
CIA: Mehatxu izan daitezkeen gobernu, korporazio edo gizabanakoen informazioa biltzeko eta aztertzeko.
KGB: Iritzi publikoa, barne disidenteak edo erregimen sobietarraren aurkako konplotak kontrolatzeko.
TRUMAN DOKTRINA: Kanpo politika eredua gerrak Mendebaldeko Europan sortutako suntsipenak konpontzeko eta komunismoa herrialde horietara ez sartzeko.
MARSHALL PLANA: Europa berreraikitzeko 13 milioi dolarreko dirulaguntza, komunismoa geldiaraztea ere helburu zuena.
NATO: Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea. Washingtonen sinatutako defentsarako aliantza militarra Mendebaldeko munduaren aurkako erasoetatik babesteko.
COMECON: Diru laguntza planak elkarlaguntza eskaintzeko (bloke komunistan).
HUNGARIAKO MATXINADA: Komunismoaren aurkako mugimendua izan zen. Manifestazioak egin ziren askatasunak aldarrikatzeko, baina sobietarren tankeak Budapesten sartu ziren eta matxinada bertan behera geratu zen.
PANMUNJOMEKO ARMISTIZIOA: Koreako Gerran sinatutako armistizioa su-etena lortzeko.
BERLINGO HARRESIA: Komunistek eraikitako harresia jendea Berlingo ekialdetik Berlingo mendebaldera askatasuna bilatzeko ihes egitea galarazteko. Berlin bi sektoretan banatu eta gero gertatu zen.
ETAPAK
1. ETAPA: Hastapenetatik bizikidetza baketsura
1.1 Greziako Gerra Zibila (1946-1949)
2.1 Berlingo Blokeoa (1948-1949)
3.1 Txinako Gerra Zibilaren Amaiera 1950
4.1 Koreako Gerra 1950-1953
2. ETAPA: Bizikidetza baketsutik Kubako krisialdira 1953-1962
1.2 Hungariako matxinada 1956 urria
2.2 Suezko kanalaren krisia
3.2 Berlingo harresiaren eraikuntza 1961
4.2 Kubako misilen krisia 1962
3. ETAPA: Tentsio une gorenetik krisialdira 1963-1973
1.3 Pragako Udaberria
2.3 Yom Kippur gerra
3.3 Latinoamerikako diktadurak 60/70 hamarkadak
3.4 Vietnamgo gerra 1955-1975
4. ETAPA: Gerra Hotzaren berpiztea eta amaiera 1973-1991
4.1 Afganistango inbasioa 1979 martxoa
4.2 Nikaraguako iraultza sandinista 1978-1979
4.3 Irango iraultza islamiarra
4.4 Berlingo harresia bota 1989
PRAGAKO UDABERRIA: Gatazka bat izan zen, gatazka horretan Varsoviako Ituna sinatutako indarrek Txekoslovakia inbaditu zuten hango Alderdi Komunista Txekoslovakiaren erregimena irekitzean. VIETCONG: Hego Vietnamen egondako gerrilla komunista izan zen. Estatu Batuek komunismoa Hego Vietnametik zabaltzeari beldur zioten eta gerra luze bat hasi zuten komunismoarekin bukatzeko.
Gerraren ezaugarriak
· Bi potentzien indarrak antzekoak ziren, horregatik ez zen gatazka orokorrik sortu baina gatazka ugari gauzatu ziren potentzia handietatik hurruneko lekuetan: Grezia, Txina, Korea, Vietnam, etab.
· Armamentu konbentzionala eta nuklearra etengabe hobetu eta berritu zen eta hori tresnatzat erabili zuten batak besteari gerrarako asmoak kentzeko.
· Bi potentzien arteko norgehiagokak karrera espaziala sustatu zuen.
· Propagandak berebiziko garrantzia izan zuen.
· Espiotza eta zerbitzu sekretuak garatu ziren.
GERRA HOTZAREN AMAIERA
Sobietar Batasuneko buruzagi berria, Mikhail Gorbatxov, boterera iristean 1985ean hainbat erreforma ezarri zituen SESBn, perestroika eta glasnost izenez ezagunak, hurbiltze eta elkarrizketa politikorako.
- Gorbatxoven eta Reaganen arteko bilera batzuk porrot egin zuten baina Washingtongo itunarekin armagabetzea adostu zuten, baita START I Itunarekin George Bush AEBtako beste presidentearekin.
· Garrantzi handiko beste gertakari batzuek ere lagundu zuten Gerra Hotza amaitzen:
- Sobietarrak Afganistandik atera ziren.
- Berlingo harresia bota zuten 1989ko urrian.
- Erregimen komunistak desagertu ziren Ekialdeko Europan.
KUBAKO MISILEN KRISIA
1962an Kubako misilen krisia Gerra Hotzaren gertaerarik larrienetariko bat izan zen.
1959an Fidel Castrok, Batistaren diktadurarekin amaitu zuen eta Estatu Batuei mehatxu bat iruditu zitzaien gobernu berria, horregatik Cochinos badia inbaditu zuten erregimen castrista boteretik kentzeko, baina porrot egitean Castro SESBera hurbildu zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz hasi eta amaitu zen Gerra Hotza?
Gerra Hotza 1947an hasi zen eta 1991n amaitu zen. Testuak tarte horretako tentsio handiko garaia deskribatzen du.
Zein izan zen Marshall planaren helburua?
Europa berreraikitzeko 13 milioi dolarreko dirulaguntza izan zen, eta komunismoa geldiaraztea ere bazen helburua.
Zer izan zen Kubako misilen krisia?
1962an gertatutako gertaera larria izan zen, Gerra Hotzaren gertaerarik larrienetarikoa. Fidel Castrok Batistaren diktadura amaitu ostean, Estatu Batuek gobernu berriari mehatxu egin zioten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.