Foruen aurkako erasoak eta Gerra Karlistak Euskal Herrian
Resumen
Testuak XVIII. mendetik 1876ra bitarteko Euskal Herriko foru-sistemaren galera aztertzen du: Bourbonen zentralismoa, Independentzia Gerra, Fernando VII.aren absolutismoa eta Gerra Karlistak. Ikasleak Bergarako Besarkada, Nafarroaren Lege Hitzartua eta Kontzertu Ekonomikoen sorrera ulertuko ditu.
Puntos clave
- XVIII. mendean Oin Berriko Dekretuek foruak ezabatu zituzten eta sistema zentralista ezarri zen.
- 1820ko Hirurteko Liberalean foruak abolitu ziren, eta 1823an Fernando VII. absolutismora itzuli zen.
- Lehen Karlistaldia (1833-1839) Maria Kristinaren eta Karlosen arteko arazo dinastikoaren ondorioz sortu zen.
- Bergarako Besarkadak (1839) gerra amaitu zuen; foruak Espainiako batasunaren barruan mantentzea hitzartu zen.
- Nafarroak 1841ean Lege Hitzartua negoziatu zuen, eta erresuma izatetik probintzia izatera igaro zen.
- 1876an Espainiako Gorteek foruak behin betiko ezabatu zituzten, eta Kontzertu Ekonomikoak sortu ziren.
- Francok 1937an Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertuak kendu zituen; 1980an berriro ezarri ziren.
Foruen Aurkako Erasoak
XVIII. mendean Espainiako Koroak sistema zentralista inposatu zuen, Oin Berriko Dekretuekin Aragoiko Koroako foruak ezabatuz.
Euskal Herrian ere aduanak kostaldera lekualdatzeko saiakera izan zen, baina herritarrek matxinadaren bidez aduanak betiko lekura itzultzea erabaki zen.
Aldi berean, foruen aurkako eraso ideologikoa areagotu egin zen. Madrilgo Gorteek Foruak erregearen kontzesioak zirela zabaldu zuten, eta ez eskubide propioak.
Godoyk nahitaezko zerbitzu militarra ezarri nahi izan zuen Bizkaian, baina herritarren erresistentzia dela eta, Zamakolada matxinadaren ondorioz, ekimena bertan behera geratu zen.
Konbentzio eta Independentzia Gerrak
- Napoleonen armadak (Frantsesek) Euskal Herria okupatu eta bi administrazio sortu zituzten, Foruak kontuan hartu gabe. Bizkaiako eta nafarroako gobernua.
Fernando VII.aren erregealdiaren hasieran Foruak errespetatu zituzten, baina 1820an, Hirurteko Liberalean, foruak abolituak izan ziren; eta horren ondorioz, “Boluntario errealistak” taldea sortu zen Euskal Herrian defendatzeko.
1823an, San Luisen Ehun Mila Semeen esku-hartzearekin, Fernando VII. absolutismora itzuli zen, eta nahiz eta errespetatuak izan, sisteman aldaketak sartu ziren, besteak beste:
- Bizkaiko burdina errege-jabetzatzat jo zuten.
- Nafarroan foru-baimena kendu zuten. Batzorde bat antolatu zuten egoera berrira egokitzeko eta baita foruen aurkako liburuak eta txostenak ugaritu ziren.
Fernando VII.a hil ondoren, “Foruen arazoa” Gorteko eztabaida dinastikoan nahastu zen:
- Absolutistek Karlos babesten zuten, Foruak gordetzea agindu zuelako.
- Liberalek Isabel babesten zuten, eta Foruak ez zituztela errespetatuko argi utzi zuten.
Euskal gehienek Karlosen alde egin zuten, Foruak babestuko zituela esan zuelako.
Gerra Karlistak
Lehenengo Karlistaldia (1833-1839)
Altxamendua: Fernando VII. hil ondoren, Maria Kristina erreginordea izendatu zuten, eta liberal moderatuek boterea bereganatu zuten. Absolutistak Karlosen alde altxatu ziren, eta Euskal Herrian arazo dinastikoa gertutik bizi izan zen, Foruen iraupena arriskuan zegoelako.
Euskal Herriko Dibisioak: Herri txikietako nekazariak eta sektore herritarrak karlisten alde jarri ziren; merkatariek eta klase altuek, berriz, alde liberala aukeratu zuten.
Armaden Antolaketa: Karlisten armada euskaldunek osatzen zuten, eta probintziaka antolatuta zegoen. Liberalek, berriz, soldatapeko soldaduak zituzten, gehienak Espainiatik etorriak.
Zumalakarregiren rola: Tomas Zumalakarregi karlisten armadaren buruzagi izendatu zuten eta hainbat garaipen lortu zituen, Euskal Herriko ia lurralde osoa kontrolpean izatea lortuz. Bilbo setiatzen ari zela hil zen, eta karlisten indarra ahuldu egin zen.
Bergarako Besarkada (1839): Gerra Euskal Herrian amaitu zen Espartero liberalak eta Maroto karlistak Bergaran hitzarmen bat sinatu ondoren; konpromisoak:
Foruak mantentzea Espainiako batasunaren barruan.
- Armadako kargu karlistak armada liberalean integratzea.
- Karlistek Isabel II.a erregina eta 1837ko konstituzioa onartuko zuten.
Batiloi karlista guztiek ez zuten hitzarmena onartu.
Karlistaldiaren Eraginak eta 1839ko Legea: Hitzarmenaren ondoren, Foruetan aldaketak izan ziren:
- Foru-baimena deuseztatu eta Espainiako legedia ezarri zen.
- Aduanak kostaldera eraman zituzten.
- Alkateen hautaketa konstituzioaren arabera egin behar zen, eta Espainiako sistema judiziala ezarri zen.
- Guardia zibila sartu zen.
- Batzar nagusiak deuseztatu.
- Zerbitzu militarraren eta zergen salbuespenak mantendu.
Nafarroaren Foru Aldaketak (1841): Nafarroako diputazio liberalak Madrilekin "Lege Hitzartua" negoziatu zuen:
- Erresuma izatetik probintzia izatera igaro zen.
- Soldadutzarako zozketak onartu ziren.
- Desamortizazioa eta Konbenio Ekonomikoa adostu ziren.
- Aduanak pirineoetara eraman.
Gerrak beste eskualde batzuetan ere: Gerra Euskal Herritik kanpo ere gertatu zen, Katalunian eta Maestrazgoan (Teruel eta Castellon artean).
Bigarren Karlistaldia (1846-49)
Euskal Herrian parte-hartze txikia izan zuen.
Katalunian, berriz, arrakasta handiagoa lortu zuen; bertan “Guerra dels matiners” izenaz ezagutzen da, eta nekazariek zentralismoaren eta nahitaezko zerbitzu militarraren aurka altxatu ziren.
Euskal Herrian altxamendu isolatu batzuk gertatu ziren Osintxun, Goierrin, Lizarran eta Baztanen, baina arrakastarik gabe.
Ondorengo urteetan bake giroa nagusitu zen: egoera ekonomikoa hobetu zen eta Foruak neurri batean errespetatuak izan ziren.
Euskal instituzioak liberal moderatuek kontrolatzen zituzten, eta Isabel II.arekin harreman ona zuten.
Hirugarren Karlistaldia (II. Gerra Karlista 1872-76)
Katalunian eta Maestrazgon ere borrokak oso gogorrak izan ziren, eta liberalek azkenean Bilboko setioa altxatu zuten.
1876an, Don Karlosen porrotarekin gerra bukatu zen, eta Espainiako Gorteek Euskal Foruak behin betiko ezabatu zituzten, zerga eta soldadutza betebeharrak ezarriz Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.
Kontzertu Ekonomikoak
1876ko legeak: Euskal Herrian soldadutza eta zerga ordaintzea derrigorrezko egin zen.
Diputazioen protesta: Diputazioek ez zuten zergak bildu nahi, eta altxamenduen beldurrez, Madrilek ez zuen erantzun zuzenik.
Akordioa: Cánovas eta diputazioek Kontzertu Ekonomikoa sortu zuten: diputazioek zergak bilduko zituzten eta kupo bat Madrili emango zioten.
Euskal ekonomiaren garapena: Lehen kontzertua 1878an ezarri zen, burgesia liberalak industriari etekin handiak atera zizkion eta enpresa asko Euskal Herrira etorri ziren.
Francoren eragina: 1937an, Francok Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertuak kendu zituen; 1980an berriro ezarri ziren.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen Bergarako Besarkada?
1839an Espartero liberalak eta Maroto karlistak Bergaran sinatutako hitzarmena izan zen, Lehen Karlistaldia amaitu zuena. Foruak Espainiako batasunaren barruan mantentzea adostu zen, eta karlisten kargu batzuk armada liberalean sartu ziren.
Zergatik izan ziren Karlistak Karlosen alde?
Absolutistek Karlos babesten zuten, Foruak gordetzeko agindu zuelako. Euskal gehienek ere Karlosen alde egin zuten, foruak babestuko zituela esan zuelako.
Zer ondorio izan zituen 1876ko legeak Euskal Herrian?
Foruak behin betiko ezabatu ziren eta soldadutza eta zerga ordaintzea derrigorrezko egin zen Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Ondoren Kontzertu Ekonomikoak sortu ziren, diputazioek zergak bildu eta kupo bat Madrili ordaintzeko.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.