Geologia: Datazio Absolutua, Erlatiboa eta Eon Geologikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,18 KB
Datazio Metodoak Geologian
Datazio Absolutua: Material baten adina zehatza edo gertaera geologiko jakin batzuk noiz gertatu ziren zehazteko erabilitako metodoak dira. Adibidez: Dendrokronologia.
Datazio Erlatiboa: Lurrean izandako gertaera geologikoak antzinakoenetik berrienera sekuentzia batean ordenatzeko erabilitako metodoak dira.
Datazio Erradiometrikoaren Metodoak
Datazio absolutuko metodoak dira. Arroka-lagin baten elementu erradioaktibo ezegonkorraren isotopoaren desintegrazio-denbora hartzen dute kontuan.
Isotopo ezegonkorrak desintegratu egiten dira, erradiazioa igorri eta isotopo egonkor bihurtzen dira. Lagin bateko atomo erradiaktiboen erdiak desintegratzeko behar den denborari elementuaren erdi-bizitza edo semidesintegrazio periodoa esaten zaio.
C-14 atomoak ezegonkorrak dira: nukleoko neutroietako bat elektroi bat igortzen du eta protoi bihurtzen da. Prozesu horri desintegrazio beta esaten zaio.
Eon Geologikoak eta Aldaketak
Hadikoa: Lurraren eraketa. Ilargiaren eraketa. Meteoritoen eraso bizia.
Arkeozoikoa: Bizitza agertu zen.
Proterozoikoa: Animalia zelulaniztunak agertu ziren. Oxigenoa aske atmosferan. Jarduera biologikoek aldaketa nabarmenak sortu zituzten planetan. Kareharrien eraketa (estromatolitoak).
Fanerozoikoa: Animalien eta landareen garapen handia. Bioaniztasunaren bat-bateko hazkundea.
Aldaketak Eon Arkeozoikoan
Atmosferaren konposizioa aldatu egin zen, oxigenoz aberastu zen lehen bakterio fotosintetikoei esker:
- Ingurune oxidatzaile bat sortzea.
- Klima aldaketa (hoztu).
- Ozono geruza sortu.
- Atmosferako karbono dioxidoaren kontzentrazioa murriztu zen, berotegi efektua txikitu.
- Atmosferako nitrogeno gehiena sortu zen bakterio deskonposatzaileen eraginez.
Mesozoikoa: Gertaera Geologikoak
Mesozoikoa duela 245 milioi urte hasi zen. Klima beroa eta hezea zen, eta horren ondorioz espezieen dibertsifikazio handia egon zen. Gertaera geologikoak:
- Bolkanismo handia egon zen.
- Klima beroa eta hezea ezarri zen.
- Transgresioak eta ondoren erregresioak gertatu ziren (itsasoak kontinenteak jaten zituela batzuetan eta alderantziz urak atzera eta irlak sortu).
- Pangea bi bloketan banatu zen: Laurasia eta Gondwana.
- Erupzio handiak.
- Ozeano Atlantikoa irekitzen hasi zen.
- Asteroideen talka erraldoia.
Paleozoikoaren eta Mesozoikoaren Basoak
Zer alde dago Paleozoikoaren eta Mesozoikoaren arteko basoen artean?
Paleozoikoan, Karboniferoan zehar, klima tropikaldun eremuetan batik bat, iratzezko baso zabalak garatu ziren. Mesozoikoan, berriz, Kretazikoan zehar, lehorreko ekosistemetako gimnospermoen basoek (konifero eta zika) Paleozoikoko iratze basoak ordezkatu zituzten.
Lehorraren Kolonizazioa
Lehorraren kolonizazioa Siluriarrean lehenbizi landareek egin zuten eta gero ornogabeek. Ba al zegoen alderantziz izateko aukerarik?
Ez, izan ere, landareak dira ornogabeen elikagaiak eta lurra garatzeaz arduratzen diren izaki bizidunak.
Kretazikoko Berotze Orokorra
Kretazikoan, bizitzarako baldintzak oso aldekoak ziruditen arren, ingurumena pixkanaka urratzen hasi zen; izan ere, berotze orokorraren eraginez basamortutzea hasi zen. Zerk eragin zuen berotze orokor hori?
Jurasikoan zehar, tektonika distentziboak eta bolkanismoak jarraitu zutelako. Bolkanismoaren ondorioz, CO2 kantitate handiak askatu ziren, berotegi efektua eraginez. Horrez gain, Triasikoan Pangea txikitzean, korronte ozeanikoen sistema sortu zen eta horrek beroa planeta osoan zehar modu eraginkorrean zabaldu zuen, klima bero eta hezea ezarriz Kretaziko osoan zehar.
Glaziazioak
Ba al gaude gaur egun glaziazio batean?
Ez, gaur egun glaziazio arteko aldi batean gaude, duela 14.000 urte ingurutik.
Paleozoikoaren Fauna
Erantzun Paleozoikoaren faunari buruzko galdera hauei:
Ornogabeen Talde Nagusiak
• Aipatu zein diren era horretako animalia ornogabeen talde nagusiak:
Belakiak (medusen eta koralen antzeko knidarioen antzekoak), platihelminteak, anelidoak, ekinodermoak; trilobiteen eta krustazeoen antzeko artropodoak; gaur egungo barraskiloen antzeko moluskuak, eta graptolitoak.
Trilobiteak
• Zer dira trilobiteak? Adierazi zein diren beren ezaugarriak:
Trilobiteak, Paleozoikoan bizi izan ziren itsas-artropodo fosil talde bat da. Duela 542 milioi urte agertu ziren Kanbriarrean, eta Permiarreko berotegi efektuaren ondorioz iraungi ziren, guztira 300 milioi urtez existitu zirelarik. Gaur egun ezagutzen den fosil famatuenetako bat da.
EZAUGARRIAK:
- Lauak eta lautuak ziren. Gainera, artropodo guztiek bezala, gorputza hiru zati edo tagmatan zatituta zuten: zefalona edo zefaloia, toraxa eta pigidioa.
- Gorputza estutzen duten bi ildoren bidez banatutako hiru lobulu dauzkate. Ezaugarri honek ematen dio izena animaliari. Lobulu ezberdinak honako hauek dira: glabela, raquis eta plerua eta genak edo masailak.
- Trilobiteak begiak garatu zituzten lehen animaliak izan ziren. Gainera, animalia honetako espezie batzuen tamaina txikitan (50 zentimetroko izatetik) zenbait metrotakoa izatera pasa daiteke.
- Itsas ondo gainean bizi ziren, eta lohia janez ateratzen zuten materia organikoa.
- Trilobiteen jardueren arrastoei krusiana deritze.
Kanbriarraurreko Esaldi Egokiak
Hona hemen Kanbriarraurreko egoerari buruzko esaldi egokiak:
- Lehen azal kontinentala sortu zen goi-mantutik.
- Atmosfera erreduktorea zen (oxigenorik gabe).
- Ozono-geruza bat sortu zen.
- Fosil zaharrenak bakterioen arrastoez osatuta daude.
- Lehen zelula eukariotoak sortu ziren.
Oharra: Kanbriarraurrean atmosfera ez zen oxidatzailea, baizik eta erreduktorea, oxigenoa geroago agertu zen.