Lurraren Jatorria, Egitura eta Plaken Tektonika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en con un tamaño de 8,82 KB

Eguzkiaren eta Lurraren Jatorria

Lurraren eta Eguzki-sistemaren jatorria azaltzeko hainbat hipotesi erabili dira:

  • Hipotesi katastrofikoak: Zaharrenak dira. Eratutako Eguzki bati eragin zioten ustekabeko gertaera bortitzen ondorioz sortu zirela defendatzen dute.
  • Hipotesi nebularrak: Eguzkia eta horren planeta-sistema bere buruaren inguruan biraka hasi eta erdian materia metatzen hasi zen nebulosa batetik eratu zirela defendatzen dute.
  • Planetesimalen hipotesia:
    • Irabiatze nebularra: Nebulosa bateko gas eta hauts kosmikoa bere buruaren inguruan bira egiten hasi zen.
    • Protoeguzki baten eraketa: Grabitazio-erakarpenaren eraginez, nebulosa horretako materia erdian metatzen hasi zen. Grabitate-indarra gero eta handiagoa egin zen. Materia kondentsatzean, nukleo handi bat sortu zen: Protoeguzkia.
    • Eguzkiaren eraketa: Barneko tenperatura eta presioa etengabe handitu ziren. Erreakzio termonuklearrak hasi eta argia eta beroa kanporatu ziren; Eguzkia jaio zen. Abiadura handitu eta disko protoplanetarioa eratu zen.
    • Planetesimalen eraketa: Denboraren poderioz, disko protoplanetarioan materia-multzoak sortu ziren Eguzkitik hainbat distantziara, eta planetesimalak eratu ziren.
    • Planeten eraketa: Planetesimalek elkarren artean talka egiten zuten eta gorputz handiagoak eratu ziren. Denborarekin, orbita bakoitzean planeta bat sortu zen.
  • Lurraren eraketa: Planetesimalen kondentsazioa eta urtzea, dentsitateen araberako banaketa, eta ondorengo hozte eta eboluzioa.

Lurra Aztertzeko Metodoak

Zuzeneko Metodoak

Geosferaren eremu irisgarrietan edo eremu horietako harrien laginetan aplikatzen diren behaketak eta probak dira:

  • Azaleko harrien metodoa: Deformazioak, metamorfismoak eta modelatzeak ondoriozta daitezke. Barnealdeko eremu sakonetako harriak azalean ikus daitezke sumendien bitartez.
  • Sakoneko harrien azterketa: 13 km-ko sakonerarainoko zuzeneko datuak lor daitezke, harrien laginak hartzeko edo eremu sakon horietako tenperatura neurtzeko.
  • Laginen azterketa laborategian: Mikroskopio petrografikoekin harrien konposizioa eta eratze-prozesuari buruzko informazioa lor daiteke.

Zeharkako Metodoak

Eskura ez dauden geosferako eremuei buruzko datuak lortzeko teknika burutsuak dira:

  • Metodo grabimetrikoak: Neurtutako balioak teorikoetatik desberdinak direnean, anomalia grabimetrikoak deitzen zaie.
  • Metodo magnetikoa: Lurraren eremu magnetikoa sortzeko, geosferaren barruan dinamika zehatz bat egon behar dela aztertzen du.
  • Metodo elektrikoa: Harrien eroankortasun elektrikoa eta propietate elektrikoak neurtzen ditu.
  • Metodo geotermikoa: Lurrak barnean gordetzen duen beroa fluxu geotermiko moduan kanporatzen dela aztertzen du.
  • Meteoritoen azterketa: Lurraren barnealdea aztertzeko metodoa da (Sideritoak, Siderolitoak eta Litiometeoritoak).

Metodo Sismikoa eta Uhinak

Uhin Sismiko Motak

  • P edo primarioak: Hedatzen diren norabide berean egiten dute dar-dar, materialak zabaldu eta konprimituz (akordeoia bezala).
  • S edo sekundarioak: Hedapen-norabidearekiko perpendikularrean egiten dute dar-dar, eta materialak oszilatzera behartzen dituzte.

Hedapenaren Ezaugarriak

  • Uhin sismikoen abiadura materialen zurruntasunarekin eta dentsitatearekin batera handitzen da.
  • P uhinak S uhinak baino azkarrago hedatzen dira.
  • Uhin guztiak material solidoetan hedatzen dira, baina S uhinak ez dira likidoetan zehar hedatzen.
  • Material batetik bestera igarotzean, uhinak islatu edo errefraktatu egiten dira.

Etenune Nagusiak

  • Mohorovicic: 20 km-ko sakoneran.
  • Gutenberg: 2900 km-ko sakoneran (hortik behera egoera likidoa dago).
  • Lehmann: 5100 km-ko sakoneran (egoera solidoa).

Lurraren Geruzak: Geosfera

  • Lurrazala: Geruza azalekoena, solidoa eta zurruna. Mohorovicic etenak mantutik bereizten du. Bi mota daude: Ozeanikoa (ordoki abisalak, dortsalak) eta Kontinentala (kratonak, orogenoak).
  • Mantua: Masarik eta bolumenik handiena duen geruza.
    • Goi-mantua: Mohotik 670 km-raino. Litosfera (100 km-ko lodiera) eratzen du lurrazalarekin batera.
    • Behe-mantua: 670 km-tik aurrera. Mineral trinkoagoak eta harri dentsoagoak ditu.
  • Nukleoa: 2900 km-tik 6371 km-raino. Burdinez (Fe) eta Nikelaz (Ni) osatua.
    • Kanpo-nukleoa: Metal likidoz osatua, korronteak dituena.
    • Barne-nukleoa: Metal solidoa, presio altuek urtzea eragozten dutelako.

Teoria Geologikoak: Fixismoa eta Mobilismoa

  • Hipotesi fixistak: Kontinenteen banaketa beti berdina izan dela defendatzen zuten, erlijio-ideietan oinarrituta.
  • Hipotesi mobilistak: Kontinenteak mugitu egiten direla diote.
    • Kontinenteen jitoaren hipotesia (Wegener): Antzina Pangea izeneko superkontinentea zegoen. Kontinenteak itsas hondoaren gainean flotatzen mugitu ziren.
    • Itsas hondoaren hedapenaren eredua (Hess): Itsas hondoa dortsaletan sortu eta sakoguneetan suntsitzen dela egiaztatu zen.
    • Plaken tektonikaren teoria (Wilson): Litosfera-plaken existentzia aurkitu zuen.

Frogak

  • Paleomagnetikoak: Mineralak eratu ziren garaiko eremu magnetikoaren arabera orientatuta daude.
  • Geologikoak: Kontinenteen kostaldeak puzzle baten moduan egokitzen dira.
  • Paleontologikoak: Fosil berdinak aurkitu dira gaur egun aldenduta dauden kontinenteetan.

Plaken Tektonikaren Teoria

Litosfera tamaina askotako zati zurrunetan (plaketan) banatuta dago. Plaka hauek etengabe mugitzen dira eta ertzetan jarduera geologiko handia dago.

Plaka Motak

  • Plaka ozeanikoak: Litosfera ozeanikoz soilik osatuak (adibidez, Ozeano Bareko plaka).
  • Plaka mistoak: Litosfera ozeanikoa eta kontinentala dituzte (adibidez, Plaka Eurasiatikoa).

Ertz Motak

  • Ertz dibergenteak: Plakak bereizi egiten dira eta litosfera berria sortzen da (adibidez, Afrikako Rift Valley edo Atlantikoko dortsala).
  • Ertz eraldatzaileak: Plakak norabide berean baina kontrako noranzkoan mugitzen dira. Ez da litosferarik sortzen ez suntsitzen (adibidez, San Andres faila).
  • Ertz konbergenteak: Plakek elkarren aurka talka egiten dute.

Ertz Konbergenteak eta Talkak

  • Kontinental-Ozeanikoa: Plaka ozeanikoa subduzitu egiten da. Albo-mendikateak sortzen dira (Andeak).
  • Bi plaka ozeaniko: Zaharrena subduzitu egiten da eta uharte-arkuak sortzen dira (Aleutiar uharteak).
  • Bi plaka kontinental: Talka egiten dute eta mendikate handiak eratzen dira, subdukzioa ezinezkoa delako (Himalaia).

Wilson Zikloa

  1. Kontinenteen zatikatzea: Magmak litosfera sabeltzen du.
  2. Rift fasea: Kontinente-barneko rifta eratzen da.
  3. Itsaso Gorriaren fasea: Ozeanoa urez betetzen hasten da.
  4. Ozeanoaren hedapen fasea: Dortsal bat sortzen da (Ozeano Atlantikoa).
  5. Ozeanoa murriztea: Subdukzioa hasten da (Ozeano Barea).
  6. Kontinenteen talka: Ozeanoa itxi eta mendikatea sortzen da (Himalaia).

Plaken Mugimenduaren Motorra

Antzina konbekzio-korronteak aipatzen ziren, baina gaur egun subdukzio sakonaren eredua erabiltzen da. Mantua presio handiko solido beroa da, eta materialen fluxua ahalbidetzen du: nukleotik igotzen diren lumak eta subdukzio-zonetatik hondoratzen diren materialak.

Litosferaren Dinamikaren Ondorioak

  • Prozesu endogenoak: Lurraren barnean gertatzen dira (magmatismoa, metamorfismoa).
  • Prozesu exogenoak: Azalean gertatzen dira, atmosferak eta hidrosferak eraginda (higadura, sedimentazioa).

Ziklo geologikoa: Harri magmatikoak eratu, higatu, sedimentuak metatu, harri sedimentarioak deformatu eta metamorfosia pairatu, eta azkenik, berriro urtu eta zikloa hasten da.

Entradas relacionadas: