Geografia Politikoa: Estatuek eta Nazioek Gaitasunak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,54 KB
GEOGRAFIA POLITIKOA
Estatuen antolaketa politikoa, estatuek lurraldea zer adierazpen dituzten ere aztertzen du. Gaur egun, 200 estatu baino gehiago daude munduan.
ESTATUA
Lurralde bat gobernatzen duen unitate politiko eta administratibo nagusia da, eta lurralde horretako biztanleak haren aginpean daude.
LURRALDEA
Estatu guztiek dute lurraldea, eta hura gobernatzen dute. Lurralde horrek muga jakin batzuk ditu, gaierako estatuetatik bereizteko.
BIZTANLERIA
Estatu batean bizi diren biztanleak estatu horretako herritarrak dira. Herritarrek eskubide batzuk dituzte onartuta, eta estatuak eskubide horiek errespetatu behar ditu. Baina herritarrek betebeharrak ere badituzte, adibidez: zergak ordaindu.
ESTATUREN BOTEREA
Lurraldea eta biztanleria arautzeko, estatuak lege batzuk egiten ditu. Horretaz gainera, erakundeak ere sortzen ditu, estatuaren erabakiak betearazteko:
- POLIZIA: Ordena publikoa zaintzeko.
- ARMADA: Kanpoko erasoetatik babesteko.
- DIPLOMATIKOA: Nazioarteko harremanak izateko.
- FUNTZIONARIAK: Estatuaren politika garatzeko.
ESTATU-NAZIOA
Estatu bateko herritarrek osatzen dute nazio bat, adibidez: britaniar nazioa. Nazio bat ezaugarri hauek dituzten pertsonak osatzen dute: hizkuntza, historia, lurralde batekoak direlako sentimendua eta talde bereizia osatzen dutelako kontzientzia.
ESTATUEN ANIZTASUNA
Estatu batzuk gutxi eratu dira, baina beste batzuek historia luzea dute. Estatu batzuk oso handiak dira, eta beste batzuk berriz oso txikiak. Batez ere, estatu guztiek ez dute botere bera; estatu batuak munduko lehenengo potentzia dira. Beste potentzia garrantzitsu bat Europar Batasuna da.
ESTATUAREN FUNTZIOAK
Hinbat funtzio betetzen ditu:
- Ordena publikoa zaintzen dute.
- Beren lurraldea eta herritarrak babesten dituzte.
- Nazioarteko harreman izaten dituzte.
- Legeak egiten dituzte.
- Zerbitzuak ematen dituzte.
- Ekonomia eta lan harremanak arautzen dituzte.
IDEOLOGIA LIBERAL
Estatuek ekonomian eta gizartean parte hartu behar dute, baina muturreko pobrezia desagertzeko soilik. Haien iritziz, estatuak zenbat eta gutxiago parte hartu, gero eta gehiago errazten da ekonomiaren hazkundea, nahiz eta enpresek lanpostuak sortu.
IDEOLOGIA SOZIAL
Estatuak parte-hartze eraginkorra izan behar du, gizarte eta ekonomia arazo gehienetan. Izan ere, botere ekonomikoei nahierara jarduten utziz gero, desberdintasunak gehitu egin dira. Pertsonak nahikoa ekonomi-baliabiderik ez badute, zaila izango dute askatasunez jardutea.
SISTEMA POLITIKO DEMOKRATIKO
Hiru zati nagusitan banatzen da:
- Herritarren parte-hartzea: Estatu pertsona askok osatzen dutenez, zaila da denek gobernuan zuzenean parte hartzea. Herritarrek ordezkari batzuk hautatzen dituzte. Adibidez, boto eman dezakete sexua eta egoera ekonomikoa kontuan hartu gabe.
- Nahi duten pertsona guztiak aurkeztu daitezke hauteskundetara. Aurkezten diren guztiek askatasunez azaldu ahal izango dute beren programa.
- Hauteskundeak aldizka egin behar dira. Espainiako hauteskunde orokorrak lau urtetik behin egiten dira, eta emaitzen gardentasuna bermatu behar da. Hauteskundeen bidez edo erreferendumen bidez aukeratzen dira.