Erdi Aroa Iberiar Penintsulan: Gizartea, Erreinuak eta Bizimodua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,39 KB

Erdi Aroa Erromatar Inperioa desegin zenean hasi zen, K.o. 476. urtean, eta Amerika aurkitu zutenean amaitu zen, 1492an.

Gizarte Antolaketa

  • Erregea eta nobleak: Agintaritza politiko, ekonomiko eta militarra zuten. Lur eta abere askoren jabe ziren.
  • Elizakoak: Asko monasterioetan bizi ziren, otoitz egiten, ikasten, irakasten eta behartsuei laguntzen.
  • Herri laua: Nekazaritzan, eskulangintzan eta merkataritzan aritzen ziren. Askok erregearentzat edo nobleentzat egiten zuten lan.

Hiriak gutxi ziren eta biztanle gutxiago zuten. Hirietan, lehenengo unibertsitateak eta lehenengo parlamentu nazionalak sortzen hasi ziren. Lehenengo inprentak ere hasi ziren; horiei esker, jende askok irakurtzen eta erosten zituen liburuak.

(Bigarren argazkia: Erdi Aroan zehar, hiribilduak sortu eta bideak hobetu egin ziren.)

(Hirugarren argazkia: XIV. mendean, hiri edo hiribilduak asko hazi ziren, eta eliza handiagoak eta altuagoak behar izan ziren.)

Bisigodoen Erreinua

K.o. V. mendetik aurrera, Europako erdialdetik etorritako germaniar herriek Erromatar Inperioa okupatu zuten. Herri horietako batzuek Iberiar Penintsula eta Balear Uharteak inbaditu zituzten. Bisigodoen herria izan zen horietako bat. 507an sortu zuten erreinua eta Toledon ezarri zuten hiriburua. Bultzada handia hartu zuten nekazaritzak eta abeltzaintzak, baina merkataritzak eta kulturak atzera egin zuten. VII. mendearen amaieran, istilu larriak sortu ziren bisigodoen erreinuaren barruan. Horren ondorioz, beste herri batzuk sartu ziren penintsulan eta ia osoan okupatu zuten: musulmanak.

Musulmanak eta Al-Andalus

VII. mendean, beste erlijio bat sortu zen Arabian: Islam deritzona. Horren jarraitzaileak musulmanak ziren.

Musulmanek inperio handia sortu zuten, Afrikako iparraldera eta Asiako hainbat zonatara zabaldu zena. 711n Iberiar Penintsulan sartu eta bisigodoen erreinuaren zati handia konkistatu zuten. Al-Andalus izena ipini zioten.

Al-Andalusen hiri garrantzitsuak sortu zituzten, esaterako, Kordoba.

Kristauen Erreinuak

Musulmanek ia Iberiar Penintsula osoa konkistatu bazuten ere, iparraldean kristau erreinu txiki eta independenteak sortu zituzten apurka-apurka:

  • 720 inguruan Asturiasko Erreinua sortu zuten, X. mendean Leoneko Erreinua bihurtu zena.
  • IX. mendean Nafarroako Erreinua fundatu zuten.
  • XI. mendean Aragoiko Erreinua eratu zuten; XII. mendean Aragoiko Koroa izan zen erreinu horren izena.
  • XI. mendean Gaztelako Erreinua agertu zen. XIII. mendean bi erreinuok (Leon eta Gaztela) bat egin zuten berriro; Gaztelako Koroa izan zen ondorioa.

Penintsula Menperatzeko Borroka (Errekonkista)

Iberiar Penintsula berreskuratzeko prozesua hasi zen, eta musulmanei lurrak kentzea lortu zuten apurka-apurka.

Musulmanek Granadako Erreinua baino ez zuten menperatzen XIV. mendearen hasieran. Gaurko Malaga, Granada eta Almeria probintziek osatzen zuten erreinu hori.

Azkenean, 1492an, Errege-Erregina Katolikoek hiriburua konkistatu zuten, Granada hiria, eta horrekin amaitu zen penintsularen gaineko musulmanen eskumena.

Erdi Aroko Bizimodua

Erdi Aroko lehenengo mendeetan, hiri gutxi zeuden eta herri txikietan bizi ziren. Bizimodu xumea zuten, eta bakoitzak bere beharrizanak asetzen zituen. Etxeetan ez zegoen ia altzaririk, elikadura nahiko monotonoa zen (ogia, lekaleak, gazta eta okela edo arrain apur bat) eta jantziak eskasak ziren.

Euskal Herria Erdi Aroan

Bisigodoen Aldian

Bisigodoek Euskal Herriko lurrak konkistatu nahi izan zituzten. Bisigodoek Arabaren zati handia menperatu eta Victoriacum hiria sortu zuten (gaurko Vitoria-Gasteiz).

Musulmanen Aldian

Musulmanek Iberiar Penintsula okupatu zutenean, Euskal Herriko zati bat ere haien menpe geratu zen. Era berean, VIII. mendearen amaieran, Karlomagnoren armada frankoa musulmanen menpeko Iberiar Penintsula konkistatzen ahalegindu zen eta Iruñeari eraso egin zion. Baskoiek Orreagan segada egin zieten frankoei eta garaitu egin zituzten.

(Lehenengo argazkia: Dokumentu honek baskoiek frankoak garaitu zituzten gudua gogoratzen du.)

Kristauen Erreinua Aldian

XI. mendean Gaztelako Erreinua sortu eta gero, lur horiek Nafarroako Erreinua ren menpe geratu ziren. Geroago, XII. mendean, bat egin zuten Gaztelako Erreinua rekin.