Geografia, Erliebea eta Klima: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,32 KB

Geografia eta Kartografia Oinarriak

Geografia: Lurra irudikatzen eta deskribatzen duen azalpen-zientzia da. Zientzia honek ikuspegi berezia du, espazioarekin lotura aztertu, irudikatu, azaldu eta deskribatzen duelako.

Mapa: Lurraren azalera esferikoa plano batean irudikatzen da. Bi mota daude:

  • Oinarrizkoa
  • Gaikakoa

Paisaia: Lurralde baten ageriko itxura da. Osatzen duten natura-elementuen eta bertan egiten diren giza jardueren araberakoa izango da. Paisaiak naturalak edo gizatiartuak izan daitezke.

Antolaketa Politikoa

Erromako Ituna: Europar Batasuneko lehenengo akordioa izan zen, 1957. urtekoa. Itun honetan IAEEko estatuek EEE eta Euratom eratzeko itunak sinatu zituzten:

  • Belgika
  • Herbehereak
  • Luxenburgo
  • Alemania
  • Frantzia
  • Italia

Europar Batasuna (EB): Estatuz gaindiko erakundea da, Europako 28 estatu subirano eta independenteek osatzen dutena. Estatu horiek beren subiranotasunaren atal bat Europako Erkidegoko erakundeen esku uzten dute, erabakiak Europako eskalan hartzeko. Gaur egungo EB prozesu integratzaile luze baten emaitza da.

Autonomia-erkidegoa: Espainiako lurralde antolaketa politikoa da. Probintzia mugakideek, uharteek eta erakunde historikoa duten probintziek osatutako lurralde-erakundea da.

Geomorfologia eta Erliebea

Unitate morfoestrukturala: Erliebearen forma eta barne antolaketa dira, hau da, bilakaera geologikoaren eta kanpo indarren modelatzearen ondorioz sortzen diren eremu nagusiak. Honako hauek bereizten dira:

  • Zokaloa
  • Mendigune zaharrak
  • Tolestura-mendikateak
  • Arro sedimentarioak

Mendigune zaharra / Mazizo zaharra: Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta.

Tolestura-mendikatea: Aro Tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako material sedimentarioak (batez ere kareharriak) tolestean sortutakoak, adibidez, Euskal Mendiak.

Arro sedimentarioa: Aro Tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete zirenak (batez ere buztinez eta kareharriz). Ibaiei lotuta agertzen dira penintsularen kasuan, adibidez: Duero, Tajo eta Guadiana.

Modelatu karstikoa: Harri nagusia kareharria duen erliebe mota da. Harri gogorra da, pitzadurak eta arraildurak sortuz apurtzen dena eta urarekin erraz disolbatzen dena. Forma tipikoak:

  • Lapiazak edo lenarrak
  • Zintzurrak
  • Poljeak
  • Dolinak edo torkak
  • Kobazuloak eta leizeak

Klimatologia eta Eguraldia

Klima: Leku batean ziklikoki errepikatzen diren egoera atmosferikoen (eguraldien) multzoa da. Klimatologiak aztertzen du urteetako datuak kontuan hartuz (Tº, P) eta kliman eragina duten faktoreak aztertuz:

  • Latitudea
  • Altitudea
  • Itsasoarekiko distantzia
  • Aire-masak
  • Korronteak

Eguraldia: Toki batean momentu batean (24 ordu) atmosferak duen egoera da. Eguraldia definitzerakoan elementu hauek hartu behar dira kontuan: Tº, P, haizea, hodeiak eta hezetasuna.

Eguraldi mota: Altuerako eta lurrazaleko zirkulazio atmosferikoen eraginez, urte osoan egoera atmosferikoen segida gertatzen da, eta horiek dira eguraldi motak.

Ekintza-gunea (Antizikloia eta Depresioa/Borraska): Presio atmosferikoa aireak lurrazaleko unitate batean duen pisua da. Milibarretan neurtzen da (mb) barometroarekin, eta eguraldi mapetan isobaren (presio bereko puntuak lotzen dituen lerroen) bidez irudikatzen da.

Presio motak:

  • Goi presioa edo antizikloia: Goi presioen zona da (1016 mb baino gehiago).
  • Behe presioa, depresioa, borraska edo zikloia: Behe presioen ingurua da (1016 mb baino gutxiago).

Ekintza-guneak, beraz, presio atmosferiko desberdineko guneak dira.

Aire-masa: Presio atmosferiko, tenperatura, hezetasun... hau da, egonkorrak diren ezaugarri berdinak dituen aire multzoa da aire-masa.